• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
firestone-añorga-barnetik
Auskalo 0

AÑORGAKO FIRESTONE LANTEGI BERRESKURATUA: AURRERA DOAN GURPILA

Lander Arretxea @larretxea · 02/06/2015

Añorgako Firestone lantegia berreskuratzen ari dira. Bestelako gizarte baten alde lan egin nahi dutenen bilgune eta faktoria. Garagardo artesanalaren ekoizpena, kontsumo taldea, serigrafia tailerra… Asko dira ezarriko diren proiektuak.

firestone-añorga“Eraldaketa, kontzeptu bat da. Ezin helmuga izan. Ez bada etengabeko eraldaketa, amaigabea.” Hala zioen Markel Ormazabalek Irutxuloko Hitzan argitaratutako Eraldia eta Aurrekari penalak zutabean. Zaila da hobe laburbiltzea maitzaren 1ean Añorgako Firestone lantegiaren berreskuratzearekin piztutako indarra eta proiektua bera.

Etengabeko eraldaketa horretan, lehenengo pauso batzuk eman dira jada. Ohiko manifestaziotik hasi eta eraikin baten berreskuratzera, asteburu bateko beroalditik, hilabete beranduago ere jendetza bertan pilatzera, aldarrikapenetik ekintzara.

Bartzelonako Can Batlló-ko esperientzia eta gisakoak inspirazio iturri hartuta, Añorgako Firestoneren funtzioa hori bera izango da: eguneroko lanarekin bestelako gizarte baten alde lan egin nahi dutenen bilgune eta faktoria bihurtzea. Garagardo artesanalaren ekoizpena, kontsumo taldea, serigrafia tailerra… Asko dira apurka apurka eta lekua egokitu ahala bertan ezarriko diren proiektuak. Hori guztia, makina bat eragileren elkarlanari eta auzolanari esker.

firestone-añorga-kanpotik

Ekonomia eraldaketarako tresna

Inork ez daki Añorgako Firestonen hasitakoaren helmuga edo amaiera zein izango den. Eguneroko lanak eta añorgatarren zein donostiarren borondatearen esku dago hori. Lehen pausoak ordea, maiatzaren 1eko arratsaldean eman ziren, ehunka lagun fabrikara sartu eta hiru eguneko egonaldiari hasiera eman ziotenean. Ekonomiak zentzurik zabalenean gure bizitzetan duen garrantziaz jabetu eta alternatibak ezagutzeko balio izan zuten hiru egun horiek. Baita elkar ezagutu eta denon parte-hartzerako metodologia aproposak erabiltzearen beharra ikusarazteko ere. Zer hobetuarekin, baina asko ikasita amaitu zen asteburua.

firestone-añorga-barnetik-jendea-eraldia
firestone-añorga-eraldia-jendea
firestone-añorga-barnetik-baserria-letxuga

Asteburu batetik harago

Ekitaldi berezi eta handiek soilik mugiarazten gaituztela esan ohi da maiz. Añorgako Firestonen ez da hala izan. Asteburuko egonaldia baino bi aste beranduago eta hausnarketarako tartea hartuta 80 lagun inguru elkartu ziren berriro bertan. Ordurako, hainbat lagunek parte-hartzea errazteko metodologia aproposak prestatuak zituzten. Egiten dena bezain garrantzitsau baita nola egiten den. Horri esker, talde txikien hartu ziren eraikinari eman beharreko erabilerari zegozkion erabakiak. Geroztik, maiatzaren 30ean izan da azken bilkura, auzolanaean fabrika berreskuratua berriro erabligarri egiteko.

firestone

Hasiera besterik ez da

Hau hasi besterik ez da egin. Aurrera begira, bertan aritu den jendeak eta lanera batu nahi duen orok esango du Añorgan hasitakoa zer izango den; zein norabide hartuko duen eraldaketa etengabe horrek. Gurpilak ekoizten zituen fabrikan proiektu berri bat sortzen ari da orain. Akaso ez da borobila izango, baina bultzako duenik baden heinean, egingo du aurrera, bidean ahal beste lur zaharkitu irauliz.

gazteak-firestone-añorga

Partekatu Tweet

Lander Arretxea

Konspiratzen. Tarteka @euskadi_irratia-n. Kulturaz eta ekonomia eraldatzaileaz @argia-n.

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo