“Mendia”
Non: San Telmo museoa (Zuloaga plaza, 1)
Noiz: asteartetik igandera bitarte (10:00-20:00). Asteartean sarrera doan.
Zergatik ikusi behar duzu: bazen garaia mendizaletasunari lekuren bat egiteko, euskal gizartean oso zabalduta dagoen ohitura izanik. Kasu honetan ez ditu soilik mendizaletasunaren une historikoak azaltzen, alderdi kultural eta sozialak ere kontuan hartzen ditu. Erakusketa ikusi bezain pronto atzeman daiteke Euskal Herriako sinbolo bilakatu dela.
“Edertasuna hala ere” – Detritus
Noiz: Ganbara aretoa – Koldo Mitxelena (Urdaneta kalea, 9)
Non: asteartetik ostiralera bitarte (16:00 – 20:00). Larunbata (11:00-14:00/16:00-20:00). Sarrera, doan.
Zergatik ikusi behar duzu: Detritus laburbiltzen duten 10 lanak ikus ditzakezu eta konbentzituko zara. Euskal rock erradikalaren esparruan batipat egin zen ezagun artista donostiarra eta gaur egun forman jarraitzen du. Edertasuna ere horrelako zerbait izan daiteke.
“Paisaiaren murmurioa” – Artista ezberdinak
Non: erakustaretoa – Koldo Mitxelena (Urdaneta kalea, 9)
Noiz: asteartetik ostiralera bitarte (16:00 – 20:00). Larunbata (11:00-14:00/16:00-20:00). Sarrera, doan.
Zergatik ikusi behar duzu: artearen munduan paisaiak behin eta berriro interpretatu dira. Aspertu arte. Dena dela, 10 artista euskaldun hauek modu orijinal batean aztertzen dute izadia; gogoetara bultzatzen gaituzte kanon estetikoak alde batean utzi gabe. Paisaien zehar egin dezakegun bidai ezberdin bat.
“Geotransformación” – Pablo Genovés
Non: Altxerri arte-galeria (Reina Regente, 2)
Noiz: inagurazioa gaur arratsaldean da eta maiatza bukaera arte dago ikusgai. Sarrera, doan.
Zergatik ikusi behar duzu: Pablo Genovés artistaren “El ruido y la furia” erakusketak arrakasta handia izan du madrilen. Beraz, ohore bat da lan haien aukeraketa bat gure artean gozatu ahal izatea. Argazki apokaliptikoak dira; ederrak eta dekadenteak aldi berean.
“Argi-basoak” – José Manuel Ballester
Non: Kubo-Kutxa aretoa (Zurriola, 1 – Kursaal)
Noiz: asteartetik igandera bitarte (11:30-13:30/17:00-21:00). Sarrera, doan.
Zergatik ikusi behar duzu: publiko donostiarrak harrera beroa egin dio erakusketari. Normala da: José Manuel Ballester argazkilari eta margolari bikaina da eta Argazkigintzako 2010eko Sari Nazionala jaso zuen bere ibilbide pertsonalagatik . Arkitekturaren eta hiriaren inguruko begirada erakargarri bat proposatzen du.
Ez dago komentariorik