119.00 txio Camp Nou futbol-zelaian sartzen diren baino ikusle gehiago dira eta Errenteria eta Irungo biztaleen batuketa baino gehiago da, besteak beste.@elgatomiraro (Besuguito Extra VI gisa ere aurkitu dezakezu) gipuzkoarraren kontuak 9.041 jarraitzaile ditu. Ez dago batere gaizki futbolari, aktore edo antzeko zerbait ez den norbaitentzako. Gauza gutxi dakizkigu berari buruz. Ez da famatua, Lasarten bizi da, nohizean behin musika jartzen du (larunbat honetan Dabadaban, hain zuzen ere, Pablo Und Destruktion, Ciclos Iturgaiz eta Antonna-ren kontzertuen ostean) eta, noski, garrantzitsuena, mingain luze eta pozointsua du. Ezagutzen ez dutenok ideia txiki bat egin dezakezue azkeneko 24 orduetan idatzitako iruzkinekin:
Twitter-en bertan ulergaitza den esaldia idatzi du aurkezpen modura (Respeten las normas de trancito/ son fanastico de cada una de Mi esprecion/ El problema no es dormirce, es levantarce/ yio soy tu tegere/ ando en insombio/) eta “Iglesia de la Quesología” delako lekuan bizi dela dio, errealitatea Lasarten bizi dela bada ere.
Normalean telebistan agertzen diren programa ezberdinak komentatzen ditu eta ez dago inongo filtrorik: realitiak, galak, iragarkiak…
Dena dela, argi dago albisteak jarraitzen dituela: Bankia (“15.000 euros en McNuggets. Ése sería el extracto de mi Visa Black”), Excalibur (“El que quiera salvar al perro ese que lo acoja en su casita y que duerma con él y le dé besitos, que el pobre está muy solo”), ebola (“Para cuando llegue a Donosti estaremos en plena Semana de Cine Fantástico y de Terror. Mejor 25 aniversario no se me ocurre”, “La mejor forma de frenar el ébola es que lo pille Pilar Rubio”) eta Ana Matori (“`¿Esa quién es?’ Joder, cómo envidio a mi hermano a veces”) buruz idatzi du.
Eta Tumblr-ak atsegin dituen arren, iruzkin suelto eta libreak dira aportazioarik onenak:
Hitz-jarioa, inguruan duen munduarekiko (inguruko munduaren terminoa oso zabala da: Amaran hasi eta bere buruak nahi duen ezkutuko leku batean bukatzen da) begirada ironiko eta zuzena eta umore bitxi horrek benetan berezia egiten du @elgatomiraro-ren Twitter kontuak. Nahitaezkoa da bera jarraitzea. Baina adi: kozka egiten duten txioen mendera eror zaitezke.
Ez dago komentariorik