Chillida-Lekuk stand-byan jarraitzen badu ere, gainerako museo eta erakusketaguneek lanari ekin diote, kasu askotan, DSS 2016aren Elkarrizketa programazio ildoak bultzatuta. Donostian une honetan goza daitezkeen erakusketa nagusiak jasoko ditugu, museo-erakusketa ibilbide interesgarria deskribatzea baimentzen dutenak. Interesgarria eta askotarikoa. Gustu guztietarakoak. Errealetik euskal dantzetaraino; arte abstraktuenetik Gaur talderaino, emakumeak itsasoan duen roletik Marta Cardenasen paisaia ikusgarrietaraino. Kasu gehienetan, sarrera doakoa da.
““SOKA, euskal dantzari begiradak””
Non: Ganbara salan- Koldo Mitxelena (Urdaneta kalea, 9)
Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00-14:00/16:00-20:00 (igande eta jai-egunetan itxita)
Sarrera: doan
Zer ikusiko duzu?: 150m2-ko euskal dantzari buruzko multimedia esposizioa, lau hizkuntzatan aurkeztuko dena (euskara, frantsesa, gaztelera eta ingelesa) eta 400 ilustrazio baino gehiago barne hartzen dituena (argazkiak eta grabazioak, lekukotasunak, soinu-laburpenak…).Ukipen-pantailak, HD telebistak eta zenbaki-markoak geure kulturaren gakoetako bat (ber)aurkitzeko.
“Emakumeak eta itsasoa”
Non: ontzi-museoan (portuko pasealekua, 24)
Ordutegia: asteartetik ostegunera, 10:00-14:00/16:00-19:00 (jai-egunak eta igandeak 11:00-14:00)
Sarrera: 3 euro (ostegunak doan)
Zer ikusiko duzu?: Emakumeek historian zehar itsasoarekin izan duten harreman estu eta askotan ezkutua. Itsas-lamiak, birjinak, sorginak, piratak, kortsarioak eta batelera, zamaketari eta zirgariak. Emakumea ur-kirolen alorrean protagonista modura. DSS 2016EU programan “Elkarrizketak” lerroaren barnean kokatzen den erakusketa berria.
Winter Solstice Call
Non: Elektra showroom, Klaudio Delgado 8, Gros auzoa
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 16:00-19:00
Sarera: doan
Zer ikusiko duzu?: Winter Solstice Call proiektuaren markoan, abendutik urtarrilera bitarte garatu diren argi instalakuntza eta kontrolak.
Marta Cárdenas, “Abre los ojos”
Non: Kutxa Kuboan (Zurriola etorbidea, 1- Kursaal)
Ordutegia: asteartetik ostegunera: (11:30-13:30) eta (17:00-21:00)
Sarrera: doan
Zer ikusiko duzu?: Artista donostiarraren atzera begirada zabala. Bi alderdi zabaletan banatutako erakusketa piktorikoa: “barruan” (artistak mundua bere barnetik behatuz egindako obrak) eta “kanpoan” (kanporantz begirada, paisaietan fokatua askotan: basoa, lainoak, urki, ura eta euria…)
“Ursus-Tabakalera”
Non: Tabakalera Hall, 2. solairua (Mandasko Dukea, 52
Ordutegia: AR-OG: 12:00-20:00| OR: 12:00-21:00 | LR: 10:00-21:00 | IG: 10:00-20:00.
Sarrera: doan
Zer ikusiko duzu?: Jasmina Wójciken abiapuntua, Varsoviako Ursus traktore-fabrikako langile ohien eta Donostiako Tabakalera zigarro- fabrikako langile ohien testigantzak dira. Hasiera batean atzeman daitezkeenak baino kointzidentzia eta antzekotasun gehiago bilatzen ditu artistak pertsona nahiz toki ezberdinen istorio hauetan.
“Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral”
Non: Tabakalerako erakusketa aretoa (Mandasko Dukea, 52)
Ordutegia: AR- OG: 12:00-20:00 | OR: 12:00-21:00 | LR: 10:00-21:00 | IG: 10:00-20:00.
Sarrera: doan
Zer ikusiko duzu?: Tabakalerako bigarren erakusketa. Laurogeita hamargarren hamarkadaz geroztik egindako bost artisten lanak (beraien abizenei dagokiena), eta bestalde, erakusketa honetarako ia 18 hilabetez modu espezifikoan egindako obrak. Bereziki pintura eta eskultura, baina baita idatziak, marrazkiak, argazkigintza eta diseinua ere.
“Ahotsak / Voces”
Non: Anoeta Estadioko erabilera anitzeko gelan (sarrera estadioko 6.lehiatilatik gertuen dagoen atetik)
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00. Larunbatak, 10:00-13:30 eta 16:00-20:00. Igandeak, 10:00-13:30.
Sarrera: doan
Zer ikusiko duzu?: Errealari buruz ari ez den erakusketa. Erreala, gizarte gipuzkoarraren kohesio eta bizikidetza elementu gisa. Geure futbolaren (Kodro) eta kulturaren (Andoni Egaña) mitoak eta zale anonimoen testingantzak. Futbola, 2016aren espirituarekin nahastuta.
“Iturriak/Fuentes”
Non: Ondarretako lorategiak (irekia)
Ordutegia: 24 ordu
Sarrera: doan
Zer ikusiko duzu?: Maider Lopezen obra erakutsi izan dugu, hemen, Koldo Mitxelenan egindako atzera begirako erakusketaren aitzakian egindako elkarrizketan. Ondarretako lorategietan, azken 25 urteetan hiritik erretiratuak izan diren 13 iturri daude, erretiratutako urtearen, erretiratzearen kausei eta erretiratutako lekuaren inguruko informazioa dutenak. Kolektiboaren zein norbanakoaren memoriarekin jolasten duen proiektua.
“1966-Gaur Konstelazioak-2016”
Non: San Telmo museoa
Ordutegia: asteartetik igandera (10:00-20:00)
Sarrera:6 euro. Asteartetan sarrera doan.
Zer ikusiko duzu?: Euskal artearen urrezko altxorretako bat. DSS 2016aren hasiera honetako erakusketa nagusiena da. Gaur taldeak (Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta) utzitako ondare zoragarriaren eta bigarren gela batean dauden 8 artista garaikideren artean banatzen da erakusketa. San Telmoko erakusketaz gain, beste hainbat gunek (Altxerri, Kur Art Gallery, Okendo KE, Kutxa Kultur Artegunea, Tabakalera) ere Gaur taldearekin erlazionatutako erakusketak antolatu dituzte.
Ez dago komentariorik