Detritus donostiara, etxera, bueltatu zen orain dela bi urte eskas. Hamaika urte Madrilen eta lehenago Estatu Batuetan bizi ostean, bizimodu lasaiago baten bila etorri zen Euskal Herrira, Espainiako hiriburuko Darkhole diskotekatik urrun, hain zuzen ere. Rafael Berrio musikari eta poetarekin erlazioa sakondu du eta Berrio eta gainontzeko tertuliano donostiar ezagunei koadro ikusgarri bat eskaini zien. 80. hamarkadatik 90.era bitarteko garai asaldatu hura irudikatzeagatik -intsumisioa, okupazioa eta euskal rock erradikalaren esparruan batipat- egin zen ezagun artista donostiarra eta 2013. urte amaieran Arteko galerian “Egiazkoa dena birdefinitu” erakusketarekin aurkeztu zitzaigun berriro ere. Erakusketa horrek artistak izpiritu berriz hasi nahi duen etxerako buelta isladatzen zuen. Eta KULTURALDIA bertan egon zen testigu gisa.
Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan ikusgai dagoen “Edertasuna hala ere” erakusketa, aldiz, Detritusen erretrospektiba moduan ulertu dezakegu. Martxoaren 5ean zabaldu zen eta datorren apirilaren 18 arte egongo da ikusgai. Badira lan berri batzuk -aurreko urtean hil zen Luis María Panero poetari eskainitako koadro bat, adibidez- baina gehienak zaharrak dira eta aski ezagunak. Beti bezala, gogoeta filosofikoak (nihilismoa eta existentzialismoa, orohar), punk mugimenduaren elementuak (kollage eta esaldi errebindikatiboak) eta ukitu ilunak nahasten ditu. Detritus betiko moduan.
Erakusketan denetarik dago: azken aldian egindako 18 olio, zirriborroen 12 koaderno, komiki eta eleberrien ilustrazio batzuk eta egindako artista liburu berrienak. Guk hurrengo 10 irudi adierazgarri hauetan laburbildu nahi izan dugu. Marta Ennesen argazkiak:
1-.
2-.
3-.
4-.
5-.
6-.
7-.
8-.
9-.
10-.
Ez dago komentariorik