-Brian, uste dugu jada ez dagoela zuretzat lekurik Rolling Stones taldean.
-Bueno, ni ere ez nago gustura. “Yellow Submarine”-ren kontu guzti horrek ez nau asebetetzen.
-Zoroa.
Brian, bere buruaz beste (ala ez) egin zuen Brian Jones da eta Rollin Stones-etik kanpora bota nahi duten bi tipoak Mick Jagger eta Keith Richards dira, noski. Musika, diskoak eta komikiak etengabe gurutzatzen ziren garai zehatz batean. Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran irakur dezakezun konbertsazio hau adibide aproposa da. Sormenak komikien bidez bidaiatzen zuen. Baita Euskal Herrian ere; Napartheid, adibidez, 80. hamarkada bukaeran jaio zen euskal komiki bakarra da eta beranduago Negu Gorriaren lehen diskan atera zen abestiaren izenburua izan zen.
“Rockomikiak. Binetak & Doinuak” erakusketa, David Zapirain eta Koldo Almandozek zuzenduta, urtarrilaren 31 arte egongo da irekita eta, batik bat, Komiki, fanzine, disko azal eta libretoen bidez urte horietan sortu zen giro kulturala azaltzen du. Ez digute kulturaren istorio mainstream bat kontatzen; erakusketaren helburu nagusia garai bateko kultura underground eta herrikoia balioan jartzea da.
Erakusketa modu ezberdinetan jorratzen da: 80 eta 90. hamarkadako euskal produkzio musikal zein literarioa eta bion arteko lotura; bisitariak kontsultatu ditzaken komiki eta liburuak, bai garai batekoak (“El Víbora”, adibidez) eta baita gaur egungoak (“Black is Beltza”) ere. Txoko bat dago norberak sormena bultzatzeko helburuarekin (fotokopiagailu bat eta guzti badago bakoitzak bere muntaiak egin ditzan), edozer gauza idatzi dezakezun arbela bat eta hitzaldi ezberdinak prestatzen ari dira rock erradikalaren garaiko fanzinegintzari buruz, El TMEO-ren jatorria azaltzeko, etab.
Euskal rock talde askoren lotura ezaguna zen fanzinen munduarekin
El Víbora-ren arrastoa
Arbela eta margolaria:
Black is Crumb
Ez dago komentariorik