• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
400-Blows-golpes-coups-truffaut
Pelikulak 0

TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

Henar Ávarez Díaz @henarconh · 03/11/2015

Zine programazio borobila Tabakaleran. Azaroan Ruben Östlund zuzendariaren erretrospektiba egongo da, Víctor Ericek lantegi bat emango du, Pedro Costa ere izango da, Kieślowskiren zikloa, nerabezaroari eskainitako zikloa...

Oscar Wilde-k zioen zigarro baten plazerra ezin hobea dela, oso gustu fina du eta beti ase gabe uzten zaitu. Donostiako Tabakalera ere da desiragarria, eta erretzaile bezala esaten dut hau. Pasa den Zinemaldian bertako zine aretoarekin gozatzeko aukera izan nuen. Zigarro-fabrika zahar honek produkzio-jarduera bertan behera utzi behar izan zuen 2003. urtean, Estatu mailan zigarroen ustiapena pribatizatu zenean hain zuzen ere. Gipuzkoako foru aldundiak eta Eusko jaurlaritzak, batipat, gune kultural handi bat bultzatu dute donostiako hiritarrak tendentzia berriak eta korronte artistiko ezberdinak egunean izan ditzaten.

tabakalera-performance

Duen itxura minimalistak lasaitasuna eta patxada puntu bat ematen dio. Azken solairuan gustora egon zaitezke hizketan edo, noski, kultura-ekintza ezberdinetan parte hartu dezakezu. Kultura atzeman daiteke, ezin da hori ukatu. Gogoan daukat solasaldi bat “Her” filmari buruz hiria begiztatzen nuen bitartean. Etorkizunean izaki digitalekin elkarrekin biziko gara gure ordenagailu eta mugikorretan, baina guzti hau beste istorio bat da eta beste egun batean kontatu beharrekoa.

Hiru izen handi (eta gurekin egongo direnak): Östlund + Erice + Costa

Azaroan aurkezten duten zine programazioa erakargarria da oso. Agian Ruben Östlund ezaguna egingo zaizue. Suediako zuzendari honek Un Certain Regard saria irabazi zuen 2014. edizioko Cannes-eko festibalean ‘Turist’ (Osteguna 12, 22etan) pelikularekin. Esaten dutenez ezin duzu zure seme-alabak baino gehiago maitatu. ‘Turist’ edo ‘Fuerza mayor’-ek (gazteleraz ipini zioten izenburua), aldiz, frogatzen du askoz ere indartsuagoak direla zeure buruari ematen diozun amodioa edo bizirik irautea. Elurretara doan familia batek izugarrizko ustekabe bat pairatuko du elur-jausi batek bisitariak izutzen dituenean. Familia protagonistaren aitak eskapo egingo du bizirik ateratzeko eta geroztik familiaren goxotasuna eta armonia puskatu egingo da. ‘Play‘, ‘De Ofrivilliga‘, ‘Family again‘ eta ‘Autobiographical Scene Number 6882‘ laburmetraia dira autore honi buruz ikusgai egongo diren filmak FOKU atalaren barnean, autore garaikide ezberdinei zuzenduta dagoena. Östlund bera azaroaren 26an egongo da gaueko 10etan “Family again” aurkezten.

turist-fuerza-mayor

Kontuan hartzeko beste bi izen. Batetik Víctor Erice zinegileak Euskadiko Filmategiak bere lanari eskainiko dion atzera begirakoaren testuinguruan, lantegi bat emango du (9tik 13ra bitarte, 9:30-13:45): “Dokumentala eta fikzioa, zinearen izate bikoitzera hurbilpena”. Bestetik Pedro Costa portulgadarra ere Tabakaleran izango dugu bere azken filma aurkezteko, “Cavalo Dinheiro” (larunbata 14, 19etan). Locarno 2014 jaialdiko zuzendari onena eta nazioarteko egile zinean ahots erradikalenetako bat.

Kieślowski gehiago eta Truffaut gaztea

Erlijioak fededunen morala astintzen du, instintoak ito eta irabazteko jendea banantzen du. Kieślowski, ‘El decálogo’ eta ‘Tres colores (Azul, Blanco, Rojo)’-ren zuzendariari ziklo oso bat eskaintzen ari diote Nosferatu programazioaren baitan. Urrian hasi zen arrakasta handiarekin eta egun hauetan hain ezagunak ez diren obrak ikusteko aukera izango duzu,  ‘El personal’ (asteazkena 11, 20etan), ‘Orbaina‘ (asteazkena 18, 20etan) eta ‘La calma‘ (asteazkena 25, 20etan) filmen kasu.

the-400-blows-golpes-coups

Zine Garaikidearen atalean proposamen interesgarriak aurkituko dituzue: ‘El complejo del dinero‘, Juan Rodrigáñez-ena (ostirala 6, 22etan) -pasa den Berlinalen hautagaia izan zen zuzendari berrien saria irabazteko- edo hirugarren eta azken aldiz Jonás Truebaren ‘Los exiliados románticos‘ (larunbata 7, 19etan). Tulsaren musikaren erritmoan mugitzen den amodiozko road movie leun honek sentsazio onak utziko dizkizue. Eta antzeko sentsazio atseginak edukiko dituzue Era atomikoaren zikloak eskaintzen dituen pelikulekin, hiru hilabeteko iraupena duena eta haurtzaroari, nerabezaroari eta gaztetasunari buruzko pelikulak proposatzen dituena. Aupa nerabezaroa! Ezin duzue inolaz ere François Truffaut-en (igandea 15, 18etan) ‘Los 400 golpes‘ pantaila handian ikusteko aukera galdu.

Programazio osoa ondorengo link honetan kontsultatu dezakezue.

Partekatu Tweet

Henar Ávarez Díaz

Dije te quiero a David Lynch. Presenté @diasdecine. Me dejo las entrañas en @culpadelscript y @Vos_revista. Puedes leerme en @ImagActualidad.

- http://laculpaesdelscript.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

  • dock-of-the-bay-cartel Pelikulak

    DOCK OF THE BAY MAITE DUT

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo