• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Foto-portada
Auskalo 0

DONOSTIAKO ERREGINA IZANGO BANINTZ

Lucía Baskaran @luciabaskaran · 18/06/2014

Duela bi aste erreferendumaren alde manifestatu nintzen. Gaur, ordea, erregina izan nahi dudala erabaki dut. Kontuz, Leti.

república-donostia

“Sofia, cabrona, trabaja en Mercadona”, “No hay dos sin tres, republica otra vez”, edo “Felipe no será rey” izan ziren pasaden ekainaren 2an, Donostian eta Espainiako hiriburu gehienetan erreferendumaren aldeko manifestazioan entzun ahal izan ziren oihuetako batzuk. Egun eguzkitsua izan zen hura, eta errepublikaren aldeko ikurrinak aireak astintzen zituen manifestari batzuei aurpegia estali (ejem) eta pertsonak animatuz. Asko ez ziren Boulevardeko kioskora gerturatu, baina ibilaldian zehar batuz joan ziren. Arratsalde polita izan zen, nahiz eta oihuek “EZ, EZ, EZ! MONARKIARIK EZ!” esan, nire garunak gauzak nahastu eta “EZ, EZ, EZ! ERREPUBLIKARIK EZ!” esan nuen alai asko (Txalo bero bat).

Gaur arte, gertakari honi ez diot garrantzi handirik eman, pintxopote arrats bat alaitzeko anekdota gisa gordetzen nuen, baina gaur gauean errebelazio bat izan dut. Letizia Ortiz agertu da nire ametsean, lagun gutxi dituenaren aurpegiz. “ Ez dizut tronua hartzen utziko”, esan dit Letik, eta gero, kez sortutako laino bat eta 500 euroko billeteak utzita desagertu da. Esnatu naizenean, ez zegoen billete zatirik ere (leku guztietan begiratu dut) baina ustel usaina antzeman dut. Eta, nire subkontzienteak zerbait esan nahi izan badit? Eta, benetan nahi dudana erregina izatea bada? Erregina donostiar bat aukeratu behar izango balitz, logikoena hura Principe-ko andre horietako bat izatea litzateke: perfektuki beteko zuen rola, baina behin aukeratzen hasita, erregina ni izango naiz. Ala.

Erreginaren bizitzan egingo nukeen lehen gauza, nire egoitza Miramarreko palaziora eramatea izango litzateke, eta bertan, Musikeneko ikasleek nik nahi dudanetan joko lukete; bertan egingo nuke ere nire lehen agerraldi publikoa; Arbelaitz dendako arropekin, noski. Maria Cristina hoteleko logelarik onena erreserbatuko nuke nire maitaleekin gozatu ahal izateko (tradizio monarkikoak jarraitu beharko ditut), eta beste bat nire lagunentzako. Nire jauregia zikindu ez dadin, bertan egingo nituzkeen festa guztiak.

palacio-miramar

Kalera irtetzean paparazziak zain izango nituzkenez, Arzak eta Berasategi luxuz beteriko sukalde batean edukiko nituzkeen gau eta egun nire eguneroko menuen arduradun. Diamantedun tiara batekin sukaldeko mahaiaren hanketako batean edukiko nituzke biak loturik. Badaezpada. Resaka egunetan David de Jorge ekarriko nuke etxera (A eta B-ren beldur begiradapean) bere guarrada goxo horietako bat prestatzeko, eta Odon kontratatuko nuke jaten eman diezadan. Ziur, pozez zoratzen egongo litzatekela. 

Primavera Sound, Sónar, eta gainerako udako jaialdiak (FIB izanik salbuespen) Zurriolan egingo lirateke. Eta dantzarako gogo gehiago duenak, Bataplanera joateko aukera izango du, izan ere, erabateko garbiketa (zentzu guztietan) eta erreforma jasango lituzke.

miley-cirus-ikurriña

Inaguraziorako Miley Cyrus kontratatuko nuke, izan ere, ikurriña astintzeko erakutsi duen afizio berria dela eta pozez hartuko luke lan hori. Alde Zaharretik irtetea nagiago duenarentzat, lasaitasun oharra: ez kezkatu zerbitzari harroputzengatik pazientzia infinitua eta irri erraza dutenengatik izango dira ordezkatuak. Hauek ere, beso indartsuak izango lituzkete, ez joka hasteko, bezeroa gaizki portatzen bada erabili ahal izateko baizik.

Zinemaldiak ez luke aurrekontuarekin buruhausterik izango; erregina ni izanik, nik ordainduko nituzke kostuak.  Baldintza bakarra: Michael Fassbender nire gelatik pasa beharko litzateke lagunak egiteko, edo beno, bestetarako…  Ondo portatuko balitz, zerbaiten konde izendatuko nuke.

Ikusten duzuenez, ni Donostiako erregina izanik, onuradun bakarra ez nintzateke ni izango. Orain daukagunaren gauza bera.

Partekatu Tweet

Lucía Baskaran

Devoralibros, cinéfila y anglófila. Semifinalista del premio Herralde 2015 y gilipollas. Feminismo o barbarie.

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo