• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Portada_01
Irakurketa 0

DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

Redacción @kulturaldia · 26/04/2016

Dani Fano komikilari eta marrazkilari donostiarrarekin elkartu gara komikigunean. Bertan bere komiki kuttunenak aukeratu ditu. Argazkiak: Lorena Otero

Pasa den apirilaren 12an Dani Fano donostiarraren ibilbidea errepasatu zuten Komikigunean (Errege Katolikoak, 16) antolatu zen solasaldi batean. Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako solasaldia izan zen eta bertan bere unibertsoa errepasatu zuten. Umore grafikoaz baliatuz Danik hainbat argitalpenetarako lan egin du (Gara, Ardi Beltza, Kale Gorria, Elhuyar edota Ipurbelt), Xabiroi komiki aldizkariaren koordinatzailea da eta orain buru-belarri lanean dabil “Los doce nacimientos de Miguel Mármol” komikiarekin. Bertan El Salvadorreko 1932ko matxinada indigenan parte hartu zuen Miguel Mármol, “Miguelito”, lider komunistaren bizitza azaltzen du.

komikigunea-entradaHitzordua, berriro ere, Komikigunean izan da. Jakina den bezala donostiako komikizale amorratuen topalekua da hau, komikiaren munduko ikertzaile edo zaletuei materiala kontsultatzeko aukera eskaintzen diona. Urte t´erdi darama zabalik. Komikigunearen genesia Luis Gasca donostiarraren bilduma erraldoia da eta egunen batean gerturatu nahi baduzu aldez aurretik ordua eskatu behar duzu bai telefonoz (943 249690) edo e-mailez (komikigunea@gipuzkoa.eus).

Asko, mordoa dago hemen aukeratzeko eta Koldo Mitxelena Kulturunean biltzen diren gainontzeko komikiekin batera ezinezko proposamen horietako bat eskatu diogu Dani Fanori: gehien maite dituen sei komiki aukeratu behar ditu. Eta zergatik aukeratu dituen galdetuko diogu, noski. Ez da lan makala. Aldez aurretik Komikiguneko arduradunek etxeko lanak egin dituzte eta mahai batean gainean 10 bat ale bildu dituzte. Seguraski, errezena, kronologikoki hastea izango litzateke, baina segituan eman dugu salto.

Danifano_16

Gutako askok bezala txikitatik irakurri ditu Dani Fanok Asterix eta Obelixen abenturak. Bere gomendioa da heldutasunean berrirakurtzea; ezustekoren bat jaso dezakegu. “Itxura inoxente horren atzean kritika sakona dute”, azpimarratzen du esku artean “LA CIZAÑA“-ren orrialdeak pasatzen hasita dagoela. Beste adibide gisa gaur egungo krisian pairatu dugun higiezinen sektorearen burbuila menhirrekin ere gauzatu zela dio “Obelix y compañía” liburuan. Gallardonek berak “La Cizaña” aipatu du duela ez asko PSOE “Perfectus Detritus” pertsonaiarekin konparatzeko nahiarekin, haren ustetan sozialistak sasietan daudelako.

Danifano_28

Gazteleraz ez bezala, frantsesez ez dute nobela grafikoa eta betiko komikia bereizten, dio Danik. “ÉRASE UNA VEZ EN FRANCIA” hiru liburutan argitaratutako nobela grafikoa da eta Bigarren Mundu Gerrako pertsonai “argilun” judutar errumaniar baten bizitza kontatzen du. “Joseph Joanovici-ren pertsonaia egundokoa da. Dirutza handia egin zuen eta kolaborazionista eta erresistentziaren kide izan zen aldi berean”. Heroia batzuentzat, traidorea beste askorentzat, “azkenaldian gehien gustatu zaidan komikia da eta dokumentazio lan izugarria dauka”.

Danifano_36

Honako hau idatzi zuen Argia astekariak 2003. urtean: “Gutxi dira euskaraz argitaratzen diren komikiak eta bakan batzuk Euskal Herrian oinarrituak. Hutsune hori bete dute Asisko Urmenetak, Marko Armspachek eta Jokin Larreak Gartxoten kontakizunekin. XII. mendeko pertsonaia honek euskara eta askatasunaren apologia ekarriko dizkigu gogora”. Danik aitortzen du euskaldunontzat “GARTXOT” benetan “hunkigarria dela” baina, dena dela, euskal nortasunetik haratago doa. “Sekulako komikia da, eta ez bakarrik euskalduna delako”. Espresio handiko marrazkiak erakusten ditu Danik eta euskararen tratamendua ere goraipatzen du.

Danifano_30

Dani Fanok lau urteko seme bat dauka eta ez daki gaur egun gai izango zen Carlos Giménezen “PARACUELLOS” komikia irakurtzeko. “Maus espainol bat da. Terrorifikoa. Negar eginarazi zidan lehenengo komikia da eta autobiografikoak diren historia guztien indarra dauka”. Bertan, Giménez eta beste batzuen haurtzaroko gerraosteko oroitzapen triste eta latzak azaltzen dira. 1977. urtean kaleratu zen, Franco hilda zegoela, baina frankismoaren pisua oso astuna zen garai hartan. “Harrigarria da komikiekin zer nolako golak sartu ziren Frankismoaren garaian”.

Danifano_25

Azken bi aukerak zeharo ezberdinak dira. Batetik, Kino, mafaldaren sortzailearen “GENTE EN SU SITIO“. Hitz gutxirekin asko esaten du. Umorea eta sutilezia. “Kino Jainkoa da”, laburbiltzen du Danik zenbait pasarte errepasatu eta barre egin bitartean.

Danifano_37

Danifano_40

Bestetik, aitortzen du Will Eisner-en “NUEVA YORK” komikia izugarrizko “aurkikuntza” izan zela. “Komikiaren hizkuntza bere zentzu gordinean. Will Eisnerek erakutsi zidan komikiak berezko tresnak dituela, beste medioek ez dutena alegia. Mundiala da”.

Danifano_24

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

  • koldo-mitxelena-ventanas Irakurketa

    BERRIRAKURTZEN KOLDO MITXELENAN: 11 SAIO, 11 GALDERA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo