“Eusnob” abestiaren letrarekin Mursegoko Maite Arroitajauregik euskaldun kultureta modernoak ondo baino hobeto identifikatu ditu. “Euskal intelektualak” konpromezu soziala eta politikoa badu, hipsterrak ez bezala. Mursegoren esanetan Giorgio Basmatti musikari donostiarra (argazkian ateratzen dena Yon Vidaurrekin batera) eusnob prototipoa da. Beraz, honako hau hurrengo erreflexioarekin lotu dezakegu: ¿ba al dago eusnob donostiarrik? Nolakoak dira? Jarraian doan dekalogo honen bidez ezagutuko dituzu:
1.
Ez naiz hipsterra… Lehenik eta behin hau da argien izan behar duzuen puntua. Aipatu dugun bezala, ez dute ikuspuntu guztiz hedonista eta gai politiko eta sozialetan muturra sarten duten horietakoak dira. Argi dago hipsterrari ez zaizkiola asunto hauek interesatzen.
2.
…Baina batzutan ados gaude. Kutxakultur Festibala eta antzeko ekitaldietan ikus daitezke elkar berdin pentsatzen ez badute ere. Hipsterrak Cristal Fighters eta Delorean dute maite eta eusnob donostiarrak berriz Dinosaur Jr. eta Damien Jurado nahiago ditu. Nabariak dira alde musikalak eta baita belaunaldi ezberdinak direla ere.
3.
Eusnob donostiarrak, ondorioz, hipsterrak baino zahartxoagoak izaten dira normalean: gehiengoa 30 eta 40 urteen artean dabilitzate. Faktore honek sekulako garrantzia du: taberna eta diskotekara hainbeste joan beharrean kontzertuetan ibiliko dira batik bat. Modan dagoena gustazen zaion arren badaki desberdintzen benetan zer den merezi duena. Zahur zaharra da. Egunaren arabera, Gaztemaniak, Bloody Mary eta Ayo Silver! zigiluak antolatutako kontzertuetan ikus dezakezu. Bertan, beste hainbat eusnob donostiarrekin musikaz hitzegingo du eta galdetuko dio bere buruari: non daude unibertsitarioak? Zergatik ez datozte kontzertu HAUETARA?
4.
Kasu hauetan ohikoa den bezala, zihur daude heuren gustu musikalak hobezinak direla. Sendatu ezin den gaixotasuna da hau. Dena dela, gustu onaren makina oraindik asmatu ez denez ez dakigu zehatz mehatz zer pentsatu. Egia dena da denetik entzuten duela. Gipuzkoan bertan Rafael Berrio, Nuevo Catecismo Católico eta Mursego beraren jarraitzailea da.
5.
Xehetasun askoretan fijatzen da. Gernikaren arbola pasealekuan dagoen Botanika kafearen jabea Fito Plaza dela badaki. Plaza, Getxo Sound garaiko Gwendoline diskotekan lan egiten zuen eta ehundaka kontzertu antolatu zituen. Aitzaki paregabea Inquilino Comunista taldeari buruz hitzegiteko.
6.
Kontraesanak ere baditu. FNAC-en asko kontsumitzen du, betiko dendetan baino dexente gehiago. Bitartean, ahoa puztu egiten zaio supermerkatu handien kontrako hitzaldi luzeekin.
7.
Eusnob donostiarra, berez, ezkertiarra da. Eskara eta euskal kulturaren alde dago. Ahulen eta gutxiengoen eskubideak defendatzen ditu bere diskurtsoetan baina kosta egiten zaio ekintza politiko eta sozialetan parte hartzea.
8.
Normalean Ricardo Aldarondoren kritiken zalea da eta haren arabera hurbiltzen da bai Trueba eta bai Príncipe zinemetara. Ah, datu fundamentala: zinea jatorrizko hizkuntzan ez bada ikusten ez da inoiz zinea izango.
9.
Orain arte argi geratu ez bazaizue eusnob donostiarra ez da Donostiako aberaskume horietako bat. Ez ditu hirian ikusten diren pijoen ezaugarriak betetzen: Grosen hobe moldatzen da zentroan baino, ez du inoiz Don Pascual-en arroparik erosi, Bataplan gorrotazen du, harroputzak…
10.
Laburbilduz. Eusnob donostiarrari asko gustatzen zaio Paco Bueno tabernan zerbait hartzea, Musika Parkean gozatu, Donostiari buruz oso ondo eta oso gaizki hitz egin, Premium ez diren gintonic-ak, elegante jantzi baina modernoegia (hipster) izan gabe, plan kulturalak burutu, gazteria ahalik eta gehien luzatu, Atxaga zein handia zen gogoratu, “Krisia” hitzaren ordez “hiruzurra” erabili, Twitter, Kresala zinekluba astelehenetan, Ayo Silver!-en kontzertuak asteartetan, asteazkeneko pintxo-potea, “Tumatxak” saioa, Mikel Pagadiren txisteak, Alberto Moyano-ren Jukebox-a…
Ez dago komentariorik