Untzi Museoak erabiltzen duen eraikina dugu 1813an hiria hartu zuten tropa ingeles-portugesek eragindako hondamendiaren ondotik zutik iraun zuten apurretako bat. Eraikina, XVIII. mendean altxatua, erabilera ezberdinak izan ditu eta 1988an hasi ziren dorretxea museo gisa egokitzeko lanak. Untzi museoa euskal itsas ondarea eta historia zaintzeko, aztertzeko eta hedatzeko sortutako zentroa da. Donostiako portuan dago, Kaiko pasealekuan hain zuzen ere. Txikia da baina ez zaio xarmarik falta. Eta hala eta guztiz ere donostiarren artean nabarmantzea kosta egiten zaio, agian Aquarium-aren itzala, Untzi Museotik pauso eskaxetara, handiegia delako.
Udan plan alternatibo eta polita izan daiteke. Sarrera merkea da (tarifa orokorra 3 euro dira, murriztua 1,50) eta ostegunetan, aldiz, bisita doakoa da. Abendua geroztik “Bakailaoaren arrantza, ur handiak” erakusketa ikusi daiteke lehenengo bi solairuetan. Alde historiko, sozial eta ekonomiko batetik, bakailaoaren arrantzaren ikuspegi orokorra aurkezten du euskal arrantzaleek XVI. mendetik gaurdainoko egindako jarduerari arreta berezia eskainiaz.
Bigarren solairuan ere harrapatu dezakezu 15 minutuko bideo entretenigarri bat non museoa eta eraikina zein portuaren historia ezagutu dezakezun. Itsaspeko antzeko batera sartu eta blai-blai eginda aterako zara. Eta azkenik, hirugarren solairuan liburutegia, tailerra eta, altxor ezkutua, terraza eder eta haundi bat Urgullen magalean.
Turistak dira Untzi museoan topatu ditugun bisitari bakarrak:
Erakusketan Ternuako eta Ipar Atlantikoko uretan jasandako arrantzaleen bizitza gogorra eta arriskutsua azaltzen da:
Material baliotsuak ikusgai daude:
Eta, noski, ontzien modeloak, material etnografikoak, nabigaziorako tresnak, arrantza aparailuak…
Hirugarren pisuan liburutegia, tailerra… eta terraza. Altxor ezkutua.
Ez dago komentariorik