• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
la-casa-del-vacío
Denborapasa 0

24 ORDU EGIAN

Redacción @kulturaldia · 03/07/2014

24 ordu Egian. Ez gara maldaz eta eraikin grisez josiriko auzotik irten. Eta oso ondo pasa dugu.

Duela hilabete batzuk, egun erretorikoa den galdera egin genien geure buruei:  Egiaren ordua al da?  Egia esan, Egian biltzen dira hiriko gauzarik garrantzitsuenak, modako auzoa da. Langileen auzo gris hau azkenaldian Alde Zaharraren gune alternatibo bilakatu da goizeko lehen orduetatik, gau aldera.

Goizeko 11:00ak. Paseoa Cristina-Eneatik

Egian ez dago nabarmentzen den kafetegirik, beraz, etxetik gosalduta joatea da onena. Lehen geltokia, paseo bat da: 80.000 metro karratu dituen parke zoragarria da Cristina Enea, Donostiako handiena, eta askorentzat ezezaguna da oraindik; oso jende gutxi ibiltzen da bertan.

Eguerdiko 12:30ak. Diseinua, artea eta arkitektura

Bazkaltzera joan aurretik, bi gune artistiko bisitatu ditugu. Batetik, Arte Akademia Estudioa  (Ametzagaña kalea 21). Bertan, marrazki, margoketa, korte eta helduentzako konfekzio klaseak ematen dituzte; baita umeentzako ingelesez emandako eskulan klaseak eta moda. Pasaden larunbatean kurtso amaierako erakusketa prestatu zuen, eta merienda ere egon zen.

el-estudio-arte-akademia

O taldeak (Eider Holgado eta Karina Carmona) hainbatetan jo du jada La Casa del Vacio-n (Mundaiz bidea, 14). Eraikineko laugarren solairuan dagoen gune handi eta zoragarri honek ume eta gazteentzako arkitektura tailer gisa funtzionatzen du, eta bestalde, askotariko ekimenak ere biltzen ditu: inagurazio eta festak, esaterako. Zoragarria da. Terrazatik dauden bistak ere, ezin hobeak.

o_concierto-la-casa-del-vacío

15:00ak. Soul musika bazkaltzeko

Ireki berri duten Staaf taberna, goizaldeko 4ak arte sukaldea irekita duen hiriko taberna bakarra da. Ez dute ordutegirik. Bestalde, -eta A Fuego Negro tabernaren baimenarekin- , bazkaldu bitartean soul musika atsegina eskaintzen duen taberna bakarrenetakoa da. Gomendatu genituen karrillerez gain, aguakate entsalada, hanburgesa, solomilloa eta sandwicha bertan jan daitezkeen jaki goxoetako batzuk dira.

comida-staaf

Ia parean, Atotxa-Hirutxulo plazaren beste aldean, Mariskeriak prezio oneko menu dexenteak eskaintzen ditu.

17:00ak. Gin tonic terrazan

Gauden plazan bertan gelditu eta bertako edozein terrazatan har daiteke kopa. Bestela, metro gutxira Dabadaba (Mundaiz bidea, 8) tabernaren terrazaz ere goza daiteke.

En la terraza

En la terraza

18:30tan erakusketa batera

Grosera gurutzatu behar izan dugu (Mandaseko Dukea kaletik gertu, hori bai!) eta Arteko galerietara jo dugu, Iparragirre kalean. Galeriatik irtetean, Iparra tabernan, non Los Bracco taldeko kideek lan egiten duten, gitarra, kaxoi eta hotsaren laguntzaz inprobisatutako kontzertuak egiten dituzte noizean behin. Ia koba flamenkoetan bezala.

umami-pastel al seragrafiado-arteko-galería

20:00. Bokatak, pintxoak, eta… razioak

Gatozen auzora. Egiako malda nagusian daude zerbait hartzeko eskaintza handiena duten tabernak, baina lehenik Egia Tabernara igo gara ( Karmengo Ama, 45). Oso prezio onean bokata txikiak eskaintzen dituzte bertan. Beherago, Jose Migel tabernan (Karmengo Ama, 21) etxeko razioak eskaintzen dituzte. Hauek baina, ez dira eskrupulosoentzat gomendagarriak. Bokadilloa besterik nahi ez badugu, onena Helmuga tabernara joatea da (Egia kalea, 16), Bukowski ondoan. Dexente onak egiten dituzte bertan.

22:30. Alde Zaharraren alternatiba

Azkenean, Donostiar gauaren alternatiba izatea lortu du Egiak. Betiko Bukowskiz gain, (Egia kalea, 18), Dabadaba eta Staaf ditugu. Bi hauek goizeko lehen ordura arte irekiak. Horien artean sortu den triangelu geoestrategikoak joko asko ematen du. Pasaden larunbatean, esaterako, Los Bracco taldearen kontzertua egon zen Bukowskin. Horren ostean, publikoa Dabadabako sesio indiera edo Staafeko soul eta r&b soinuetara mugitu zen. Kalitatezko musikan dantza egin eta Egian ondo pasatzeko.

Bukowski-rock-and-roll-donostia

 

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo