• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
donosti-clicks
Auskalo 0

GURE AUKEREN AZPITIK LIGATU DUGU?

Jon Pagola @jonpagola · 14/05/2014

Pagafantas-en irudi patetikoa sortu zen hirian, behar baino gutxiago ligatzen da. Edo topikoa da? Mitoa, agian?

90ko hamarkadan nerabe izan garenon maitasun eskema zoritxarrekoa zen garai hartan larunbat arratsetan argia ikusi eta irri egiteko aukerarik ez zegoen. Eszenatokia zein izan ere, ez zuen axola: Zona, Alde Zaharra eta Errege Katolikoen zona territorio komantxe ziren. Beste sexukoren batekin agur azkar bat elkarbanatzea, garaipen hutsa zen koadrilakoentzat. Ausardia itzela. Asteburuko goleada. Oso gutxirekin konformatzen ginen, eta neskaren batekin pare bat hitz trukatzen genituen egunetan, hain zoriontsu joaten ginen etxera non aste osorako konbustio sentimentala izaten genuen. Bazeuden salbuespenak, noski baietz, baina bizitzan zehar barita magikoarekin ibiltzen zirenak izaten ziren horiek. Ez ginen gu.

Perspektibarekin ikusita, 90ko hamarkadako donostiar nerabezaroa ez zen bat ere zirraragarria izan. Etapa aspergarri eta aurreikusgarria izan zen.

young-play

Euren buruei galdera bera egin dieten perfil ezberdinetako hotsak bildu ditugu: Gutxi ligatu dugu? Espero genuena baino gutxiago? Ez da galdera tranpa, baina onar dezagun: maitasunari dagokion oro irudituko zaigu gutxi. Bai hemen, eta baita Tailandian ere.

Jon Asensio, 35 urte, kazetari eta komunikatzailea. “Nesken artean arrakasta izan banuen ere, ez nuen bat ere ligatu. 14 urtetatik 19 urtetara, 4 urte Mariaz maitemindurik pasa nituen, eta gainontzekoak Anaz liluraturik. Bigarrenarekin, asko jota,  zoragarri bezain nekagarria ( bat ere emankorra ez zena) izan zen harreman epistolar batera iritsi nintzen”.

Anonimoa, 31 urte, aktorea. “Aurpegia paella baten antzeko, Schott Britte ilea, aparato eta betaurrekoak izatea ez da adin horietan lagungarri… Ez dira gai urte batzuen buruan oso erakargarri izango garela asmatzeko. Yamaha Jog-a dutenengan fijatzen dira. Neskez inguratuta bizi banintzen ere, bi urte zaharragoak direnenganako sentitzen zutena eta hauek sortzen zieten mina entzuten igarotzen nituen egunak”.

Diego Etxeberria, 29 urte, argazkilaria eta Naranjo-Etxeberria diseinu estudioko kidea. “Hemen gutxiago ligatzen dela gezurtatzen duen horietako bat naiz. Arrazoi bakarra emantzipazio eza da nire ustez. Denok bizi gara gurasoekin, eta horrek ez du ligatzerako orduan laguntzen, jada ez ditugu 15 urte. Gainera, ezaguna denez, kantitatea baino, kalitatea da gurea”.

Josune Martínez, 27 urte, harreman publikoak. “Ez gaude espontaneo izatera, gauzak naturaltasunez egitera ohituak. Donostiarra horren adibide ona da: koadrilarekin atera, betiko lekuetara joan,  eta ia beti amaitzen du gaua koadrila berarekin. Tropelan. Modu honetan, oso zaila da kanpo estimuluetara irekita egotea. Iristen direnean gainera, hain dira baldarrak, non izugarrizko nagia sartzen zaigun”.

Marta Pires, 33 urte, administrazio langilea. “ Gakoa Espainiako beste leku batzuetara joatean dago. Bertan gauza askotaz ohar gaitezke: Euskadin atzetik goazelako inpresioa dut. Gure artean erlazionatzea gehiago kostatzen zaigu, erreparo gehiago dizkiogu sexuari, mesfidantza gehiago… Ez dakit hobea den edo ez, baina diferentzia handia da. Iparraldean ere nabari da: Xixon  eta Donostia ez dira gauza bera”.

Saioa Martín, 30 urte, abokatua. “Oso gutxi ligatu izan dut. Nire kasuan gainera, ez da soilik mutilen errua, ezta nirea ere, euskaldunek  gure artean sortzen dugun konbinazio arraro horren errua da, ligatzeko beldurrez josia dago. Euskaldun gizonari asko kostatzen zaio neskarengana hurbiltzea, neskari beldurra ematen dio mutilarengana jotzeak. Elkartzen direnean, flirteo prozesu makal bat hasten da, eta gauzak norabide ona hartzen duenerako, ona  hartzen badu, bost urte pasa eta ligeak bidetik galdu dira. 3 euskaldunekin izan liatu naiz nire bizitzan zehar. Madrilerako frontera pasa behar izan dut ligatu ahal izateko, eta behar bezala ligatzen dakit!

Duela hilabete batzuk, irratian 20 urteko neska eta mutil banarekin egoteko aukera izan nuen. Donostian ligatzen zen galdetu zigutenean, haien erantzunak harritu ninduen: duela 15 urte esango nuen bera izan zen.  Dirudienez, salbuespenak salbuespen, gauzak ez dira gehiegi aldatu. Gure unibertsitario eta nerabeak, teknologia berrien morroi eta txikleak bailiran mugikorrei itsatsirik, maitasun harremanetan ez aurrera ez atzera jarraitzen dute. Whatsapp-a, alkoholik zerbitzatzen ez duen barra birtuala dena, ez da konfiantzazko aliatua.

pagafantas-miercoles-nuevos-viernes-

Egiari zor, adinean gora goazen heinean tabu horiek hautsiz goaz. Pagafantas sortu zen hirian (Borja Cobeaga bidez),  30 urtetik gorakoek kemenez begiztatzen ditugu aukerak, Karrera amaierako azterketara ikasgaia ondo prestatuta daraman ikasleak duen segurtasun berdinez. Baina 30 urtetako gizarte labaintzailearen gaia, beste artikulu bati dagokio.

 

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo