Nestor Basterretxeak 2014ko uztailaren 12an alde egin zuen, baina haren lana bizirik dirau. Eta sasoi onean gainera! Jakina den bezala, Hondarribiako Idurmendieta baserrian bizi zen. Koldo Mitxelena Kulturuneak etxebizitza hartako hautaketa bat egin du erakusketa zabal eta ikusgarri bat osatzeko asmoarekin beste lan batzuekin batera.
“Lehen oroimenaren pisua” izeneko erakusketak artista bermeotarraren aurpegi guztiak isladatzen ditu (eskultura, margolaritza, zinema eta argazkilaritza, batik bat), poliedro-formako gizona azaltzen du (dela euskalduna dela unibertsala, iraganekoa eta oraingoa), langilea (153 lan aukeratu dituzte, baina guztira ia 1.000 zeuden) eta merezi duen esparruan kokatzen du, hau da, Eduardo Chillida eta Jorge Oteizaren alboan, XX. mendeko hiru artista euskaldun handiak.
Egia esan, Basterretxea ez zen beste biak bezain famatua izan. Baina zer axola dio horrek; utzitako ondarea bikaina da. Azaroan ateak ireki zituen erakusketak datorren otsailak 14 arte iraungo du eta erabateko artista honen mugarik gabeko jakin-mina ezagutzeko aukera paregabea da. Aparta. Xabier Sáenz de Gorbea komisarioaren hitzetan: “Nestor Basterretxeak nahi zuen erakusketa da”.
Estreinatu berri dugun urteak hasi besterik ez badu egin, aitortu beharra dugu gure erakusketa kutunena dela. Agian aurten ikusiko duzun interesgarriena. Marta Ennes diseinatzailearen argazkiak ondo kondentsatzen dute KMK-n gozatu dezakezun Basterretxearen mundu miresgarria.
Buenos Airesen ikusgai jarritako “Gurutze-Bidea” (1950) pinturak lehen aldiz aurkezten dira Euskal Herrian. Ilunak dira eta tonu desitxuratua dute:
Biok enpresarentzat altzairu abangoardistak egin zituen. Zeramika-lana ere ez da oso ezaguna eta gauza ederrak landu zituen:
Iustrazio eta erretratu finak egin zituen. Badirudi, azken denboraldian asko marrazten zuela:
“Euskal Serie Kosmogonikoa” deitzen zaion lanetan egur tailatuarekin ibiltzen da. Abangoardia eta arte herrikoia nahasten du:
Aragazkigintzaren munduan esperimentatzen hasi zen lehen artista plastikoa dugu:
Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrenaren serie piktoriko lazgarria ospetsua da:
Gerra zibilak arrasto handia utzi zuen haren bizitzan eta margolanetan:
Ez dago komentariorik