• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
vacas-julio-medem
Pelikulak 0

GOMENDATZEN DUGUNA: EUSKAL ZINEMAREN ZIKLOA

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 30/06/2014

Filmotekak antolatzen duen euskal zinemaren kongresuarekin bat eginiez, SADEk film adierazgarrienen ziklo bat eskainiko du. Gomendagarria.

Bihar hasiko da Filmotekak antolatu duen EUSKAL ZINEMA: ZINEMAGILEEN HIRU GENERAZIO kongresua EHUk antolatutako udarako ikastaroen barruan. Bertan, euskal zinema zuzendaririk famatuenek hartuko dute parte; eta izenburuak argi uzten duen moduan, garaikideez gain, zaharragoak ere izango dira. Baina hemen, ez naiz horretaz mintzatuko. SADEK antolatutako ziklo paralelo batez baizik; bertan, euskal zinemaren historiako film esanguratsuenak ikusi ahal izango dira. Uztailaren 1etik 4ra bitarte egingo da zikloa, eta 5€ko kostua du sarrera bakoitzak. Film guztiak izango dira haien zuzendariengatik aurkeztuak, nahiz eta Julio Medem zalantza izan.

Ezin da Imanol Uribe falta. 80 eta 90ko hamarkadetako euskal zinemagile garrantzitsuena da, eta gai polemikoak lantzeagatik da ezagun, batez ere ETA eta horren inguruarekin loturikoak. Asteartean “La muerte de Mikel” ikusi ahal izango da. Honi “juego de lágrimas” izena ere eman diezaiokegu (edo hobe, alderantziz, aurrekoa baita). Homosexualitatea, politika eta terrorismoa 80ko hamarkadan. 

eduard-fernandez-obaba

Zikloko zuzendari interesgarrienetako bat da Montxo Armendariz, eta denboran oso atzera egin gabe aurki dezakegun film bat ikusteko aukera izango dugu: “Obaba”. Bernardo Atxagaren eleberriaren adaptazioa da; original eta freskoa da toke surrealista eta narrazio segmentatua dituen istorio hau. Film korala izanik, banaketa ona du: Pilar Lopez de Ayala, Eduard Fernandez eta Juan Diego Boto besteak beste. Misteriotsua, arraroa. Donostiako Zinemaldiko Sekzio Ofizialean egon zen ikusgai.

Ziur aski, zikloko zuzendaririk errespetatuena Victor Erice da. Haren film laudatuena aurkeztuko du, “El sol del membrillo”. Bertan, Antonio Lopez margolariaren lan batetik abiatzen da. Egun horretan ere izango da “Vacas” ikusgai, Julio Medemen lehen filma. Sinbologia eta baserriari eginiko erreferentziaz beterikoa; garaiko mitologia eta freskotasunaren artean dago. Zinez gomendagarria, nahiz eta ordu berean SADE zinemek “snowpiercer” ere eskainiko duten Truebako Ostegunetan. Hautaketa zaila, baina bietako bat ikusiko duzuenaren esperantza dut, pantaila handian gozatzeko bi film baitira.

el-sol-del-membrillo

Daniel Calparsoro zuzendariak berrikuntza ugari ekarri zituen, batez ere “Salto al vacio” filmarekin. Ikusi beharko da film hau nola kontserbatu den, ea bere garaian izan zuen inpaktu bera duen egun, baina ezbairik gabe, hautu errebelantea da. Garai hartako beste film berritzaile bat, baina beharbada harengana hurbiltzea zailagoa dena, Juanma Bajo Ulloaren “La madre muerta” da. Jaialdi askotan izan da, eta “Alas de mariposa” filmaren zuzendariaren garrantzia azaldu zuen, euskal zinemaren promesa. Egun baina, lau luze metraia bakarrik ditu.

salto-al-vacio

Amaitzeko, ostiralean, Kimuak barneko laburmetraien hautaketa ikusgai izango da. Haien zuzendariek aurkeztuko dituzte, eta horien artean dira: Borja Cobeaga, Jose Mari Goenaga eta Pablo Malo, lan berria estrainatuko duten euskal zinemagileak.

Ikusgai izango diren film batzuk besterik ez ditut aipatu, baina hemen ikus dezakezue programa guztia:

 programa-cine-vasco

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo