• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
summer-camp-donostia-academia
Denborapasa 0

ZER EGITEN DUT UMEEKIN UDARAN?

Jon Pagola @jonpagola · 17/06/2015

Gurasoak lasai egon daitezke: udalekuen eskaintzak goraka egin du, horien artean umeentzako aisialdi kulturalak.

Gipuzkoan jaio bazara baliteke Kutxako kamiseta txuria oraindik ere armarioan nonbait jasota edukitzea. Seguruenik prenda maitatu baten aurrean egongo zara Arotz-Enea bezalako udalekuetan egunen batean oparitu zizutelako. Gaur egun kolonietara joateko aukerak dexente handitu dira, 80 eta 90. hamarkadetako eskaintzarekin konparatzen badugu behintzat. Eta ez da Kutxa preskriptore bakarra, ezta gutxiagorik ere, haren ekimenak naturara, arrantzara, zientziara eta beste hainbat arloetara zabaldu diren arren.

Gurasoak, beraz, lasai egon daitezke. Seme-alabek ondo baino hobeto aprobetxatu dezakete laster datorren uda luzea. Jolasten, margotzen, menditik pasiatzen edo itsasoan bainatzen. Nahi duten bezala. Kontua da jolasten duten bitartean zerbait ikastea. Eta umeak txikitatik kulturaz murgildu nahi dituzun horietako gurasoa bazara irribarre egin. Orain posible da.

kultur-aisialdia-garoaDonostia eta Zarautzeko Garoa liburutegi dinamikoan, Udako Kultura Aisialdia ekimena jarri dute martxan. 8 eta 12 urteetako umeentzat zuzenduta dago eta hainbat diziplina artistiko bereganatuko dituzte: musika, argazkilaritza, literatura eta antzerkia, batipat. Guztira hamar eguneko lau txanda antolatu dituzte uztailaren 2an hasita eta txanda bakoitzak 110 euro balio du.

Normalean, kolonia hauetan bilatzen diren helburuak ondorengo puntu hauek dituzte amankomunean: sormena garatu, experimentazioa bultzatu, entretenitu eta, azkenik, kultura eta artearen ekarpen baliotsua txikiei transmititu. Dena dela, mundu guztia ba al dago prest honelako txute kultural zein artistikoa jasotzeko? Ez da hobe izango umeak, lehendabizi, nolabaiteko gaitasun bereziren bat adierazten badute? “Ez”, erantzuten du Javi Polok. “Funtseskoa dena da ikasteko eta ondo pasatzeko jarrera adieraztea. Egiten ditugun ekintzak guri txikitan oporretan egitea gustatzen zitzaizkigun gauzak ziren”.

el-estudio-arte-akademia

Javi eta Saioa Burutaran Egiako Estudio Arte Akademiaren arduradunak dira non, azkenaldian, josten ikasteko klaseak arrakastatsuak bilakatu diren. Datorren uztailak 6tik 31ra Summer Camp izeneko tailerrak antolatu dituzte 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Aste batek 85 euro kostatzen du eta lau aste jarraiaren prezioa, aldiz, 310 eurokoa da. “Eskulanak egiten ditugu, jokuak eta kanpora ateratzen garenean hiriko leku politak margotzen ditugu: parkeak, zubiak, hondartzak… Gainera, ekintza batzuk ingelesez egiten dira”, jarraitzen du Javik.

Aukera interesgarri gehiago badaude, besteak beste, Amara Berri eskolan uztailaren 27tik abuztuaren 14ra arte ospatuko den Musika Bai! ekimena. Hamabostaldiak antolatzen du Xabier Lizaso Piano Studio-arekin batera eta 3 eta 15 urte arteko umeak duten “ezinegon artistiko eta musikala modu praktiko eta dibertigarri baten bidez garatu” nahi dute. Izena eman nahi baduzu 97 euro ordaindu beharko dituzu. Abuztuaren 11ean Okendoko plazan kontzertu bat eskainiko dute gaztetxo hauek Hamabostaldiaren egitarauen barnean.

musika-bai

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo