Esan iezaiozu frankotiradoreekin. Hori izan da espainiar monarkiak utzi digun maitasun mezua. Kontsentsu eta ulermena oinarri hartu zituen diskurtso txalotua utzi zigun errege berriak. Espainian denok kabitzen garela esan zuen, haren arreba Cristina Suitzan hobe sartzen dela espezifikatu gabe. Kalean, bitartean, bandera errepublikarrak konfiskatu eta manifestaldi baketsuak debekatu zituzten. Hona hemen Felipe VI. a Madrileko kaleetatik zehar desfilatzen zuen bitartean segurtasun dispositibokoek mantendu zituzten konbertsazioetako estraktu batzuk.
DISPOSITIBOAREN KOORDINATZAILEA: Dispositiboaren partaideak, adi! Felipe paseoa kabrioletean egiten tematu da! Bertan behera aurreko protokoloa! Berriz diot, bertan behera aurreko protokoloa!
1. POLIZIA: Ea bada, duela aste bat paseoa Rolls-Royce kabriolet batean egingo zuela esanez bidali ziguten zirkular bat.
KOORDINATZAILEA: Ze kristo!
2. POLIZIA: Prado Pasealekuan andre bat zorabiatu da.
KOORDINATZAILEA: Zer da errepublikarra? Edo monarkiaren aldekoa?
2. POLIZIA: abaniko gorri, hori eta …. darama
KOORDINATZAILEA: Ez dut hirugarren kolorearen berri jaso. Errepikatzen dut: ez dut hirugarren kolorearen berri jaso.
2. POLIZIA: Ezin dut kolore hori zein den ikusi
KOORDINATZAILEAD: Hirugarren kolorea zein den jakin behar dut osasun zerbitzuak bidali ahal izateko. Gorria edo morea?
2.POLIZIA: Gorria! Gorri kolorea da hirugarrena!
KOORDINATZAILEA: Ados! Bidean dira SAMUR-ekoak.
1. FRANKOTIRADOREA: Errepublikaren aldeko pin bat Cibelesen! Errepublikaren aldeko pin bat Cibelesen!
KOORDINATZAILEA: Putakumea!
1. FRANKOTIRADOREA: Helburua bertan behera 138 metrora, instrukzioen zain.
KOORDINATZAILEA: Asmatze portzentaia?
2. FRANKOTIRADOREA: Silvarekin intersekzioan dagoen Gran Via kalean mulatoaren ipurdikoa!
1. FRANKOTIRADOREA: Helburua mugitzen, distantziatik kanpo. Miaketa berriaren hasiera.
KOORDINATZAILEA: Ezin da izan!
1. FRANKOTIRADOREA: Ipurdikoa McDonalds-en parean izan da, Kentucky Fried Chicken norantzan.
1etik 120era bitarteko FRANKOTIRADOREAK: Ados!
3.POLIZIA: Kide bat estuasunean España Plazan!
KOORDINATZAILEA: Gehitu informazioa
3. POLIZIA: Kideak berehalako laguntza eskatu du, mentazko txiklerik gabe gelditu da.
KOORDINATZAILEA: 33 zonako agenteak doaz laguntzera, saia dadila lasaitasuna mantentzen hauek iritsi arte.
3. POLIZIA: Ados!
KOORDINATZAILEA: Adi dispositiboko kideak! Kotxea Errege-Erreginen Palazioan sartu da.
3. FRANKOTIRADOREA: Mugimendu arraroak Errege-Erreginen Palazioaren leihoan.
KOORDINATZAILEA: Zehaztasunik?
3. FRANKOTIRADOREA: Balkoiaren eskuin aldean dauden bi leihoetako kortinak ireki eta itxi egiten dira.
KOORDINATZAILEA: Informazio gehiago, arren!
3. FRANKOTIRADOREA: Gizonezkoa, ile nahasia, eskutan objektu bat darama. Drogatua edo urduri dagoela dirudi. Beharbada, biak.
KOORDINATZAILEA: Itxoin, “besamanos”-era gonbidatuak izan direnen zerrenda errepasatuko dut.
3. FRANKOTIRADOREA: Objektua lauki zuzena da, belarrira eraman eta bertatik hitz egiten du.
KOORDINATZAILEA: Telefono bat?
3. FRANKOTIRADOREA: Nire postutik ezinezkoa da telefonoa edo Uzi bat den jakitea.
KOORDINATZAILEA: Kaka zaharra, Los Planetas-eko Jota-k gonbidapenari uko egin ziola jartzen du hemen, Barrankillan omen dago oporretan. Nor letxe ote da?
3. FRANKOTIRADOREA: Ikusmiran dut, aparatua manipulatzen ari da. Ikuspuntu perfektua dut hemendik, ezker eskua altxatzen ari da, beharbada konplize batekin ari da komunikatzen.
KOORDINATZAILEA: Joder, jodeeeeeeeeer.
3. FRANKOTIRADOREA: Froilan da.
KOORDINATZAILEA: Felipe Juan Froilan de Todos los Santos?
3. FRANKOTIRADOREA: Bai, Froilan da.
KOORDINATZAILEA: Egin tiro
3. FRANKOTIRADOREA: Barkatu?
KOORDINATZAILEA: Ken ezazu paretik putakume txiki hori.
3. FRANKOTIRADOREA: Barkatu, uste dut ez dudala ondo ulertu.
KOORDINATZAILEA: Zabal itzazu haren tximu garuna alfonbran zehar.
3. FRANKOTIRADOREA: Ordenaren konfirmazioa behar dut.
KOORDINATZAILEA: Utzi, utzi. Mutilak, lan ona, Espainiako erregea salbu dago. Gogora ezazue bihar dela azken eguna Gutierrezen urtebetetzerako botea jartzeko. Moztu.
Ez dago komentariorik