• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
botanika-donostia
Denborapasa 0

XARMA DUTEN LAU TERRAZA HAUETARA JOAN ZAITEZKE (ONA EGITEN BADU)

Redacción @kulturaldia · 16/06/2015

Egun euritsu hontan optimismoa sustatu nahi dugu. Xarma duten lau terraza hauetara joan zaitezke... eguraldi ona egiten badu. Azaleko argazkia: arropame.com

Ea azkenean eguraldiak pakean uzten gaituen. Hemen optimista xamarrak garenez udaran egin dezakegun plan bikain baterako prestatzen ari gara: terrazetara joan. Aurreko urtean hiru taberna gomendatu genituen uda hasi baino lehen eta aurten eskaintza lau terrazetara zabaltzen dugu. Bai ala bai bisitatu behar dituzun terrazak, alegia:

1-. Akerbeltz – Virgen del Coro, 10

Kulturaldiaren jarraitzaileok jakinaren gainean izango zarete Akerbeltz taberna asko maite dugula. Guztiz normala da eta askok berdina pentsatzen dute, besteak beste, Alde Zaharreko izkina honetatik dauden Kontxako badiaren bistak zoragarriak direlako. Egia da ondoko etxebizitzan hasi dituzten obrak (badirudi hotel bat eraikiko dutela) terrazaren espazioa murriztu duela, baina leku pribilegiatu bat izaten jarraitzen du. Gainera, garagardoa gustokoa baduzu ezin zara kexatu: hamaika garagardo artisau eskaintzen dituzte.

aker-beltz-donostia

2-. La Carpa – Ondarretako hondartza

Txiringito edo terraza bat hondartzan? Berdin dio. Aurreko urtean ireki zuten Ondarretako hondartzan terraza polit hau eta zuku asko atera zioten. Nahi baduzu gintonic bat hartu dezakezu afal ostean, berandu arte irekiak egoten baitira. Horretarako, noski, eguraldi aproposa egin behar du. Jaten ematen dute eta aukera zabala da, pintxoak, bokatak eta razioak batipat. Tratua atsegina izaten da eta prezioa ez da garestiegia. Zurriolako Kiosko txiringitoak haren pausoak jarraitu ditu eta ireki berri duen terrazan antzeko karta jarri dute.

la-carpa-ondarreta

3-. Robinson -Frantzia pasealekua, 1

Hauek ere lehen urtean bultzada ederra eman zioten lokalari. Arratsalde batean gerturatzen bazara dj bat house musika jartzen topatu dezakezu. Edo bezeroren bat hanburgesa bat jaten ikusiko duzu, Robinson-en kartaren altxorra. Baina terraza da leku honi dizdira ematen diona. Gauzarik onena. Urumea erreka ikusten da bertatik eta baita zentroa ere.

foto-robinson-donostia-bar

4-. Botanika – Gernika Arbolaren pasealekua, 8

Kulturaldiaren inaugurazio festa hementxe ospatu genuen, beraz ezin dezakegu inolaz ere albo batean utzi txoko xarmangarri hau. Terraza leku erdi ezkutuan dago eta, aldi berean, donostiaren bihotzean. Hau guztia gutxi balitz nazioarteko sukalde osasuntsua dastatu dezakezu eta azkenaldian eguneko platerarekin nabarmentzen ari dira. Terrazan kontzertuak eta bestelako egitarauak antolatzen dituzte.

botanika-terraza-donostia

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo