• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
master-periodismo-portada
Auskalo 0

KAZETARI ARRAKASTATSUA IZATEKO MASTERRA

unesceptico @unesceptico · 14/05/2014

Bizitza profesionalean arrakasta izateko kazetari guztiek burutu beharko luketen masterraren berri emango dizuegu jarraian. Agur sektoreak bizi izan duen krisiari.

Ana Rosa Quintana Unibertsitateak eskaintzen duen Kazetaritza Masterrak kazetaritzako edozein alor –papera, interneta, ikus-entzunezkoa edo PVC- praktikan jartzeko oinarrizko formazioa eskaintzen du. Irakasgaiaren programa eta espezializazioaren araberako helburuak azalduko ditugu jarraian.

Telebistako albistegien aurkezleak

– Zartako eta heriotza absurdoak azaltzen dituzten YouTubeko bideoak hautatzeko metodologia.

– Bi tren istripuren berri ematen duen programan aurpegi serioa mantentzeko oinarriak.

– “Hau da” hasiera azaltzen duten esaldien kateatzea.

– Kirolak aurkezten dituen kideari paso eman aurretik kontatutako txisteen hobekuntza.

– Ile inplanteak eta lehen mailako zirujia estetikoa.

– Tontoa iruditu gabe, albistegiaren amaieran mini ordenagailua itzaltzeko teknika.

Kirol kazetaritza irratian

– Elkarrizketatutako kirolariari koipea emateko teknikak.

– “Joder” tankerako hitzen erabilera esporadikoa elkarrizketa hutsala nabarmentzeko.

-Orokorrean futbolarien neskei buruz eta partikularki neska brasildarrez hitz egiterako orduan egindako komentario matxista eta zentzurik gabeko txisteak egitea.

-Denbora zehaztasunik gabe hitzaren azken bokala luze mantentzeko teknika. Oso praktikoa da partida baten kontakizuna egitean hurrengo komentarioa pentsatzeko astia ematen baitu.

-“Zodiaco Dorado”-ko Kaballeroaren mailako forofismo, demagogia, atajo eta abantaila.

master-periodismo-01

Kirol kazetaritza idatzia

-Artikulu bakoitzean Cervantes sarien irabazlea izan zintezkeela erakutsi, baina argi gera dadila nahiago duzula kirol sailean lan egin.

-Partiduaren kronikan, emaitza edo markagailuaren inguruko pista emango duen informazio oro ezkutatzea.

-“Esaldi bat, zazpi metafora” metodoaren ikaskuntza.

-Gradu amaierako lana El País egunkarian azalduko den Real Madrid-eri buruzko panfletoa izango da.

Magazine kulturaleko idazlea

– “Top 10” zerrendaren lanketa. Muina zabor hutsa izango duen izenburu erakargarrien sorkuntza.

– Elkarrizketaren izenburu gisa elkarrizketatuak esan ez duen esaldia kakotx artean jartzea.

– “El scroll es tu amigo” dokumentala ikustea.

– Futbolari bat elkarrizketatzea, Nobel Saria irabazi duen pertsona elkarrizketatzea baino interesgarriagoa dela Google Analytics bidez azaltzea.

– Belaunaldien nostalgia, gustu maioritarioak eta leku berak. Bigarren mailako teoria eta praktika.

Moda eta Tendentzien Bloga

-Errespetatu beharreko arau bakarraren ikasketa eta memorizazioa: ortografia ez da fashion-a.

master-periodismo-02

Zinema kritikaria

– Profesio eginiko bizioa, voyeurismo-tik boyerismo-ra.

– Frustrazioak deskargatzeko zinemagile arrakastatsuen hautaketa.

– Barruan daramazun gaiztotasuna disimulatzeko izaera indartsu baten sorkuntza.

– Duela 40 urte baino gutxiago sortu den filmak onak ez direlako konbentzimendu eta transmisioa.

Gune gatazkatsuetako kazetaria

– Berriaren protagonismoa bereganatzeko teoria eta praktika.

– Kasko eta antibala txalekoekin egindako book-a.

– Arrisku bizian zaudela komunikatzeko 100 era bereizi azaltzea.

– Kazetaritza belikoari buruzko analisia “ Telebistan dutxatu eta bizarra eginda azaltzen bazara, ez zabiltza fin lanean”.

– Alemania naziarekin egindako edozein arraza, erlijio, politika enfrentamenduren konparaketa eta analogiak. Oinarrizko maila.

Guztiontzat berdina den gaia

-Titularra idazteko orduan, Kazetaritza Berriaren Egia errespetatzea: “ Esaldiak bi zentzu baditu, barrea ziurra da”.

Partekatu Tweet

unesceptico

Kaixo. Genio, frustrado.

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo