Paisaiaren imajinak marraztu behar bagenitu mendi, hondartza, baso, zelai eta beste hainbat ohiko irudi eredutzat hartuko genituzke. Zorionez Euskal Herrian elementu natural ugariez inguratuta bizi gara eta gure buru barnean imajin guzti hauek ondo baino hobeto ezagutzen ditugu. Momentu bat, ziur zaude hori horrela dela? Eta paiasaiari ukitu artistiko bat eman eta obra bera aldakor bilakatzen bada, bizitaz josita, areto baten barnean? Koldo Mitxelenaren erakustaretoan dagoen “Paisaiaren murumurioa” erakusketaren muina hau da hain zuzen ere. Guztra, 10 artista euskaldunek izadia eta paisaiaren inguruan gogoeta bitxi bat eskaintzen dute.
Martxoan erakusketa interesgarriei ongi etorri bero bat eman diegu Donostian eta, dudarik gabe, horietako baten aurrean gaude. Datorren maiatzaren 30 arte egongo da ikusgai eta bertan diziplina artistiko ezberdinetako (argazkilaritza, margolaritza, eskultura, bideoa eta teknologia digitala) 50 lan ezberdin ikus daitezke. Ondoren, gure atentzioa deitu duten 5 artisten lanak aukeratuko ditugu.
1-. Jaime de los Ríos
Arte eta Zientziaren fundatzailea da, Artklab, Jaime de los Ríos (Donostia, 1982). Haren ikuspei teknologikoa argi azaltzen da hemen: sabaian proiektatzen du paisaia geometriko bat, aldagai ugari dituena. Harrigarria.
2-. Gentz del Valle
Montaña Interna Gentz del Valle bizkaitarraren bidai bikoitza da, nolabait. Alde batetik bere barruak esandakoa adierazten du eta bestetik zapore asiatikoa duen lana ezagutzera ematen du. “Soñando en azul” lanean hari batzuk ikusten dira zintzilik eta ikuslearen pausoarekin batera mugitzen dira. Funtzio poetikoa duen lan fina.
3-. María Cueto
Berriro ere japoniar estiloko lan berri eta malenkoniatsu batean murgiltzen gara. María Cuetok puska txikiez osatutako paisaiak eraikitzen ditu, benetako poema plastikoak. Edertasuna, isiltasuna eta pakea.
4-. Iñigo Royo
Ondorengo galderari erantzuten dion esperimentu xelebrea da hau: zer pasako litzateke Google Earth bilatzailean hirien izenak baino “adore”, “indarra” “balorea” eta “duintasuna” bezalako hitzak idatziko bagenitu? Google-n programak 17 leku ezberdinetara bidaltzen gaitu.
5-. Pilar Soberón
Denboran zehar izoztuta dauden argazkiez gain, Lasarteko artista honek erakustaretotik sakabanatu ditu bere lanak. Edonon, edozein momentuan ager daitezke.
Ez dago komentariorik