• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
libro-día-internacional
Irakurketa 0

LIBURU BANA DONOSTIAKO TRIBU BAKOITZARENTZAT

Jon Pagola @jonpagola · 23/04/2014

Nazioarteko liburuaren eguna da eta ez dakizu zer irakurri (edo oparitu)? Beharbada gida hau lagungarri izango duzu. Edo ez.

Beharbada  duela hilabete batzuk webgune honetan bertan  ironiaz deskribatu genituen tribu urbanoetako batekin identifikatu duzu zure lagunik onena.  Hala, apirilaren 23an Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatu eta lagun horri opari bat egiteko aprobetxatuko duzu. Edo beharbada, zure buruari liburu bat oparitu nahi baina zein aukeratu ez dakizula zabiltza. Tribu bakarrarekin  ere identifikatu ez denak edo haren burua tribu ezberdinen barruan kokatzen duenak ez du zertan kezkatu: aukera handiagoa du. Garaile aterako da. Has gaitezen beraz!

Pijo (ñoñostiarra)

Esan genuen moduan, gustatu edo ez, Donostiako markaren parte da. Zuzenean identifikatzen dugu ñoñostiarra Kontxako badia eta Aste Nagusiko helatuekin. Egia da terminoa bera gastatu egin dugula hainbeste erabiliaz, baina mundu guztiak ulertzen duen herritar izen izaten jarraitzen du egun ere.  Gustu kontserbatzaile eta klasikoa azaltzen duen ñoñostiar andrazkoen orrazkeran aztarna utzi duenik bada, hori Maria San Gil da, Euskal Herriko PP alderdiko lehendakari ohia.

Bada haren ondare literarioa erreskatatzeko garaia. Argitaratu duen azken liburuaren izenburua apokaliptikoegia iruditzen bazaizu, “La maldad golpea”, Ausonia-ren iragarkitik ateratakoa dirudien irudia azalean agertzen duen “En la mitad de mi vida” liburura jo dezakezu. Ñoñostiarrek begiz jota dute. Ez dizu hutsik egingo.

en-la-mitad-de-mi-vida-san-gil

Abertzalea

Egun polittak dira donostiar eta gipuzkoar abertzaleentzat. Azkenean, eguzkia atera da Aste Santuan. Bildu nagusi den garaiarekin bat egin  du hito honek. Jakina da kasualitateak ez direla existitzen, eta hala,  datorren turismo kanpainarako “Sol y playa” Espainiako klasikotik aldenduz, “Eguzkia ETA hondartza” lema izango duen  “Nuklearrik ez”-en eguzkiaren irudia irudikatzeko ideian ari dira lanean.

Arnaldo Otegiren hitzaurrea eta Eskozia, Katalunia eta Andorrako prozesu soberanista kontatzen duen CD-a opari izango duen Igeldoko independentziari buruzko liburua argitaratu bitartean, ez dago Gara egunkariak berriki banatu duen PSE-ko lehendakari den Jesus Egiguren-en   Euskal Herria. Por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismoliburua bezalakorik.

.

jesus-eguiguren

Modernoa

Musika jaialdi, H&M eta vintage dendetan egunero dabiltza “moderno”, “indie”, edo “hipster” etiketa daramatenak.  Baita gure hirian ere: Kultur etxeetan antolatutako kontzertuetara joatea guaia da, baita SADE zinemetan bertsio originalean filmak ikustea ere, edo Olatu talka eta Lab rollora batzea… baina kontuz! Bertatik ateratzea zaila den zirkulu biziosoa da hau. Lehen, aisia kulturala asteburuetako gauza zen. Orain baina, edozein astearte edo goizetan antolatzen dira ekimenak, eta hala, ez da erraza halakoetatik aldentzea.

Modernoa izaki hiperaktiboa da. Eta geroz eta gehiago, hobe. Zarautzeko Garoa liburu dendatik gomendatu zizkiguten hiru edozein oparitu diezaiokegu honi. “Alta Fidelidad” klasiko berria hauta dezakegu, baina ezbairik gabe Donostian pare bat bider ikusi ahal izan dugun  Dean Wareham (Galaxi 500, Luna) musikariaren ibilbidea kontatzen duen “Postales negras” liburuarekin bete betean asmatuko dugu.

dean-wareham

Malotea

Baztertu ditzagun aurreiritziak: haiek ere, gainontzekoek bezala, irakurtzen dituzte liburuak. Lagunen aurrean indartsu azaldu eta ospe dudagarria azaltzen duten diskoteketara joaten badira ere, badute irakurtzeko ohitura. Mundu guztian gertatzen den bezala, liburuarekin asmatu beharra dago, eta istorioarekin identifikatuta senti daitezkeen liburuak dituzte gogoko. “Malote”-aren deskripzioa egitean izaera homogeneoaren ideia da azpimarragarria: berdinak dira Irungo Anaka auzoko eta Murtziako maloteak. Honek beraz, gure alde jokatzen du liburua aukeratzeko orduan.

Istorio hauetan beti azaltzen da (anti)heroia. Bihotz oneko, izaera sendoko eta praktika gaiztoko pertsonaia. “El Principe” telesaileko “Faruk” pertsonaia litzake honen adierazle behinena.  Hala, Andre Agassi tenislariaren infernuetarako jaitsierari buruzko autobiografia, tenis pistetatik kanpo duen bizitza zorabiagarriak, arrakastak, porrotak, drogek, emakumeek, diruak, eta ondorengo erreabilitazio profesional eta pertsonalak zoratu egingo ditu. Malotearen gau mahaiko liburua… eta, adi, baita malotea ez denarena ere.

agassi-libro

Surferra

Nahiz eta Zurriola hondartzaren itxiera berri lazgarria izan surflariarentzat, une gozoan daude hauek. Iñaki Ortizek egindako zinema+surf-a aukerari ekainean ospatuko den Surfilm festibala gehitu behar zaio. Jaialdi honetarako gainera, hainbat surf denda ireki dira Kursaaleko lokaletan.

“Surf Photography of the 1960s and 1970s” egun ere ikus daitezkeen beste garai bateko irudien errekopilazioa da. Surflari hasiberri zein adituentzako da. Olatu perfektuaren bilaketa. Leroy Grannis-en ohitura begi zoragarria.

.

Leroy-Grannis-surf

Street boy

Izendapen anglosaxoi honen atzean, haien auzotik mugitzen ez diren hiritarrak biltzen dira. Etxetik gertu behar duten guztia dute hauek eta gutxirekin konformatzen dira. Jende soila, arrunta. Gure hiriko tribuekin identifikatzen ez diren pertsonak biltzeko forma da.

Gabriel García Márquez-en heriotzak gauzak erraztu dizkigu, eta inoiz ez da berandu idazle kolonbiarrari omenaldia egiteko.  Irabazitako Nobel Sariaren eraginez, “100 años de soledad” da gehien aipatzen den lana, baina literaturaren historiak  sorturiko “errealismo magiko”-an barrena murgiltzeko “El amor en los tiempos de colera” lanaz baliatzen gara. Hau oparitzean street boy lagunak bekaina altxatzen badu, ez ahaztu “Cómo conocí a vuestra madre”-ko Ted Mosby pertsonai nagusiaren eleberririk gogokoena dela aipatzeaz. “Ah! Lehenago esan behar zenidan!”. Bingo.

RADNOR

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo