• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
zara-donostia-apertura-
Auskalo 0

ZARA: XL TAMAINA ETA KAKAZTUTAKO LAN BALDINTZAK

Lucía Baskaran @luciabaskaran · 23/05/2014

San Martin azokan irekiko ditu ateak Zara denda berriak. Saia gaitezen gehiegi ez erosten. Edo ezer ez erosten.

Hipokrita nintzateke Zara-n inoiz erosi ez dudala esango banu. Azkenaldian nahiago izan dut vintage arropa dendetan eta internet bidez erosi; hala ere, Zara dendetan edo webgunean ere sartu izan nahiz behin baina gehiagotan. Amancio Ortegak badu zertaz harro egon, izan ere, haren bidez hiritar orok eduki dezake armairu aberatsa diru gehiegi galdu gabe. Diotenez, Zara denda da moda tendetziak markatzen dituena, eta Chanel zein Dior bezalako markak ei dira hura kopiatzen dutenak. Egia izan edo ez, zurrumurru hau zabaltze hutsak asko dio dendaz. Ia munduko gizonik aberatsena nagusi duen denda duela 25 urte hasi zen munduan zehar zabaltzen, eta Espainian salmenta guztien %19,3-a bakarrik lortzen bada ere, Donostian irekiko da datorren ostiralean Zara makro denda.

Zarako arropak jende asko klonatu du Donostian, baina Europako denda nagusienetako bat Donostian irekitzeko arrazoi nagusiena bizilagun frantsesen bisitak dira. Pasaden urtarrilaren 18tik, San Martin azokako Inditex dendek haien ateak itxi behar izan zituzten New York-eko Bosgarren Abenidan dagoen dendarekin bakarrik konpara daitekeen Zara erraldoiaren obrei hasiera eman ahal izateko.

Zara-protestas

Ustez, ehun pertsona baino gehiagori emango dio lana denda honek. Lan prekarioa, baina. 2011. urtean bertako lan egoeragatik protestan atera ziren Madril eta A Coruñako langileak. Enpresak betetzen ez zituen lan egutegiak edo astero 40 ordu eginagatik jasotako 837 euroak izan ziren, besteren artean, protesta horien arrazoi. Esan beharra dago megadenda honen inguruan dauden komertzio txikiek ere sufrituko dutela low-cost moda salmenta. Hau guztia jakinik, uko egingo al diote donostiarrek Zara berrian erosteari? Hala ez bada, gutxiagotan bertaratuko dira behintzat? Egia esan, dudatan nago. Enpresak berak azaltzen duenez, hau da bezeroen perfila: “Modagatik interes handia duten emakume urbanoak”. Eta nik, ondorengoa gehituko nuke: “Horman sartutako armairu batek duen kontzientzia sozial bera dutenak”.

Ezagutu ditudan “Zara zaleak” beren eta ingurukoen (batzuetan hauengatik ere ez) osasunagatik bakarrik kezkatzen diren emakumeak izan dira, salbuespenak salbuespen. Besteei gertatzen zaiena ez zaie axola, eta harrotasunez diote “kamiseta basiko batengatik ez ditut 10 euro baino gehiago ordainduko” (kontutan izan gabe hark 10 euro baino gutxiago ordaindu ditzan, ugariak direla esplotatutako langileak), baita “praka bakarraren prezio berean hiru erosteko aukera badut, hobe”.

chica-joven

Kontsumitzaile ohiturak izanagatik jasandako kritiken aurka hala erantzuten dute: “Diru gehiago izango banu, beste marka batzuk erosiko nituzkeen”, nahiz eta halako arropa erosteko nahikoa baliabide izan (benetan esan nahi izaten dutena praka bakarraren prezio beragatik hiru erosteari uko egingo ez diotela izaten da). Denda hauetan erostearen aurka egotea “perroflauten” gauza dela uste dute, eta badaezpada nahiago izaten dute halako moterik ez jaso “fashionista” etiketa gal ez dezaten. Lan merkatuaren egoeraz kexu dira haiek horren laguntzaile direla ohartu gabe. Izan dadila hori maiztasunez “konjuntitoa” estreinatzeko abagune. Ez dut nire burua salbuesten; lehen esan moduan, denda hauetan erosten dut noizbehinka, baina Inditex-ek herrena zein hankatan duen jakin dudanetik, erosketa horiek ahalik eta gutxien izan daitezen saiatzen naiz.

Eta modu berean, espero dut artikulu honen amaierara iritsi zaren horrek ere asmo bera azaltzea.

Partekatu Tweet

Lucía Baskaran

Devoralibros, cinéfila y anglófila. Semifinalista del premio Herralde 2015 y gilipollas. Feminismo o barbarie.

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo