• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
bilbo-donosti
Auskalo 0

BILBOTAR ETA DONOSTIAR BATEN ARTEKO (AGERIKOAK EZ DIREN) 10 EZBERDINTASUN

Jon Pagola @jonpagola · 10/04/2014

Bizilagun eta etsai diren lagunen arteko eztabaida. Bilbo vs. Donosti. Umorea eta egi enpirikoak ezberdintzen gaituzten aspektuen artean.

1.

Ez futbola ezta Begoñako Ama Birjina ere: lehenengo ezberdintasun argia Bilbotarrek kalimotxoari dioten mirespena da. Donostiarrek hau edateari utzi zioten San Telmo museoko plazan litroak egiteari utzi eta Tas Tas tabernako 2×1 eskaintzei men egitera pasa zirenean. Gure artean edaten hasi berri diren gazteen gauzatzat dugu. Gainera, asko zikintzen du. Bilbon duten afizioak ez du ez adin ezta baldintza sozialez ulertzen: Alde Zaharreko eta Pozas kaleko iturriek kalimotxoa ematen dute.

2.

Bigarren ezaugarria rabak dira. Bilbo eta inguruetan ohiko aperitibo dute hau. Gipuzkoarren %50ari ordea ezezaguna zaio honen esanahia eta alkohol asko edatearen ondorioarekin lotzen dute zuzenean: “echar la raba”. Bestalde, Donostialdean ez dago ohiko aperitiborik, nahikoa dute sukaldaritza molekularra zer den turistei azaltzearekin. Gainera, ostalarien artean ahoz aho dabilen marmarraren arabera, Mitxelin izarrak banatzen dituzten gizonei ez omen zaizkie txipiak gustatzen “agerikoak” baitira. Gehiago atsegin dituzte gulak.

3.

Kukurutxoa donostiar udarako sublimazioa da; Aste Nagusiko ezinbesteko atrezzo-a. Aitortu beharra dago kasu berezia dela. Klima oso antzekoa da bi hiritan (hau da, txarra) nahiz eta hezetasuna, eta horrenbestez bero sentsazioa, handiagoa den Bilbon. Autorizatutako iturri batzuen arabera, Odon Elorzaren garaietan hartutako erabakia ondorengoa izan zen: Bilbok Guggenheim museoan oinarritutako hiri kontzeptua diseinatu zuenean, hutsik egingo ez zuen perfil baxuko estrategia batekin kontraatakatu zuen Donostiak: hirigunean zehar geoestrategikoki kokatutako helatu dendetan oinarritutako hiri kontzeptua diseinatzea. Emaitzak onak izan dira: iman baten antzekoa da turista amerikarrentzat eta gainera Richard Serra-ren laberintoa baino merkeagoa.

4.

Donostiarrok gehiago eta hobeto dimititzen dugu. Donostia 2016 ekimena dugu horren adibide onena, duintasun eta profesionaltasunaren ikasgairik onena. Baina badira ezezagunagoak diren hainbat kasu. Norbaitek, benetan, pentsatzen al du Elorzak 2011ko udal hauteskundeak galdu zituela? Ezinezkoa. Askogatik irabazi zituen, baina demokraziari men eginez dimititu egin zuen. Elorzak Teledonostin azaleratu zuen sekretua, baina Madriletik iritsitako zentsuraren ondorioz Mitxel Ezquiaga eta EHUko bi bekario bakarrik ohartu ziren ondorengoaz: “Beti defendatu izan dut kargu publikoek denbora muga bat izan behar dutela. Ez dira bizi bitarteko postuak. Beste ideia batzuei erreleboa emateko ordua da, hiri honengatik haien apustua egin duten berriei, nahiz eta hauek nire ildo ideologiko bertsuak ez jarraitu”. Honen aurrean El Diario Vasco-k erreakzionatu eta “Agur, alkate” izenburuko bost zutabeko orrialdea argitaratu beharko luke.

odon-elorza-alcalde-izagirre-2016

5.

Bilbok eta Donostik harrotasunez erakusten dute haien izaera euskaldun eta nazionalista, baina oporretara doazenean, ideologiek haiekin batera egiten dute ihes. Bilbotarrak udararo españolizatzen dira Kantabriako kostan (laburbilduz: Laredo). Donostiarra aldiz, Landetara joan eta bertan afrantsesatzen da. Getxo eta Mirakontxako biztanleak dira pekaturik egiten ez duten bakarrak. Hauek, neguan, Baqueira-Beret-era (Vall D’aran, Catalunya) joaten dira eskiatzera.

6.

Athletikek San Mamesen Rayoren aurka galdu eta hurrengo egunean, hainbat dira taldearen kamisetarekin footing-a egitera ateratzen diren bilbotarrak. Bidean gurutzatzen direnean “aupa Athletic” batekin agurtzen dute elkar. Bestalde, emaitza bera lortuz Errealak Rayoren aurka etxean galdu ezkero, hurrengo egunean inor ez da taldearen kamisetarekin kalera ateratzen, are gutxiago agur beroak opatzera. Beno, eta irabazten badu ere, ez gara “kaixo” esatekoak.

canales-real-sociedad-futbol

7.

Bilbo handia vs Donostialdea. Bi kasuetan eskualdeak aipatzen baditugu ere, ez da sentimentaltasun bera antzematen. Nerbioi ibai alboan dauden herriak Bilboko enbaxadore izateaz harro sentitzen dira, izan ere, hiriburua haien herriak baino gehiago gustatzen zaie. Donostialdean ez da gauza bera gertatzen. Esaiozu Hernaniar, Oreretar edo Pasaitar bati donostiar dela. Edo Astigarragako zein Igeldoko bati. Antigua eta Altzako biztanle asko ere, Donostiara joaten dira asteburuetan. Beharbada erabakitze eskubidea oso barneratua dugu.

8.

Ebrotik beherakoek antzematen ez badute ere, oso aldakorra da azentu eta ahoskatzea. (Zergatik bilbotar euskaldunek ez dute “tz” esaten?). Hasteko, jakina da donostiar pro-a azenturik ez izateaz harro sentitzen dela Valladolidekoa bezain neutro sentitzen dela. Egiatik gutxi du horrek, baina haren teoria defendatzeko arrazoiak baditu ondoko bizilagunaren tonua nolakoa den kontutan harturik. Hori bai, bai bilbotarra eta bai donostiarra, biak lehertzen dira parrez Karra Elejaldek “8 apellidos vascos”-en antzezten duen pertsonaiaren azentuarekin. Zenbat gustatzen zaigun besteen kontura barre egitea.

9.

Larunbata, gaueko/goizeko hirurak edo laurak. Tabernak ixtean, Donostiarra Victoria, Etxekalte, Be-Bop-en galtzen da… Aukera bakarra ere ez da pozgarria. Bilbotarrak ordea, ez du buruhaustetarako unerik. Antzokira doa zuzenean (bertan, sarrerarekin batera Kalimotxo edo garagardoaren artean aukeratzeko aukera ematen dute), igande bateko arratsaldeko bostetan (edo azkenaldian, astelehen bateko gaueko 22ak) San Mames den jomuga antzekoa da.

10

Musika jaialdi kontzeptua oso esanguratsua da. BBK Live jaialdiari lotutako bote prontoko ideiak: euskal kutsua duen Glastonbury, rock-a, desmadrea, kanping-a, jendetza… Hondartzan ospaturiko Jazzaldiko kontzertuak edo Igeldoko Kutxa Kultur aldiz, halako ideiekin lotzen ditugu: erreziklatutako edalontziak, ordena, ordubitan kontzertuen amaiera, indie-a, polita, garbia, gatzgabea…

kutxa-kultur-festibala-donostia-san-sebastian-igeldo-parque-atracciones

 

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo