Urriak 28 astelehenaERAKUSKETA
“ExpoSyfy. Viaje Fantástico”
Okendo kultur etxea: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
Sarrera: doakoa
Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astearekin bat eginez, erakusketa honetan, “Indiana Jones”en zartailua,“V de Vendetta”ren maskara eta “Regreso al futuro”ko Deloreanen ‘fluzo’ kondentsadorearen pieza eta erreplika originalak aurki daitezke besteak beste. Astea hasteko modu frikia.
Urriak 29 astearteaFILMA
“Canis”
Principal aretoa, 17tan
Sarrera: 7,30 euro (LINK)
Nork esan zuen animazioak atsegina behar zuela? Txakur basatiz inguraturik bizi den mutil baten istorio beldurgarria kontatuz, Marc Riba eta Anna Solanasek teoria hori eraitsi dute. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiaren baitako filma da.
Urriak 30 asteazkenaPROIEKZIOA + SOLASA
“The Juan Bushwick Diaries”
Arteleku, 19tan
Sarrera: doakoa
“The Juan Bushwick Diaries” (2013, 78′) filmaren proiekzioarekin emango zaio amaiera urrian Artelekun eskaini diren ekintzei. Ondoren, filmaren zuzendari, gidoilari eta argazkilaria den David Gutiérrez Campsekin hizketaldia egongo da. Zinema, konponbidera garamatzan bidea.
Urriak 31 ostegunaKONTZERTUA
Frank
FNAC, 19:00tan
Sarrera: doakoa
Donostiar taldearen historian bigarren kontzertua da. Neil Young, Nick Cave eta Odetta kanpinera joango bailiran moduan definitzen dute haien burua ‘bandcamp’-ean.(LINK: http://frankfrankfrank.bandcamp.com/ ) Badu horretatik zerbait. Intentsitatea, drama eta folk-rock zintzoa agintzen dute. Udazkeneko sorpresetako bat dira.
Azaroak 1 ostiralaKONTZERTUA
The See See + Las Primitivas
Intxaurrondo Kultur Etxea, 22tan
Sarrera: 9 euro (LINK)
Gaur egungo pop eta psikodelia talde britainiar onena? Mod talderik onena? Beharbada bai. The See See taldeaz ari gara, Byrds talde kaliforniarra eta tradiziozko musika ingelesaren artean koka daitekeen taldea. Haien aurretik Las Primitivas talde garaje zale eta hiperaktibo (kontzertuz lepo dute agenda!) donostiarra arituko da.
Azaroak 2 larunbataINSTALAZIO MUSIKALA
Laboa gertutik
Koldo Mitxelena kulturenea, 16:00-20:00
Sarrera: doakoa
Mikel Laboa kantautore donostiarraren lanetara hurbiltzeko beste modu bat da. Denok maitatu eta oroitua, haren ahotsaz gozatzeko aukera ematen digu erakusketa honek. Era berean, Laboa maisu izan zen esperimentazioan murgiltzeko aukera ere eskaintzen du.
Azaroak 3 igandeaGASTRONOMIA
“Garras Humanas”
El Gran Sol taberna, eguerdian
Hondarribia
Prezioa: ugaria
Hondarribiko San Pedro kalean dagoen “El Gran Sol” zonaldeko taberna ospetsuenetakoa da. Foie, pikillo piperra, soja eta Modenako ozpinaz lagunduriko bakailao tostarekin Euskal Herriko VIII. pintxo lehiaketa irabazi berri du tabernak. Aukera ona etxeko beste hainbat pintxo bikain dastatzeko ere, Jaizkibel eta Hondarribi esaterako.
Ez dago komentariorik