Subterfuge disketxearen urte oparoenak 90. hamarkadan izan ziren, Dover talde madrildarraren “Devil came to me” lanaren arrakastaren ondorioz. Dover-ek milaka disko saldu zituen eta ordurarte lurrazpian egon zen disketxeak mainstream mundura atera zuen buruan. Dena dela, Subertfugeren historian ez da inoiz halako arrakasta berriz ere errepikatu. Gaur egun independiente edo indie hitzekin ezagutzen duguna lehen alternatibo-etiketa ipintzen genion.
Grosen dagoen Okendo Kultur etxean bisitatu daiteke datorren abenduak 5 arte “Subterfugeren erdira bidaia (1989-2014)” erakusketa. Adierazgarria da ez dela soilik disketxe baten historia bertan azaltzen, baizik eta Espainian egon den eszena musikal oso baten berri ematen du. 25 urte ondoren Subterfugek bizirik jarraitzen du nola edo hala industria musikala dardaraz dagoen arren. Gogoratu beharra dago iraultza digitala, kontsumo ohitura berriak eta krisi ekonomikoak industriaren egoera guztiz aldatu duela.
Musika arloan Subterfuge punk, garage, rock and roll eta pop kulturaren barnean murgildu zen. Movidaren bukaera eta indie eszenaren hasieraren arteko lotura izan zen hain zuzen ere. Ekainaren 1989an Carlos Galán-ek Subterfuge fanzina kaleratu zuen eta gustokoak zituen taldeak, pelikukak, komikiak eta abarrez mintzatzen zen. Guztiak ziren lurrazpiko erreferentziak.
Doctor Explosión, Australian Blonde eta gainontzeko taldeen inguruan mugitzen hasten da konpainia. Egia da hasierako urte horiek gogoratzen ditugunean beti ateratzen direla Fangoria, Sexy Sadie, Mercromina eta horrelako taldeak, baina beste talde erradikalagoak ere bazeuden, underground bokazioa zutenak: Los Eskizos, Psilicon Flesh, Undershakers, Los Imposibles, etab.
Kronologikoki antolatuta dago erakusketa eta gehienbat kartelak, kontzertuetako sarrerak, festak, komikiak eta diskoen azalak aurki daitezke. Arraro xamarra bada ere, ez dago ia ikusentzunezko euskarririk bideoklipak ematen dituen telebista bakar bat izan ezik.
Denborarekin pop musikaren hizkuntza xamurrean sartzen joan da. Marlango, Cycle eta “No puedo vivir sin ti” Los Ronaldos taldearen abesti famatua adibide onak dira. Azken urteotan talde berriei aukera eman die: Annie B Sweet, Arizona Baby, Corizonas, The Bright, Tulsa… Ez dira garai onekak, dudarik gabe. Subterfuge-rentzat ere ez.
Ez dago komentariorik