• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
moonpalace-portada
Artea 0

MOONPALACE: 10 URTEZ DISKOAK ESKUZ EGITEN

Redacción @kulturaldia · 11/10/2013

Diskoetxe bat baino gehiago da Moonpalace records; Juanra Prado Carrionen (Beasain, 1976) eskulanetik sortzen den maisulana da. Folk kutsuko eta ukitu melankoniatsuko zenbait disko egin ditu, bereziki landutako ‘artwork’-a eta soilik 100 aleko ekoizpenarekin. Hamar urtez, azalak bezain garrantzitsuak izan dira hautatutako artistak ere.

Juanra Pradoren eskuetan erori den azken taldea Old America duo suediarra da, Bon Iver edo Fleet Foxes-en folk intimista ameslariaren eta indietronika lasaiaren artean mugitzen dena. Baina Moonpalace Records-en hamar urteko historian orotariko musikariak igaro dira, musika melankoniatsua egiten duten artistak batik bat. Horien artean, bertako musikari batzuk (Saioa, Joseba Irazoki, Manett), Tex La Homa britainiar esperimentalak, Ursula ausartak, Francis Alun Bell (“Le Phare”-ko Jann Tiersenen gisakoa, baina portugaldar erara)… Hamabost talde guztira, Britpoparen garaian Jack (eta beranduago Jaques) izenarekin arrakasta epikoa baina iragankorra lortu zuen Anthony Reynolds barne.

Eta guzti hori, pertsona bakar batek egin du, Donostiako bere etxetik, CDen diseinua azken xehetasuneraino zainduz eta irabazi asmorik gabe, merkatuaren legeak auzitan jarrita.

“Egia esan bai, baina beno, zuzenena Moonplace Records merkatutik at bizi dela esatea litzateke. Edo behintzat, jendeak merkatuaz ulertzen duenetik kanpo; nire merkatua beste bat da, ikertu eta gauza berriak probatzea gustatzen zaion eta disko baten formatu fisikoa baloratzen duen jendearena, indie munduaren nondik norakoak ezagutzen dituztenena…”.

Beti ez dira 100 aleak (100 bakarrik!) saltzen, aitortzen duenez, eta ez daki zehazki dirua irabazi edo galdu egin duen proiektuarekin. “Oraingoz uste dut jasangarria dela, baina desastre hutsa naiz halako kontuetan!”, dio irribarretsu. Biniloen gorakada eman da orain, eta disko konpaktuek ez dute bolada ona bizi. Horregatik, CD eroslea inoiz baino gehiago mimatu eta zaindu behar dela uste du Juanrak. “Jendeak objektu fisikoa erostea nahi baduzu, jada digitalki eskura duena erosteko dirua ordaintzera bultzatu behar duzu, zerbait eman behar zaio trukean. Izorratu egiten nau tituluekin diptiko ziztrin bat besterik ez duen CD batengatik 15 euro ordaintzeak”.

CDen sortze prozesua aldatu egiten da kasu bakoitzean, behar duen eskulanaren eta materialaren arabera. Joseba Irazokiren “Euria ari du”-ren edizio berezia egiteko esaterako kortxo fineko 100 lamina eder atondu behar izan zituen.

moonpalace-euria-ari-du

Dena den, erabiltzen dituen kaxen gehiengoa kartoizkoa da. “Neurria hartua diet, eta badakit zein material erabil dezakedan ondo gera dadin. Horretaz aparte, noski, gustatu egiten zaizkit bai estetikoki eta baita ukitzeak sortzen duen sentsazioa ere”. Kautxuzko zigiluak ere maiz erabiltzen ditu, “titulua jartzeko edota diseinua egiteko”. Baditu “erosita” beste material batzuk ere, eta noizbait lagungarri izango zaizkiola espero du. “Gainera, diogenesen sindromea dut kartoia, papera eta halako gauzekin… asko gustatzen zaizkit”.

Hamarkada bat beranduago, oraindik Moonpalace-n sareetan erori ez diren artista maiteenak konbentzitzea da erronka. Barzin kantautore kanadarra da Juanraren lehentasuna, baina beste batekin ari da lanean jada; The 99 Call-en disko berriarekin. “Zoragarria da. Talde honen zale sutsua naiz, oso eleganteak iruditzen zaizkit eta kantu eternalak egiten dituzte. Taldeko liderrak beste bat zuen lehen, Tram izenekoa, oso maite nuena. Harrotzen nau bere proiektu berriko diskoak editatzeak”.

pop @eu
Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • koldomitxelena-expo-donostia Artea

    GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo