“Adolestreinta” terminoa Interneteko hainbat forutan zabaltzen joan da azkenaldian. #adolestreinta hashtaga sartu besterik ez dugu hogeita hamar urteko pertsonen gazte izaerari erreferentzia egiten dioten hainbat tweet aurkitzeko. Gainera, bada hiru neskek (emakumeek?) martxan jarritako blog bat non hogeita hamar urtetako muga pasa duten Twitter, Facebook eta Instagrameko kontuekin. Sareratu berri duten azken postak hogeita hamar urteak pasata egin ezin daitezkeen gauzak azaltzen ditu. Esaterako, Resacón en las Vegas-eko protagonistak ez imitatzea. “Pelikula bat da, ez bizitza filosofia” gogorarazten digu katxondeoz.
Badago hogeita hamar urteetako muga ikuspuntu tragikoz begiztatzen duenik ere. Frenorik ez duen gaztaro baten amaiera gisa irudikatzen dute hauek adin hau. Uler gaitezen: Hau bezalako Tumblrs-etan etan aditzera eman eta adolestreinta izaera zoriontsua dutenen kontrakoak dira. Rebecca Cassar eta Rachael Castellek euren blogean 30sfuck emandako ikuspuntu mikatz bera dutenak ere badira.
Hala ere, ez dio inork testuinguruari erreparatu. Ez da berdina Goierriko herri menditxuan edo Donostian bizitzea. Alabaina, gure hiria ere ez da Bartzelona, Berlin edo Londresen antzekoa. Geroz eta jende gehiago, askoz hobeto. Arrakastarako aukerak ugariagoak dira halako hirietan. Horregatik, eta jende askoren iritziaren aurka hauek gehienetan serioak, ezkonduak, seme-alabak dituztenak, hipoteka dutenak eta hogerita hamar urte inguru dabiltzanak dira- “adolestreinta” delakoa gogorra da.
Ondoren, Donostian “adolestreinta”n murgilduak daudenentzat biziraupenerako manuala dakarkigu:
- Astean zehar irekia dagoen tabernarik ez dago, jende guztiak ezagutzen du elkar eta emozioa larunbat gauetan besterik ez da sortzen. Goza ezazu Bebopen biharrik egongo ez bailitzan. Gauza guztien gainetik, zeure burua baino gehiago maiteko duzu.
- Kuadrillan bakarrik gelditzen ari zara. Gertatzen ari da. Baina oraindik garaiz zaude, heldu bizimodura pasa ala ez, dudetan dauden horiek animatzeko. Gogora ezazu zure inguruan erreferenterik eduki ezean, Txindokin dabilen ardi galduaren antzekoa zarela.
- Aurreko puntuari loturik: esan gezurrak. Bizitako gaurik onena pasa duzula esanez, bidali mezu bat kuadrillako whatsappera ordu txikitan. Asteartea bada, hobe. Ez dute sinistuko, baina behintzat kuriositatea izango dute.
- Taberna modernoetako zerbitzari politengan ez duzu zertan deskonfiatu. Hau ez da Malasaña. Hemen ez dago taberna modernorik, ezta irribarre egiten duzun neska edo mutilik ere, ezta konbertsazioa eman baina zure intsinuazioen aurrean entzungor azaltzen denik ere. Hori irabazten duzu.
- Kontuz kuadrilla bazkariekin. Seme alabez inguraturik ikusiko dituzu zure lagunak. Manten zaitez urruti, guraso izan nahiaren ideiatik. Ez zaitez haurrengana hurbildu, ez itzazu ukitu ezta laztandu ere. Arrosa koloreko bitxo txiki, begi handi eta beso borobildun hauen sedukzio boterea erabatekoa da.
- Ez zaitzatela konfundiarazi: ez zara pagafantasa. Daramazun bizimodua, bizitzeko baliogarria den estilo bat gehiago da. Honek duen alde txarra, maiz, izara artean edukiko duzu konpainia da. Ez zaitez zorrotzegia izan. Gogora zaitez “Gera naiteke lotan?” eta “Non pasako dugu gabon gaua, zure gurasoenean edo nerean?” galderen artean dagoen distantzia mantentzeaz.
- Egin ezazu guardia H&M dendan. Taberna edo kafetegia moloia baino hobea da. Hogeita hamar urte dituzten, baina hogei urtetako izaera izan nahi dutenak bertan elkartzen dira.
- Pull&Bear dendan baina, ez dizu estrategiak funtzionatuko azaldu behar ez diren arrazoiak direla medio.
- Bill Murray eta Leo Bassik nerabezaroan jarraitzen dute ere. Bi pertsona handi dira. Esaiezu ingurukoei, zure inspirazio iturri dirala. Gehiago errespetatuko zaituzte (edo ez).
- Noizbait Altxerrira sartu, eta bitxia egiten ez bazaizu, se akabo! Altxerrira “gurasoak doaz” Jazz kutsuko eraikina bada ere, bertako argiztatze ahulak eta toke erromantikoak betiko “pureten” taberna bilakatzen dute.
- Burusoila da arerio nagusia. Alopezia zure teilaren jabe bada, onar ezazu: gizon heldua zara.
Ez dago komentariorik