• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
axular-lizeoa-donostia
Auskalo 0

ZEIN ESKOLATARA JOAN ZINEN? (3. ATALA)

Jon Pagola @jonpagola · 17/04/2014

Bertako ikasleak Aste Santuko oporretan murgilduta badaude ere, joan ginen eskolen zerrendak ez du etenik. Mundaiz, Axular, Ekintza eta Zuhaizti.

MUNDAIZ

Gehiago ezagutu dugu –egun itxita dagoen- Mundaizeko gimnasioa eskola bera baino, eta egia esan, Deustuko unibertsitatea alboan izanik, honek ez du eskolaren izaera definitzen laguntzen. Normalean gurpil gaineko hockey-arekin erlazionatzen dugu. Ziurrenik, kirol honen berri eskolan bertan izan dute askok bertan minorizatutako kirolen onurez konbentzituak izan ostean. 40 urtez izan da kirol hau eskolaren identitatearen erakusle. Baina ez dago patioan ikus daitezkeen gurutzeak bezalakorik: ororen gainetik, “Sagrado Corazón” Anaien institutuaren parte den eskola erlijiosoa da Mundaiz. Hilaren lehen ostiraletan meza ospatzen zuten, konfesatzeko aukera zegoen eta goizeroko ekintza zen errezoarena. Badirudi gauzak ez direla garai hartatik gehiegi aldatu: haien webgunean asteroko errezoak eskegitzen dituzte “Una leccion de paz serena” eta Paulo Coello-ren aipu iradokitzaileekin batera.

90/2000 urteetan zehar donostiarren prototipo beraren barruan sartzen ziren Mundaizeko ikasleak: aste osoa pasatzen zuten Young Play eta Itzela-z hizketan, eta parametro horietatik kanpo zegoenak ez zuen haren lekua aurkitzen. Giroa nahiko uniformea zen.  Edozein kasutan ere, gogoan hartu beharrekoak dira ikasgela hauetatik pasa diren entzute handiko bi ikasle, biak izan dira gainera Urrezko Tanborraren irabazle: Elías Querejeta eta Iñaki Gabilondo.

mundaiz-ikastetxea

ZUHAIZTI

Hasteko, jakin beharrekoa da hiru kokagune ezberdin dituela Zuhaizti eskola publikoak: Gros, Ategorrieta eta Egia. Bestetik, badirudi eraikin hauek guztiek erreforma baten behar handia zutela, izan ere, 2012ko udaleko aurrekontuen zerrenden lehen postuan zegoen eskolaren egokitzea. Aipatzekoa da eskolaren historia: D eredua eskaini zuen Donostiako lehen eskola publikoa izan zen, 1981ean.

Ikasleek diotenez, bertako ikaskuntzak “berdintasun eta sormena” zuen oinarri askotariko giro baten barnean, eta bertan balantzak ez zuen alde bakarrera egiten. Itxurazko  zoriontasun honetaz deskonfiantza azaltzen dutenek botako lukete orain gasolina apur bat: ez ziren bizilagunen arteko pikeetaz libratzen; beno, mundu guztiak egiten ditu halakoak. Alboan zuten –Duque de Mandas kale hasierako- monja eskola bateko ikasleak zituzten etsai: “letxugitak” deitzen zieten andre elizkoiak ziren ikasleei. Dirudienez, haien kredoa berdez jantzita joatea eta estiratu fama izatearena zen.

zuhaizti

EKINTZA + AXULAR

Begien bistakoa da eskola bakoitzak berezko izaera azaltzen duela aldenduta ere aztertu ahal izateko. Baina barka diezadatela bertako ikasleek: batzuek etengabe nahasten genituen. Norbaitek “Axularren ikasten dut” esatean “Ekintza” zetorkigun burura. Eta alderantziz. Bi auzo ezberdinetan daude, Aiete eta Antiguon, eta 4 km baino gehiagok aldentzen dituzte. Bestalde, bertako ikasleek pixuzko argumentuekin ezeztatuko lukete bi eskolen arteko konexioa. Bi eskolak batera aztertzeak beraz ez du arrazoibide logikorik, errealitatearen pertzepzioarekin loturiko kontua baino ez da. Jesuitas-La Salle edo Marianistas-San Patricio eskolak nahasten dituztenek ulertuko dute.

Ospe handiko eskola boteretsuak dira Ekintza eta Axular. El Mundo-ko urtekari famatuan atera ohi dira eskola hauek. Bertan, 27 kriterio kontutan harturik, autonomia erkidegoen arabera 100 eskolarik onenak aukeratzen dira. Normalean, bertako ikasleek datua gogoratzen dute autoestimua igotzeko. “Nik Axularren ikasi nuen” (edo “Ekintza”, gogora ezazu aldakorrak direla bi izenak), diote hots firmez. Eta normalean, ikasi dugun eskolaz harro ez gaudenez, isildu egiten gara zer esan jakin gabe eta Ekintza (edo Axularren) ikasi ez izanaz damututa.

Amaitzeko, 1998ko anekdota pertsonala. La Salleko bi ikasle Axularreko zuzendariaren bulegoan azaldu ginen jatorria Ikastolan zuen ikasle greba nahasi batengatik. Gorabehera horren errealitatea zuzenean azaldu ziezaguten nahi genuen, baina ikastolako hainbat ikaslek gizon gajoa inguratu zuten: kotxeko gurpila zulatu eta haren familia telefonoz mehatxatu zuten. Beldurrak jota zegoen. Buelta gaitezen 2014ra. Zein urruti eta arrasto handirik gabe gelditu diren halakoak.

ekintza-ikastola

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo