• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
foto-de-portada-chica
Auskalo 0

DONOSTIAN GAZTE IZATEA (OSO) GARESTIA DA

Lucía Baskaran @luciabaskaran · 30/05/2014

Donostia bizitzeko hiri garestienetako bat da. Nola ohar gaitezke horretaz? Atera ditzagun kontuak.

Diru asko ez izatearen abantaila gutxienetako bat (baten bat baldin badago) daukaguna ondo administratzen ikastea da, hala, etekinik handienak atera asmoz. Ondo dakite hau ikasleek, eta baita ikasteari aspaldi utzi eta krisiari esker langabezian daudenek ere. Badirudi gaur egungo gazteek zail izango dutela gurasoen etxetik alde egitea. Donostia, Bartzelona eta Madril-ekin batera Estatuko hiririk garestiena izanda, independentzia lortzen  dutenen artean, asko dira inguruko herrietara alokairuan bizitzera joaten direnak. Atzean geratu dira hirigunetik gertu gustura bizitzeko egindako planteamenduak, edo are gehiago, kanpoko zaratatik babestuko gintuen kristalera handi bat edukiko zuen alde zaharreko pisu batean bizitzeko ametsa.

Donostian bizitzea gainerako hirietan bizitzea baino %29,3 garestiagoa da, eta honek barne hartzen ditu alokairua, erosketa, garraioa eta udal zergak. Imajina dezagun Donostiak eskaintzen duen kultur eskaintza anitzaz gozatzea gustuko duzun pertsona zarela, edo besterik gabe, lagunekin zerbait hartzera ateratzeko ohitura duzula. Zenbat behar duzu Donostian gustura bizi ahal izateko? Denbora luzea pasa da Mirakontxan bizitzeko ametsa eten zenuenetik, (noizbait horrekin amestera ausartu bazara, bederen), eta ondo dakizu alde zaharreko etxe bat intsonorizatu ahal izateko lehenengo inguru horretako alokairua ordaintzeko dirua izan behar duzula. Eman dezagun ez duzula bikotekiderik, eta beraz, ezin diozula estudio bat alokatzeko 500 euroko (gutxienez) prezioari aurre egin. Hala beraz, beste pertsonekin elkarbanatutako pisu bat izango da bide bakarra. Alokairu merkeenak Altza eta Intxaurrondon daude, eta zorte handiarekin, beharbada Egian ere topa daiteke baten bat. Gutxienez 700 euroko prezioa izango du hiru logelako pisu batek, hori, elektrizitate, ur eta internetaren gastuak kontutan hartu gabe. Gastuak barne hartuta,  (eta optimistak izanik) hilero,  250 euro gehitu behar zaizkio prezio horri.

Pisu berria aurkituta, hozkailua betetzeko aferaren txanda da. Eroski-tik bueltan, Mondragon kooperatibako kideen gurasoez gogoratzen zara, eta arrazoi osoz. Izan ere, Eroski supermerkatu garestienetako bat izateaz gain, Euskadin gune gehien dituen saltokia da, eta hala izanik, baita gertuen harrapatzen zaituena ere. Duela gutxi sartu zara etxe berrian bizitzen, eta janaria erosteaz gain, garbiketarako produktuak erosi behar izan dituzu. Lehenengo erosketa ez da 100 eurotik jaitsiko, eta gainera, 50 euro inguruko beste bizpahiru erosketa egin behar izango dituzu. Okindegi bateko ogi barrak 1,10 euro balio ditu (gainerako hirietan prezio erdian daude). Guztira, 33 euro joango zaizkizu ogi barretan. Fantasia sexualak Donostian Mercadona bat irekitzeko fantasiengatik izango dira ordezkatuak.

foto-2-eroski

Baliteke lantokia etxetik gertu ez egotea, eta aurten forman jartzeko asmoa duzunez, gurasoen trasteroan urte luzez gordea izan duzun bizikletari hautsa kendu diozu. Pena da Donostian eguzkiak protagonismorik ez izatea. Azkenean, autobuserako txartela atera behar izan duzu bizikleta udararako (Donostian 15 bat egun irauten dituen urtaro sasoia) gordeaz. Txartela kargatzea hilabeteko 30 euro dira.

Hasi zara diruarekin malabareak nola egin ikasten, eta zure independentzia ospatu asmoz, lagunekin zerbait hartzera ateratzeko hautua egin duzu. Pintxopoteari esker, garagardoarekin batera pintxo bat jateko aukera 2 eurotan dago, baina bakarra hartuko ez duzunez, 10 bat euro gastatuko dituzu. Zinemara joatea luxua da, baina “asteazkenak zinera” ekimenak 3,90 euroren truke film bat ikusteko aukera eskaintzen du. Hala ere, diruarekin malabareak egiten jarraitu behar duzu, eta hala, hilabetean 2 pintxopote eta zinema sesio bakarrarekin konformatu behar izango duzu. Guztira, 23,90 euro.  Gaztea zara eta bizitza laburra da, asteburua etxean pasatzeak ez du zure planen artean lekurik. Baina kopa batengatik 7 euro gastatzea ere, ez da zure planen mailakoa. Hala, lagunak etxera afaltzera gonbidatu eta bakoitzak ekar dezala bere edaria, horretarako zara gaztea, eta pobrea. Koadrila zure sukaldari doteekin harritu nahi  izan duzu, baina prezioa bokadiloak eta pizza baina garestiago izango delako jakitun, azken unean Argiñano izateko gogoa kendu eta bakoitzak bere bokadilloa eta pizza ordain dezan deliberatu duzu. Koadrila izatearen gauzarik okerrena hilabeteroko urtebetetze edo despedida ospakizunak dira. Despedidak diot, askok joan behar izan baitu beste herrialderen batera (ez zaitez kexatu, behintzat zuk baduzu hemen lana).

foto-3-pintxopo

Gauetako irteerak, urtebetetzeak, despedidak… hilabetean gutxienez 50 euro gastatuko dituzu. Hori, kanpoan afaltzeko aukera inori otu ez zaiola kontutan izanik. Whatsapp-a doakoa izanagatik ere, zure lagun edo amarekin zure txirotasunaz hitz egiteak hilean 15 euroko kostua izango du. Alokairua, erosketa, garraoia, fakturak, aisia… -ren prezioak gehitzen baditugu 600 euroko kostuaz ari gara hitz egiten, eta lasai asko gehitu diezaiokegu beste 100, izan ere, zorterik izan ezean, 250 euroren truke gela bat aurkitzea ez da bat ere erraza.  Bestalde, kanpoan utzi ditut router, iturginaren deia, eta beharrezko arropa erostearen gastuak.

 

Zorte on.

 

Partekatu Tweet

Lucía Baskaran

Devoralibros, cinéfila y anglófila. Semifinalista del premio Herralde 2015 y gilipollas. Feminismo o barbarie.

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo