Sormen lanean diharduten talentuak bilatzen, haien lana garatzen eta bultzatzen ari den plataforma da Katapulta. Erakunde publiko eta pribatuak eta diziplina guztietan ari diren eragileak elkarrekin harremanetan jartzea da plataformaren xedea eta oinarria, gure inguruko sormen-gaitasuna ahalik eta gehien garatu ahal izateko. Buenawista Prolleckziom’s Musika Elkarteak sustatutako proiektua da Katapulta plataforma. 1988.urtean sortu zen elkarte hori, Donostiako Buenavista auzoko etxe okupatuan, euskal punk-rockaren gune bizienetako batean.
Martxoaren 29-30 asteburuan, larunbat eta igandez, hainbat artista gazte berritzaile eta sortzaile ariko dira Donostia 2016 egitasmoaren egoitzan, bertaratzen diren herritarrekin zuzenean elkar eragiten. Hala, Katapultako diziplina-arteko lehen erakustaldi honetan zuzeneko emanaldiak, performanceak, dantza, antzerkia, musika, eszenografia, arkitektura, pintura, eskultura, hitzaldiak, saioak, interpretazioa, zinema, moda, musika-tresnak, proiekzioak, fanzineak, argitalpenak, haurrentzako jarduerak… egondo dira. Eskaintza bukaezina da eta atrebentzia osoz dozena erdi emanaldi gomendatuko ditugu.
MARTXOAK 29 LARUNBATA
11tan: Ikerne Jiménez (solasaldia eszenografiari buruz)
Goiz jaiki beharra dago. Merezi du: Ikerne Jiménez bilbotarrak antzerki eszenografiari buruz hitzegingo digu. Sari garrantzitsuak irabazi ditu arlo honetan azkeneko urteetan, Max saria 2010 figurinistarik hoberenaren kasu. Haren ideiak garatuko ditu, nola antzerki testutik doan “itzulpen” artistiko bat burutzeko helburuarekin.
13tan: Ana Mínguez (Lindy-Hop klasea)
Swing-a dantzatzeko era zaharrena da Lindy Hop-a. 20. Hamarkadaren amaieran sortu zen Savoy Ballroom-en. Musikak eboluzionatu ahala, dantza estiloak ere eboluzionatu zuen eta Ana Mínguez donostian arrakasta dexente duen dantza estilo hau erakusten du. Lindy-hop-era sarbide izango den klasea emango du.
18:40tan: Stringedwood elkartea (proiekzioa + kontzertua)
Luke Amstrong hogeita bost urteko musikaria da, eta Euskal Herrian folka promozionatzeko helburuarekin Stringedwood deituriko kolektiboa sortu du. Kolektibo honen barnean daude Charles George Atkey, Jan Fol, Tristan Crowley eta Luke bera.
MARTXOAK 30 IGANDEA
13 horas: Edorta Subijana (hiriaren b aurpegie buruzko solasaldia)
Arkitekto, marrazkilari, argazkilari, musikari edo ikus-entzunezko tekniko. Sormenak mugitzen du Edorta Subijana. Hiriari buruz duen kontzeptu berriak txundimena sortzen ari da eta berekin egon ginen hizketan. Donostiari buruzko ikuspuntu ausarta eta, aldi berean, zentzuzkoa aurkeztera dator.
18:20tan: Cadáver exquisito (margolariak zuzenean)
Margolari multzo hau (Abel Barcenilla Yanguas, Ibon Gurrutxaga Maritxu Intxausti Leizaola, y Nerea Urdangarín Zumeta) larunbatean ere ikus dezakegu haien pinturekin lanean murgilduta. Umore beltza: “Cadáver exquisito” izenak ez du zerikusirik Muamar el Gadafi diktadorearen atentzioa deitu zuten artistekin.
20tan: Kolectivo Monstrenko (antzerkia)
Kolectivo Monstrenko lau aktore euskaldunek osatzen dute (Txubio Fernández de Jáuregui, Ion Elola, Andrés Bezares eta Jasón Guerra) eta 2009. urtean abiatu ziren “Tenemos que hablar” lanarekin. Oraingoan umorea eta tristura apurtxo bat nahasten duen espektakuloarekin datoz, “Antonio Remachado”.
Ez dago komentariorik