Ez dakigu zehatz-mehatz zein izango ote zen Barbara Stammel-en obra Getariatik kanpo egon izan balitz azkeneko 15 urte hauetan. Alemanian jaiotako artista dugu Barbara eta azkenaldian Euskal Herrian lan egiten du. Haren koadroak -oldarkorrak, krudelak eta zentzu batean ere mehatxatzaileak– ez dute arte kontsumitzaile arruntaren ezaugarriak betetzen: Koldo Mitxelena Kulturunearen Ganbara aretoan biltzen den azken seriea, Human stains (Giza orbanak), uztailak 10 eta iralailak 6 bitartean izango dugu ikusgai eta bertan agertzen diren aurpegi haundi horiek zuzen-zuzen begiratzen digutela dirudi.
Eta noski, ez da erosoa izaten gure burua horrelako egoera baten aurrean jartzen dugunean. Munich-en ikasi zuen emakume honek baditu zenbait pieza Gasteizko Artium museoan. Söcking-en jaio zen eta 30. mendean bertan Dachau zegoen, nazien lehenbiziko kontzentrazio-eremuaren kokagunea.
Stammel-ek ez zuen garai bortitz hura bizi baina oraindik ere gogoan du 60. hamarkadan bere gurasoak kontatzen zizkioten istorioak: zuhaitzen atzean ezkutatzen ziren preso-ilarak ikusteko, zeintzuk kateaturik zeramatzaten ondoko BMWren lantegian bortxazko lanak egitera. Stammelen lehen eraginak Alemania nazia gainditzen ari zen garaia da hain zuzen ere.
“Erretratu arrunta edo konbentzionala baino, gizakia da interesatzen zaidana. Nik egiten dudan pintura ez da batere leuna edo atsegina izango… baina aldi berean librea eta naturala da”. Eta Giza orbanak izeneko seriean bilatzen ari dena hori bera da. Guztira 7 erretratu dira artistaren bost lan gehiagorekin batera.
Fikziozko erretratuak dira. Nick Bray-k hurrengo moduan laburbiltzen ditu: “Diapositiba-aurkezpen bat da, joan-etorriz, gure begien aurrean agertzen eta ondoren, desegin eta desagerturik hurrengoari tokia uzten dioten diren identitateez osatua; hau da, itxura, antz eta ezkutatzez osaturiko giza kate bat da”.
Ez dago komentariorik