• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Bernardo Atxaga
Irakurketa 0

LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

Amaia García @amaiasebastopol · 03/05/2016

Beste urte batez (eta dagoeneko 12 dira) Literaktum literatura jaialdiak Donostia hitzen hiriburu bilakatuko du maiatzaren 3tik 14era. Irakurle esporadiko horri, liburutegietako sagua zarenari, edo kultureta amorratu horri: galdu ezineko 7 plan proposatuko dizkizugu jarraian.

Liburu denden inguruko eztabaida

(gazteleraz)

“Todas las librerías son librerías de viaje” (maiatzak 3) eta “Todas las librerías son centros culturales” (maiatzak 4) izenburupean, Nazioarteko liburu-saltzaileen topaketa egingo da Koldo Mitxelena liburutegian DSS2016EU eta Gipuzkoako liburu-saltzaileen Gremioaren laguntzarekin. Bertan bilduko dira Colonnes (Tanger), Ulysses (Paris), Nollegiu (Bartzelona), Ler Devagar (Lisboa) eta Tipos Infames (Madril) liburu denda guztiz gomendagarrietako ordezkariak.

koldo-mitxelena-entrada

Lehenengo egunean, liburudendek literaturaren memoria gisa duten rolaren inguruan ariko dira. Bigarrenean, haien izaera hibridoan zentratuko dira: liburudendak erdigune neuralgiko gisa; erakusketak, tertuliak, kafea… Bi egunetan, hitzorduak leku eta ordu berean izango dira: 19:00tan, Koldo Mitxelenako areto nagusian.

Poch-en figura desestaltzen

(elebiz)

La Movida madrileña delakoan nagusitu zen gaztea. Derribos Arias-eko liderra “Groseko hondartzako mutilik zurbilena” izan zen. Literaktumek Ignacio Gasca, Poch ezizenez ezaguna (Donostia, 1956-1998) omenduko du “Pochicuentos” izeneko erakusketarekin.

movida-aqui-hermanos-muguruza-poch

Mariví Ibarrolaren (Najera 1956) argazkiek eta German Coppiniren (Santander 1961, Madril 2013) testuek osatzen dute erakusketa. Biak zebiltzan liburu baten proiektuan lanean Coppini hil zen arte. Erakusketa Ernest Lluch kulturgunean bisitatu ahal izango da, maiatzaren 6tik ekainaren 30era bitarte.

Elvira Lindorekin kafea hartuz

(gazteleraz)

Txikitan Manolito Gafotas-en abenturak irakurri, eta Elvira Lindori liburuen munduan sartu izanagatik eskerrak eman nahi dizkiozu? Bada, idazlearekin kafe bat hartu eta harekin hitz egiteko aukera izango duzu. Literatkum jaialdiko harribitxietako bat da “cafés con escritores” ekimena; aurten Elvira Lindo eta Juan José Millás (Valentzia 1946) izango dira idazle gonbidatuak.

Elvira-Lindo

Talde txikiak izanik (12-15 pertsona) zozketa egin behar izaten da, beraz, bertaratzeko gogoz dabilen horrek kulturetxeetan eman beharko du izena. Plazarik lortu ezean, ez etsi: Elvira Lindok Noches sin dormir liburua aurkeztuko du Tomasene kulturetxean, maiatzaren 4ean (asteazkena) 19:30tan.

Rivas eta Rozas-en arteko dueloa

(galegoa eta euskara)

Manuel Rivas (A Coruña, 1957) eta Ixiar Rozas (Lasarte-Oria, 1972) duelu poetiko batean murgilduko dira. Haien lanetako fragmentuak irakurtzeaz gain, inspirazio gisa erabili dituzten beste autore batzuen lanak irakurriko dituzte, baita Cervantes eta Shakespearen lanen zatiak ere; izan ere, aurten 400 urte dira bi idazle hauen heriotzetik. Groseko Garoa liburudendan izango da ekimena maiatzaren 12an (osteguna) 17:00etan.

Liburuak eta futbolaren arteko nahasketa

(gazteleraz)

Oraindik futbola eta liburuen arteko binomioa ezinezkoa dela uste duzu? Asko dira, egun, gizartean eragin handia duen kirolaren inguruko liburuak. Aixa de la Cruz (Bilbo, 1988) idazlea dinamizatzaile lanetan ariko da Santiago Roncagliolo idazle eta kazetariak (Lima, 1975) eta Santiago Segurola kirol kazetariak (Barakaldo 1957) eskainiko duten hitzaldian. Zita futbol zelai batean izango da. Beno, ondoan: Ernest Lluch kulturetxeko areto nagusian, maiatzaren 13an (ostirala) 19:30tan.

Atxagaren unibertsoan barrena

(euskara)

Donostiatik aterako da Literaktum “Muskerraren bidea” esploratzeko. Bernardo Atxagaren jaioterrira joango gara, Asteasura, Tolosaldea eskualdera. Asteasuko udalak eta DSS2016EU-k elkarlanean sortutako ekimena da honakoa, eta idazleak Obabakoak lanean erakutsi zuen munduan barrena murgiltzeko aukera eskainiko dute.

Ibilbideak bi kilometro ditu gutxi gorabehera; Obaba eta bertako biztanleen inguruko zazpi panel informatibo egongo dira QR kodigoekin. Literatkumek gomendatzen duen irteera maiatzaren 14ean izango da, larunbatean, 11:30tan. Aurretik izena eman beharko da Alderdi Ederreko liburutegian.

Roth-en isilpeko kontuak ezagutzen

(ingelesez)

Philip Roth modan dago (beharbada, beti egon izan da modan). Hori baieztatzen du Roth desencadenado (Claudia Roth Pierpont, Random House, 2016) liburuak eta noski, baita Pastoral americana, La mancha humana edo Némesis liburuek ere. Jordi Fiblak (Bartzelona, 1946) idazlearen 19 eleberri itzuli ditu, eta bere “idazle kuttuna” dela aitortu du. Maiatzaren 11an, Alderdi Ederreko karpan 19:30tan, Fibla Rothen isilpeko kontuez ariko da, batez ere, Elegia (Everyman) liburuaren inguruan. Slawka Grabowska, Donostia Book Club-eko antolatzailea, ariko da dinamizatzaile lanetan,

Partekatu Tweet

Amaia García

Me gusta reírme, el cine, nadar, hacer cosas nuevas, escribir. No me gusta aburrirme. Me encanta leer y desde que tengo uso de razón me recuerdo con un libro en las manos.

- http://bookhunterblog.wordpress.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

  • koldo-mitxelena-ventanas Irakurketa

    BERRIRAKURTZEN KOLDO MITXELENAN: 11 SAIO, 11 GALDERA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo