• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050
Pelikulak 0

RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

Víctor Iriarte · 17/11/2015

Víctor Iriartek, Tabakalerako ikusentzunezko programazioaren arduradunak, Ruben Östlund zuzendari suediarraren filmografia disekzionatzen du. Östlundek datorren ostegunean azaroak 19 "Play" filma aurkezten du Tabakaleran, non bere ibilbide profesionala errepasatzen ari diren.

turist-fuerza-mayorGutxi batzuk zekiten nor den Ruben Östlund (Styrsö, Suedia, 1974) zinemazaleok Ruben Östlund nor den jakin dugun arte. “Aurkikuntza” duela gutxi hasi zen, iaz, hain zuzen ere; Canneseko zinemaldian Turist (Fuerza Mayor, 2014) estreinatu eta gero (Un Certain Reegard sailean epaimahaiaren saria lortu zuen); Sevillatik igaro ostean (Guiraldillo de Oro saria, eta Gidoi Onenaren Izendapena); Oskar Sarietako atzerriko filmik onenaren zerrendan egoteko aukera galdu ondoren. Orduan gogoratu zuten zinemaldi-zaleek Play (2011) filma, Canneseko “Quincena de Realizadores” sailean aurkeztua izan zena. Orduan egin nahi izan genion tira zinemazaleek Östlunden artxiboari, aurretik zer gertatu zen jakin nahian: bost film luze haren ibilbidean, eta Berlineko zinemaldian Urrezko Hartza irabazi zuen film labur bat.

Aurretik, Bergman izenez zen ezaguna zinema suediarra. Bergman handia. Imajina dezagun iparraldeko zinema guztia estaltzen duen itzal luze bat, Upsalatik hasi eta Faröraino; 40ko hamarkadatik hasi eta 2003 urteraino (Saraband). Hori hartzen zuen Bergmanen zinemak. Haren ondotik, beste izen batzuk izan ditu zinema suediar garaikideak: Roy Anderson, esaterako. Lukas Moodysson, adibidez. 90ko hamarkadan, ondoko herrialdeko zineman aritutakoekin ere nahastu izan dira izenak; ezin ahaztu Lars Von Trier eta hark bultzatutako Dogma 95, nazioarteko zinemaldietan “zinemaren salbatzaile” gisa agertu zena.

ruben-ostlund-director-suecia

Garai hartan, Ruben Östlund eskiatzaile gazte bat zen. Eskiatzailea, bai. Herriak ere eman zion aukera, hori egia da. Haren lehen zinema lanak kirol arlokoak izan ziren: ukitu gabeko elur pisten eszenak musikarekin motelduak, mendi jaitsieren irudiak plano generalean, abiadura eta arriskua… GoProak merkaturatu aurretik, honek bazuen meritua. Lan amateur horiei esker izan zen Östlund Göteberko zinema eskolan onartua. 2001ean eskuratu zuen Zuzendaritza gradua. Ondoren, betikoa: inork ez zituen bere lanak finantziatu nahi, eta hala, Erik Hemmendorf eskolako kidearekin batera Plattform produkzio-etxea sortu zuen. Bertan ekoitzi ditu lan guztiak.

ruben-ostlund-director-suecia-turist

Jarraian aurkeztuko dugun zinema-zikloak Östlunden eskiatzaile etapa ondorengo ekoizpenak biltzen ditu; eskolan egindako film laburretatik hasita (2000), haren azken film luzeraino (2014). Orain, beraz, Ruben Östlund Ruben Östlund da, gizarte honen miseria eta kontraesanak umorez eta zehaztasun handiz disekzionatzen dituen zuzendari handia. Zinema daniar eta nordikoaren ezaugarriak biltzen dira haren lanetan: ia dena iritsiko da mila zatitan apurtzeko arriskuraino; zauria irekitzeko nahi handia azaltzen du, psikologia zehatz asko. Hori guzti hori kamera on baten laguntzaz. Östlundi ondo filmatzea gustatzen zaio.

Ondoren datorren zikloak Östlunden ibilbide profesionala nola hasi zen eta gaurko ezaugarriak bildu arte zein ibilbide izan duen azalduko digu. Lau fikziozko lan, dokumental bat, eta film laburrak Madrileko La Casa Encendida-ren laguntzaz.

Ikusgai izango diren filmeen ezaugarri batzuk nabarmenduko ditugu jarraian.

Azaroak 12 / 22:00tan
Fuerza mayor (Turist), Danimarka, Frantzia, Norvegia, Suedia, 2014, 120′

Suediar turistak eski estazio batean beren dignitatea galtzen, hori da film honetan gertatzen dena. Hau da Espainian estreinatu den film bakarra -eta Östlund jarraitu beharreko zuzendari dela erakutsi duena, bide batez-. Dogma 95eko zinema nordikoak gizakiaren miseria eta moralaren eraistera ohitu bagintun ere, Östlundek bikoteen, familiaren, ongizatearen eta garenaren ‘zatikatzean’ jartzen du fokoa. Diseinu paregabea, eta lerro zuzenak, bai; perfekzioa. Baina mingarria.

Azaroak 14 / 22:00tan
De Ofrivilliga (Involuntary), Ruben Östlund, Suedia, 2008, 98′

“Giza jarrera” azaltzen duten gertaerez osaturiko pelikula horietako bat da. Östlund eta haren kide Erik Hemmendorf 2004an hasi ziren gidoia idazten, eta Ipar Amerikako filmeek jarraitzen duten eskema linealekin amaitzea adostu zuten. Hortik dator filmaren estruktura; hortik istorio bilduma, ipuin liburu bat bailitzan: 30 urteko gazte mozkorti bat lagunei bromak egiten, liderra izan nahi duen lehen hezkuntzako irakasle zorrotza, arazotan sartzear dauden 15 urteko bi nerabe… Geure burua onartu edo ez; libre izan edo ez; bakarrik egon edo ez; askatasun indibiduala galdu edo ez… Munduaren parte izan edo gizartetik kanpo egon.

Azaroak 19 / 21:00etan / ZUZENDARIAREKIN
Play, Ruben Östlund, Danimarka, Frantzia, Suedia, 2011, 118’

Gertaera errealetan oinarritutako film honek Stockholmeko prentsan “Ruben Östlunden Play filma ikustean negar egiteko 47 arrazoi” artikulua merezi izan zion Östlundi. 6. arrazoiak polemika mahairatu zuen: “Pelikula arrazista bat dela uste dudalako”, zioen testu hark. Filmaren alde eta kontrako hamaika iritzi jaso ziren alde batetik eta bestetik, baina esan dezakegu botere eta klase borrokaren ispilu den film kritiko zoragarria dela: nerabe talde beltz batek gazte zuri batzuei estortsioa eta lapurreta egiten dizkie.

Azaroak 21 / 22:00tan
Gitarrmongot (The Guitar Mongoloid), Ruben Östlund, Suedia, 2004, 89′

Zer-nahi gerta daiteken hiriak badira munduan: Springfield, esaterako. Twin Peaks, adibidez. Edo Jöteborg, Östlundek film hau kokatzeko asmatutako hiria. Bertan, mockumentary (dokumental faltsu eran egindako fikzioa) eran, hainbat bizitza gurutzatzen dira. Östlundek dionez, Goteborgetik paseoan ari zela “agertu” zitzaion filma kalean musikari bat ikusi zuenean. Musikari hori Erick Rustström da, protagonista eta filmaren gidaria, haren abestiak ozen kantatu eta biharrik egongo ez balitz bezala gitarra jotzen duena. Film punk bat, bai, Moskuko Nazioarteko Zinemaldian FIPRESCI sariaren garaile izan zena.

Azaroak 26 / 22:00etan
Family Again, Ruben Östlund, Suedia, 2002, 59′

Seme zinemagile batekin halakoak gerta daitezke… Hori bera pentsatuko zuten Ruben Östlunden gurasoek semeak dokumental honen protagonistak izateko proposatu zienean. Bere gurasoen bizitza kontatzen du hemen, duela 23 urte bizi zuten dibortzioa barne: terapiarako zinea, psikoanalisi zinea, “gurasoak hil eta biziberritzeko” zinea? Emaitza zinema familiarra da; zuzena eta beldurra sortzen duten galdera horiei beldurrik ez diena: zergatik joan zinen? Maitaleren bat tarteko? Hobe doakizu orain, nirekin ez zaudela? Zer egin genuen gaizki? Zer ondo? Seme zinemagile bat izatearen ondorio zuzena.

Azaroak 28 / 22:00tan
22:00 FOKOA: RUBEN ÖSTLUND

Let The Others Deal With Love, Ruben Östlund, Suedia, 2000, 29′

Autobiographical Scene Number 6882, Ruben Östlund, Suedia, 2005, 9′

Incident by a Bank, Ruben Östlund, Suedia, 2010, 12′

Hau da Ruben Östlunden film laburren sesioa. Batzuetan, halakoek “sesio txikiak” dirudite ziklo eta atzera begirako jardunaldietan. Baina ez, Östlundek inoiz ez ditu formatu laburrak alboratu; adibide gisa dugu 2010ean, bi film egin ostean, egin zuen film laburra. Urrezko Hartza eskuratu zuen honekin Berlineko zinemaldian. Eta bai, film laburretan dago film ororen jatorri eta azalpena.

Fotograma de "Incident by a bank"

Fotograma de “Incident by a bank”

Partekatu Tweet

Víctor Iriarte

Responsable de la programación audiovisual de Tabakalera

Zure gustokoa izan daiteke

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

  • dock-of-the-bay-cartel Pelikulak

    DOCK OF THE BAY MAITE DUT

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo