¿Zer aurkituko dugu erakusketan?
Azken urte hauetan landutako 29 kartel aurkezten ditugu. Oker ez banago zaharrena 2006koa da eta berriena Zulo aretoko programazioari buruz. Azken hauek Donostiako kaleetan ikus daitezke paretetan itsatsita. Badaude festa zein kontzertuetarako egindako lanak baina bezeroen enkarguak dira gehienak.
Piezak salgai al daude?
Exporako espresuki landutako 6 lamina salgai daude. Gainontzekoak ez. Oso konposizio xinpleak dira, txuri-beltzez egindako fotokopiak diseinatzen ditut eta koloreak ipintzeko unean 90. hamarkada geroztik erabiltzen ez den Omnicron makina erabili dut. Honen ondorio zuzena da lamina guztiak desberdinak direla beraien artean eta kolorearen texturan xehetasun txikiak aurki daitezke.
Non dago?
Hondarribiako Basque tabernan, kirol portuan. Jabeak lagunak dira eta expoa aurkezteko eskaintza egin zidaten. Gauza asko egiten dituzte. Hurrengo maiatzaren 10ean Hondarribiako laburmetrai erakustaldia izango da herrian eta hemen bertan pintxoak eta dj-ak arituko dira. Gainera taberna polita da, oso ondo dago eta paretan gauza ugari jarri daitezke.
Ez dago komentariorik