• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
museo-san-telmo-laboa-portada
Artea 0

HONA BESTE SAN TELMO MUSEOA

Redacción @kulturaldia · 23/10/2013

“San Telmo Museoa” entzuten duzunean, hildakoei eskainitako oroigarriak, klaustroa edota Altzoko Erraldoiaren gisako bitxikeriak etortzen zaizkizu gogora. Bada, presta zaitez, Massiel eta Kortatu nola nahasten diren ikusteko.

Historikoki, San Telmo museoa turistek bertakook baino gehiago ezagutzen dute. Beharbada Alde Zaharrean bertan dagoelako da, eta ez delako Florentziaraino hegazkinean joan eta museo batera sartzea bezain erakargarria. Edo apika, hilarriz beteriko komentu baten bidez Euskal Herriaren historia kontatzen duen museoa bisitatzea ez da larunbat arratsalde baterako planik onena. Hori dela eta, 2011ko birmoldaketa ausartaren aurretik, gutako asko umetan bakarrik izan ginen bertan, eskolak antolatuta edo amaren eskuari helduta, eta Altzoko Erraldoia gogoratzen dugu soilik.

Erreformari esker, puntu asko irabazi ditu. Museoaren oinarria mantentzen da, logikoa denez, baina badago guztiz berria den beste zati bat ere, zirraragarria, abangoardiakoa eta interesgarria dena. Agian ez da horrenbesterako. Edo bai. Guk bisitatuko dugun zatia albo baten dago, eta oharkabean pasa daiteke. Bertara heltzeko, Donostiaren setioa, sutea eta berreraikuntzaren inguruko behin-behineko erakusketa gainditu behar dugu lehenengo. Eskuinean utzi, eta klaustroan gaudela, bigarren pisura daramaten eskaileratan gora egin behar dugu “Despertar de la Modernidad” dioen afixa jarraituz.

Eskuinerantz biratu eta hortxe dago: hogei metro luze eta bi metroko zabalera duen zorioneko pasilloa. Arreta ematen duen lehenengo gauza zentzumenen arteko nahasketa surrealista da: Massielen “La,La,La” entzuten dugun bitartean, Euskal Rock Erradikalaren (Kortatu, Barrikada, Eskorbuto…) afixa ezagunenei zuzentzen diegu begirada.

museo-san-telmo-kortatu

Alderdi kulturala, politiko eta sozialarekin nahasten da etengabe. Diktaduraren azken urteak eta ondorengo demokraziaren hastapenak ikuspegi aske batekin narratzen dizkigu. Hori da gakoa.
80. hamarkadako gizarte mugimenduek (ekologismoak, antimilitarismoak, feminismoak) eta gatazka politikoak eragin handia zuten orduko musika talde entzutetsuenengan. Garai berekoak dira ETAren hainbat atentatu jasan zituen Lemoizen eraikuntzaren berri ematen duten afixak. 1984an eraikuntza lanak bertan behera geratu ziren.

Euskadiren eta Espainiaren historia nahasten dira. Hedabideen eragina aztergai duten Trantsizio garaiko zenbait egunkariz gain, irudi gogoangarriak -Felipe Gonzalezek 1982ko Hauteskunde Orokorrak irabazi zituenekoa, besteak beste- eskaintzen dituen telebista ere badago. Aldi berean, euskalzaletasunaren boomaren berri ematen du erakusketak: ikastolen zabalkundea, Korrika eta antzerako euskararen aldeko mugimenduen sorrera… 1980an Bilboko Unibertsitatea zena Euskal Herriko Unibertsitatea izendatu zuten.

Trantsizioari dagokionez, 1979 eta 1980 urte bitarteko ETA odoltsuaren berri ematen du, baita eskuin muturreko taldeek eragindako terrismoraren berri ere.

museo-san-telmo-gonzalez

60 eta 70. hamarkadari begira, Mikel Laboaren gitarra eta Xabier Lete, Lourdes Iriondo edo Benito Lertxundiren gisako musikari handiekin batera osatu zuen Ez Dok Amairu berritzailea nabarmentzen dira. Baba-biga-higa jarri zuten martxan, baita txalaparta ezagun egin ere. Besteak beste Txillida, Basterretxea, Oteiza eta Zumetak osatu zuten Gaur taldeari ere egiten zaio aipamena.

museo-san-telmo-discos

 

Behin-betiko erakusketa txikiaren amaieran dago ikusgarriena dena: 60. hamarkada. Kristalezko erakusleiho batetik orduko hainbat abestiren soinua iristen zaigu belarritara: Manolo Escobarren “Mi Carro” ari da oraintxe. Beatles, Rolling Stones, Los Bravos eta Mustang taldeen single originalak daude, eta kristalaren beste aldean, ‘Vitoria’ matrikula duen 600 zuri eder bat.

museo-san-telmo-vitrina

Hori da dena. 60. hamarkadatik 90.-era arteko Euskadi eta Espainiaren historia, 26.000 lan dituen museo baten pasillo estu batean bilduta (LINKA). Itsaso zabalean, tanta bakar bat, baina San Telmoren tonu tradizionalarekin hausten duena. Azken iruzkin bat: merezi du museoaren dendako Wim Wenders, Tapies eta Penagosen laminei tartetxo bat eskaintzeak. Ez nuen bertan horrelako zerbait aurkitzerik espero.

museo-san-telmo-wenders

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • koldomitxelena-expo-donostia Artea

    GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo