• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
detritus-lata
Artea 0

DETRITUS: NO FUTURE BAINO ASKOZ ERE GEHIAGO

Redacción @kulturaldia · 19/10/2013

“Egiazkoa dena birdefinitu” Euskadin antisistema mugimenduei ahotsa eman zien Detritusen itzulera da. Erakusketa honekin aro berri, argi eta egonkorrago bati ekiten dio artistak.

Bisitariekin topo egin du Detritusek galeriara sartu eta berehala. Iosu Expositori, 1992. urtean heroinaren erruz hil zen Eskorbuto talde mitikoaren liderrari, eskainitako kartelei so dago bikote bat.

– Garai hartan margotu zenituen kartel hauek guztiak?
– Urteotan batzuk egin ditudan arren, gehienak garai hartakoak dira, bai.

80. hamarkadatik 90.era bitarteko garai asaldatu hura irudikatzeagatik egin da ezagun artista donostiarra. Datorren urriaren 31ra bitarte egongo da ikusgai antimilitarismoari, intsumisioari, okupazioari eta euskal rock erradikalari erreferentzia egiten dion sorkuntza grafikoa, Arteko galerian (Iparragirre kalea 4). “Egiazkoa dena birdefinitu” erakusketa aukera aproposa da gazte eta errebelde zen Detritus, bai eta etapa berri bati ekin dion artista heldua ezagutzeko.

detritus-persona-2
detritus-marco
detritus-persona-1

Hamaika urte Madrilen eta lehenago Estatu Batuetan bizi ostean, haur txiki baten ilusioa nabari da haren hitzetan Donostiarako bueltaz mintzatzen denean. Beltzez jantzita eta arantzaz beteriko eskumuturrekoak soinean, ez dirudi 50 urteren bueltan dagoen artista denik. Erakusketa honek, artistak izpiritu berriz hasi nahi duen etxerako buelta islatzen du. Rafael Berrioren laguna izaki, musikari donostiarrak Diego Vasallo eta Ramon Ederrekin (besteak beste) astero egiten dituen tertulietako zirriborroak erakusten dizkigu.

zapatari-ez
no-future
libro

Gaur egun atseginen duen teknika oleoa dela azaltzen digu teknika bertsuz margoturiko formatu handiko koadro bat seinalatuz. Nihilista eta iluna den artista izaera alboratu gabe, haren diskurtsoa adierazpide ulerkorragora eramaten ari da, eta maiz errepikatzen du “kolaborazio” hitza. Harrigarria da, horren mardula den ingurune honetan elkarrizketak hartu duen norabide arina. Artistaren azken liburuek bizitza eta munduari buruz pentsatzen duena kutsu filosofikoz azaltzen dute. Erakusketan presente den “No future” slogan punk-etik harago doazen bide poetiko esanguratsuak eraiki dituela esan liteke. Donostian finkatuta, aurrera zein atzera begiratzen du Detritusek, haren kezkei zentzua emango dien kontakizunaren bila.

detritus-letra

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • koldomitxelena-expo-donostia Artea

    GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo