Otsailak 2 ostiralaKONTZERTUAK ETA DJAK
Joe la Reina + Subterfuge dj
Doka aretoa, Erregezain kalea 20 (20tan)
Prezioa: 7/10 euro
Stereoparty-ak Subterfugek antolatzen dituen festak dira eta betidanik dira plaza egokiak disketxearen apustuak nondik nora doazten jakiteko. Kasu honetan indie esparruan fama hartu duten Joe la Reina gipuzkoarrak arituko dira eta estilo antzeko djak ere izango ditugu festa eten ez dadin.
Otsailak 3 larunbataAZOKA
Pop up Market
La Central, Kale Berria 5, Gros (11:00-20:30)
Sarrera: librea
Industrial joera duen Groseko espazio politak azoka berri bat eskainiko du. Une egokia izan daiteke Errege egunarentzat oparirik ez baduzu aurkitu. Diseinuzko objetuak, moda, vintage, ilustrazioa, zeramika eta dekorazioa egongo dira ikusgai. Oharra: igandean ere irekita egongo da.
Otsailak 4 igandeaHAURRENTZAKO KONTZERTUA
Rock & Kids
Victoria Eugenia antzokia (18tan)
Sarrera: 8 euro. Doan 2 urte baino txikiagoentzat.
Rock’n’kids Band taldeak rockaren historian zehar ibilbide bat egiten du rock abeslari eta taldeen abesti mitikoen bidez. Ordubete irauten duen kontzertuan, jarduera desberdin bat proposatuko dute gurasoek eta haurrek parte hartzeko asmoz.
Otsailak 5 astelehenaMUSIC & TXOTX
Kokoshca + Bigott + eusko label afaria
Petritegi Sagardotegia, Astigarraga (20tan)
Sarrera: 25/30 euro
Doka aretoan reggae jaialdi interesante bat dago baina hauxe da gure apustu nagusia. Aurreko urtean kontatu genuen nola izan zen Petritegiko gau berezi hura Capsula eta John Berkhout taldeekin. Oraingoan pop-rock independientea izango dugu, txotx eta eusko label pintxoak. Berriz ere Petritegin. Berriz ere oso gau berezi eta ahaztezina izango da.
Ez dago komentariorik