• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
soka-koldo-mitxelena
Artea 0

EXPO BOOM!

Redacción @kulturaldia · 22/02/2016

Sarritan DSS 2016 egitasmoarekin batera doaz, beste askotan berezko egitasmoak dira. Erakusketen boom txiki bat dago Donostian; jarraian, nagusiak jasoko ditugu. Azaleko argazkia: DV.

Chillida-Lekuk stand-byan jarraitzen badu ere, gainerako museo eta erakusketaguneek lanari ekin diote, kasu askotan, DSS 2016aren Elkarrizketa programazio ildoak bultzatuta. Donostian une honetan goza daitezkeen erakusketa nagusiak jasoko ditugu, museo-erakusketa ibilbide interesgarria deskribatzea baimentzen dutenak. Interesgarria eta askotarikoa. Gustu guztietarakoak. Errealetik euskal dantzetaraino; arte abstraktuenetik Gaur talderaino, emakumeak itsasoan duen roletik Marta Cardenasen paisaia ikusgarrietaraino. Kasu gehienetan, sarrera doakoa da.

““SOKA, euskal dantzari begiradak””

Non: Ganbara salan- Koldo Mitxelena (Urdaneta kalea, 9)

Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00-14:00/16:00-20:00 (igande eta jai-egunetan itxita)

Sarrera: doan

Zer ikusiko duzu?: 150m2-ko euskal dantzari buruzko multimedia esposizioa, lau hizkuntzatan aurkeztuko dena (euskara, frantsesa, gaztelera eta ingelesa) eta 400 ilustrazio baino gehiago barne hartzen dituena (argazkiak eta grabazioak, lekukotasunak, soinu-laburpenak…).Ukipen-pantailak, HD telebistak eta zenbaki-markoak geure kulturaren gakoetako bat (ber)aurkitzeko.

soka-koldo-mitxelena.erakusketa

“Emakumeak eta itsasoa”

Non: ontzi-museoan (portuko pasealekua, 24)

Ordutegia: asteartetik ostegunera, 10:00-14:00/16:00-19:00 (jai-egunak eta igandeak 11:00-14:00)

Sarrera: 3 euro (ostegunak doan)

Zer ikusiko duzu?: Emakumeek historian zehar itsasoarekin izan duten harreman estu eta askotan ezkutua. Itsas-lamiak, birjinak, sorginak, piratak, kortsarioak eta batelera, zamaketari eta zirgariak. Emakumea ur-kirolen alorrean protagonista modura. DSS 2016EU programan “Elkarrizketak” lerroaren barnean kokatzen den erakusketa berria.

emakumeak_kartela_web

Winter Solstice Call

Non: Elektra showroom, Klaudio Delgado 8, Gros auzoa

Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 16:00-19:00

Sarera: doan

Zer ikusiko duzu?: Winter Solstice Call proiektuaren markoan, abendutik urtarrilera bitarte garatu diren argi instalakuntza eta kontrolak.

donostia-ss-2016-soslticio-invierno-lluvia

Marta Cárdenas, “Abre los ojos”

Non: Kutxa Kuboan (Zurriola etorbidea, 1- Kursaal)

Ordutegia: asteartetik ostegunera: (11:30-13:30) eta (17:00-21:00)

Sarrera: doan

Zer ikusiko duzu?: Artista donostiarraren atzera begirada zabala. Bi alderdi zabaletan banatutako erakusketa piktorikoa: “barruan” (artistak mundua bere barnetik behatuz egindako obrak) eta “kanpoan” (kanporantz begirada, paisaietan fokatua askotan: basoa, lainoak, urki, ura eta euria…)

“Ursus-Tabakalera”

Non: Tabakalera Hall, 2. solairua (Mandasko Dukea, 52

Ordutegia: AR-OG: 12:00-20:00| OR: 12:00-21:00 | LR: 10:00-21:00 | IG: 10:00-20:00.

Sarrera: doan

Zer ikusiko duzu?: Jasmina Wójciken abiapuntua, Varsoviako Ursus traktore-fabrikako langile ohien eta Donostiako Tabakalera zigarro- fabrikako langile ohien testigantzak dira. Hasiera batean atzeman daitezkeenak baino kointzidentzia eta antzekotasun gehiago bilatzen ditu artistak pertsona nahiz toki ezberdinen istorio hauetan.

Ursus_Tabakalera_

“Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral”

Non: Tabakalerako erakusketa aretoa (Mandasko Dukea, 52)

Ordutegia: AR- OG: 12:00-20:00 | OR: 12:00-21:00 | LR: 10:00-21:00 | IG: 10:00-20:00.

Sarrera: doan

Zer ikusiko duzu?: Tabakalerako bigarren erakusketa. Laurogeita hamargarren hamarkadaz geroztik egindako bost artisten lanak (beraien abizenei dagokiena), eta bestalde, erakusketa honetarako ia 18 hilabetez modu espezifikoan egindako obrak. Bereziki pintura eta eskultura, baina baita idatziak, marrazkiak, argazkigintza eta diseinua ere.

exposicion_arenzana_imaz_intxausti_monton_peral

“Ahotsak / Voces”

Non: Anoeta Estadioko erabilera anitzeko gelan (sarrera estadioko 6.lehiatilatik gertuen dagoen atetik)

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00. Larunbatak, 10:00-13:30 eta 16:00-20:00. Igandeak, 10:00-13:30.

Sarrera: doan

Zer ikusiko duzu?: Errealari buruz ari ez den erakusketa. Erreala, gizarte gipuzkoarraren kohesio eta bizikidetza elementu gisa. Geure futbolaren (Kodro) eta kulturaren (Andoni Egaña) mitoak eta zale anonimoen testingantzak. Futbola, 2016aren espirituarekin nahastuta.

“Iturriak/Fuentes”

Non: Ondarretako lorategiak (irekia)

Ordutegia: 24 ordu

Sarrera: doan

Zer ikusiko duzu?: Maider Lopezen obra erakutsi izan dugu, hemen, Koldo Mitxelenan egindako atzera begirako erakusketaren aitzakian egindako elkarrizketan. Ondarretako lorategietan, azken 25 urteetan hiritik erretiratuak izan diren 13 iturri daude, erretiratutako urtearen, erretiratzearen kausei eta erretiratutako lekuaren inguruko informazioa dutenak. Kolektiboaren zein norbanakoaren memoriarekin jolasten duen proiektua.

tokialdatu-desplazamiento

“1966-Gaur Konstelazioak-2016”

Non: San Telmo museoa

Ordutegia: asteartetik igandera (10:00-20:00)

Sarrera:6 euro. Asteartetan sarrera doan.

Zer ikusiko duzu?: Euskal artearen urrezko altxorretako bat. DSS 2016aren hasiera honetako erakusketa nagusiena da. Gaur taldeak (Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta) utzitako ondare zoragarriaren eta bigarren gela batean dauden 8 artista garaikideren artean banatzen da erakusketa. San Telmoko erakusketaz gain, beste hainbat gunek (Altxerri, Kur Art Gallery, Okendo KE, Kutxa Kultur Artegunea, Tabakalera) ere Gaur taldearekin erlazionatutako erakusketak antolatu dituzte.

san-telmo-gaur

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • koldomitxelena-expo-donostia Artea

    GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo