• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
gorputz-grafiak-ganbara
Artea 0

GORPUTZ_GRAFIAK EDO FEMINISMOAZ BLAI-BLAI EGIN

Lucía Baskaran @luciabaskaran · 06/05/2015

Datorren ekainak 12 arte Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan "Gorputz_grafiak" ikusgai egongo da, Euskal Herrian feminismoak izan duen ibilbidea aztertzen duen erakusketa 60. hamarkadatik gaur eguneraino.

bañera-gorputz-grafiakKoldo Mitxelenako hirugarren solairuan nago, “Gorputz_grafiak” erakusketan hain zuzen ere. Ganbara aretoaren erdian dagoen banku batean eserita idazten ari naiz. Nire eskuinaldean kolore ugariz beteriko pareta bat dago; ezkerrean, aldiz, lau suge daude kiribilduta mapa erraldoi baten barnean eta Euskal Herriko feminismoaren historiari buruz datu eta informazio pila azaltzen dizkigute. Sugeen burua emakume ezberdinen buruak dira eta hauek galdera eta arrazonamendu ezberdinak botatzen dituzte: ¿nola bilakatu daiteke mugimendu feminista diskurtso politiko batean?”, “beldurra gurekin dator festara, gure bizitzako jabe da!; “zein sujetu politikoak behar du XXI. mendean borroka feminista? Nola da desiatzen dugun bizitza? Nola bilatu dezakegu duintasuna?”

Izkina batean bainuontzi txuri bat dago. Paretan mezu bat irakurri daiteke: “Neska, ura aurreztu. Zure lagunekin dutxatu zaitez! “Bakarrik etorri naiz” – pentsatzen dut –, “bainuontzian sartzea guztiz barregarria izango litzateke”. Baina, ondo pentsatuta, ez nago bakarrik. Aurikular batzuetatik doinu batzuek atzematen ditut. Pasa den martxoaren 8an Bulebarreko kioskoan elkartu ginenen oihuak dira.

Nire parean telebista bat dago eta bertan bi emakume ikusten ditut, Txelo eta Pilar. Txelok bere okupa bizimoduaz ari da hizketan eta esperientzia horrek bere bizitzan izan zuen ondorio latza kontatzen ari da: “Okupa etxeetan emakumeek eduki behar zuen rola oso argi zegoen. Ondorioz emakumeak bildu ginen eta gure kabuz etxe bat okupatzea erabaki genuen mezu hura gainontzeko okupa etxeetara iristeko helburuarekin. Oiartzungo kuartelera eraman gintuzten. Egunkarian esaten zuten trafikanteak ginela eta udaletxean mozio bat aurkeztu zuten. Aberririk gabeko lesbianak ginela esaten zuten, alkatearen maitaleak, kaletik gauzak botatzen zizkiguten… Emakumea eta okupa izatea zen gure pekatua eta hori leporatzen ziguten. Dena dela, asko ikasi genuen, bai emakume eta baita feminista eta persona gisa ere. Etxea desagertu zen baina jendearen laguntza eta babesa izaten jarraitu dugu”.

gorputz-grafiak-koldo

Pilar, Burgosetik Euskal Herrira etorri zen lan bila Estatuko beste hainbat emakume bezala. “Lana egitera etorri nintzen etxe batera -garai hartan zerbitzatzera esaten zen- eta horrek nire bizitza osoa markatu du. Egun batean irakurri nuen etxean lan egiten zuten emakumeak elkartzeko ideia zutela eta ziztu bizian bertara gerturatu nintzen. Pixkanaka-pixkanaka bilera ezberdinak ospatu genituen eta gure egoera bai kalean eta baita epaitegietan ere salatzen hasi ginen. Erakunde bat osatu genuen. Egun batean elkarrizketatu ninduten eta nire senarrak egiten zuen lana eta nik neuk etxeetan egiten nuena nola baloratzen zuten konturatu nintzen. Begiak ireki nituen. Inork ez zuen nire lana aintzat hartzen eta gainera esplotatzen ninduen tipoa maite behar nuen. Nik ondo egiten dut nere lana, baina amodioa? Zergatik?

gorputz-grafiak-internazionalista
gorputz-grafiak-pared
gorputz-grafiak

“Gure genealogia feministak” -Edur Epelde, Miren Aranguren eta Iratxe Retolazak idatzi duten liburua- erakusketaren inguruan dudan informazio guzti hau biltzen du. Aurreko hilaren 29an aurkeztu zuten eta liburuak Euskal Herrian feminismoak izan duen ibilbidea aztertzen du 60. hamarkadatik gaur eguneraino. Baina “Gorputz_grafiak” ez da hor geratzen. Maiatza eta ekaina artean tailerrak, solasaldiak, mahai inguruak eta lan mota ezberdinak antolatuko dituzte. “Gorputz_grafiak” bide berriak irekitzen dizkigu gure etorkizuna nola eraiki nahi dugun jakin dezagun.

Beraz, bainuontzira sartu zaitezten animatzen zaituztet zuen buruari galderak egiteko intentzioarekin. Seguru emakume guztion artean andere-suge horien korapiloak askatzeko gai garela.

gorputz-grafiak-koldo-mitxelena

Partekatu Tweet

Lucía Baskaran

Devoralibros, cinéfila y anglófila. Semifinalista del premio Herralde 2015 y gilipollas. Feminismo o barbarie.

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • koldomitxelena-expo-donostia Artea

    GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo