Suposatzen da euskal gizartea arraroa dela matriarkatuaren identitatea oso garatua omen dagoelako. Ondorioz, emakume euskaldunak pribilegiatu hutsak dira, gutxienez penintsulakoak baino apur bat gehiago. Teoria honek Mari du ardatz, euskal mitologiaren irudi zentrala alegia, eta baserria haren kobazuloaren luzapena zen. Emakumeak, beraz, erabaki guztiak hartzen ditu ekonomia, hezkuntza eta erlijioaren arloetan. Euskal Herriaren kokapen geoestrategikoak eta emakumearen rolak matriarkatuaren sinboloa borobildu eta handitu zuen.
Teoria honen arabera emakume euskaldunak botere handia eskuratu duela gure gizartean dio.
Askok hitzegiten dute honi buruz eta maiz entzun ditut esaldi hauek, bai emakume eta bai gizonen ahoetatik:“Euskal Herrian ez gara hain matxistak”, “emakume euskaldunak pribilegiatuak gara” edo, (adi), “Euskal Herrian ez daude mari-zikinik” (hau da: erlazio sexual anitz dituzten emakumeak. Aupa, zuk bai dituzula potroak!). Baieztapen guzti hauek errealitatean isladatzen dira? Egia al da hau guztia?
Erantzuna: EZ.
Egia da Euskadin genero-indarkeria Estatu osoko baxuena dela baina lan mundura soilik mugatzen bagara zuzendaritza arloan dabiltzan emakumeak %30 ingurukoa dela erakusten dizkigute datuek. Gizonekin alderatuta, urtean 7.000 euro aldeko diferentzia dago soldata medio batean. Gainera, lan partzialen %85,3-a emakumeak burutzen dute. Eta horrela irakurlea nekatzen den arte jarraitu dezaket.
Sentitzen dut: zure bikoteak ez bazaizu jipoitzen ez zara “pribiliegiatua” sentitu behar. Argi dago lan asko dugula emakumeok egiteko eta gainera fabore handia egingo genioke gure buruari baieztapen mitikoak albo batean uzten baditugu. Arrazoia? Ez dira benetazkoak, ez gutxienez gure mundu honetakoak.
Ez dago komentariorik