• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
roller-derby
Auskalo 0

EASO AVENGERS: ROLLER DERBY-KO GURE NESKAK

Lucía Baskaran @luciabaskaran · 16/05/2014

Easo Avengers-eko neskei esker, Donostian dugu jada roller derby-a. Taldeko bi neskekin aritu gara solasean.

Atzo Saritadinamita eta Madame Estricnina egon nintzela esaten badizuet, super heroinen komikien zale amorratua naizela pentsatuko duzue, edo rock kañeroa atsegin dudala, edo droga aluzinogenoren bat hartu dudala… baina badut espekulazio horien aurrean erantzuna. Egiatan Sara Mas eta Arantxa Lopetegirekin egon nintzen, Easo Avengers roller derby taldeko bi kiderekin. Saritadinamita eta Madame Estricnina bi donostiar hauek patinak jartzean gerrarako prest daudela adierazteko jarri dituzten ezizenak dira.

Kirol honen jatorria 20ko hamarkadako Estatu Batuetara atzeratzen bada ere, duela 10 urte berpiztu zen. Roller derby delakoa lau gurpileko patinetan praktikatzen da pista obalatu baten gainean. Ekipo bakoitzak hiru blokeatzaile eta pibote eta jammer bana dituzte. Azken hau da puntuak gehitzeko ardura duena. Ekipo bakoitzeko jokalariak, jammer-ak salbu, pack bat osatuz zelairatzen dira, eta jammer-ak hau pasatzen saiatu behar dira aurkarien pack-ak bera blokeatu baino lehen. Talde gehienak emakumezkoak dira. Espainian, Tenerifen sortu zen lehen liga 2010. urtean, eta ordutik, Espainiako hiririk handienek badute haien liga. Donostia ezin gutxiago izan.

roller-donostia-derby

“New York-era egindako bidaia batean ezagutu nuen, Manitoba-n -Dictators taldeko abeslariaren tabernan- garagardo batzuk hartzen nituen bitartean”, dio Madame Estricnina-k. “Roller derby partidu bat ari ziren telebistan ematen, eta nire gaztaroa quads-en gainean pasa dudanez, lehen begiratuan maitemindu nintzen, baina ezinezko ikusten nuen hura Donostian. Gerora, Bartzelonak, Madrilek eta Tenerifek halako taldeak bazituztela ikusi nuen, baita gutxinaka Estatuan zehar hedatzen ari zirela ere. Azkenik, 2013ko irailean halako talde bat sortzeko prest zeuden neskekin bat egin, eta hala hasi zen dena”. Saritadinamitak aldiz, taldea osatzen ari zenean izan zuen kirolaren berri. “Motibatuko ninduen kirol baten bila nenbilen, eta orduan izan nuen roller derby-aren berri. Hasi nintzen, engantxatu, eta orain kirol harentzat bizi naiz, hau da, eguneko 24 orduak asteko 7 egunetan zehar”.

Zer  behar da roller derby-ra jokatzeko? Biek egin dute bat erantzunean: gogoak. Saritadinamitak azaltzen duenez, edonork joka dezake, nahiz eta aurretik inoiz patinatu ez. Patin eta protekzioekin (nahiz eta lineakoak izan) nahikoa da.

roller-derby-donostia

Mugimendu feministarekin lotu izan du askok roller derby-a. Arantxaren iritziz, hau ezin sahiestukoa da emakumeek praktikatzen baitute gehien kirol hau. “Beste mugimendu batzuekin ere lotu izan da, hala nola, rock and roll-a eta punk-a-rekin. Arrazoia hauek azaltzen duten jarrera borrokalaria eta DIY filosofia dira. Izan ere, talde askok dugu autogestioa oinarrian, eta askotan kalean bertan entrenatzen dugu guk geuk sorturiko zelaietan”. Saritadinamita-k baina, nahiago du kirola bera mugimendu ezberdinetatik kanpo ikusi, “baina egia da badagoela gu  gosea eta jateko gogoarekin lotzeko tendentzia”.

Egun, Easo Avengers-eko neskek estatuko beste taldeekin topaketak eta Tarbes-en (Frantzia) Torneo bat antolatu dituzte. Azken honetan Bilboko taldearekin egingo dute bat euskal selekzioa antolatuz (Euskal Okelakp). Era beran, badute eskaera berriei erantzuteko gogoa. Haien Facebook-eko profilean aurki ditzakezue, baia easoavengers@gmail.com web postan ere.

roller-derby-donostia-chicas

Partekatu Tweet

Lucía Baskaran

Devoralibros, cinéfila y anglófila. Semifinalista del premio Herralde 2015 y gilipollas. Feminismo o barbarie.

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo