Jakina da gure gizarteak aspaldi gainditu duela statu quo-arekin duen ezinegona. Itxaropenaren ateak irekiak daudela dirudien arren, haserrea handiegia da eta esperantza galtzen joan gara. Gaur egungo panorama latza ikusita nork ez du mundu hobea bere buruan imajinatu? Zeinek ez du zibiliazio ideal batekin amets egin, sistema utopiko batekin alegia?
“Etorri beharrekoa iritsi da” erakusketak diziplina anitzeko ikuspegi alternatibo bat eskaintzen du, aukera ezberdinak uztartzen dituen begirada berritzailea hain zuzen ere. Koldo Mitxelanara ekainaren 25ean iritsi zen eta datorren iraila arte egongo da ikusgai. Bideo, instalazio, pintura, marrazki eta argazkien bidez, utopiak gaur egungo munduan izan ditzakeen aurpegietako batera eramango gaituen erakusketak hiru atal ditu konektatuta.
Lehena, Utopia suspertu. Neoliberalismoak demokrazia argaldu duen idei sendoaren aurrean, beste idei eta horizonte utopikoak mahai gainean jartzen dira.
Ondoren, Modernitatea, amaitu ez den proiektua? 60. eta 70. hamarkadetan jaio ziren garapen forma ezberdinekin hasten da eta eguneroko bizimoduan izan dezaketen gaurkotasuna aztertzen du eredu berriak bilatzeko unean.
Azkenik, erakusketaren azken zatian, Etorkizuna hemen dago, interbentzio eta kolaborazio estrategiak aurkezten dizkigute aldaketak sorrarazteko xedearekin eta horrela demokrazia parteartzaileago eta berri baten bilaketa lortu ahal izateko.
“Etorri beharrekoa iritsi da” erakusketa Leon-go MUSAC eta Sevillako Arte Garaikidearen Andaluziako Etxearen arteko ekoizpena da. Koldo Mitxelenan ikusi dezakegun bertsioan, ordea, Euskal Herriko artista eta kolektiboak erantsi zaizkie. Bizitzen ari garen une kritikoari buruzko mostra honetan, TRUKE elkarte solidarioak parte hartzen du eta baita Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum-en interbentzio artistikoek ere.
Ez dago komentariorik