• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Akerbeltz-Donostia-exterior-bar
Denborapasa 0

MUSIKA ZAINTZEN DUTEN TABERNAK 1: AKERBELTZ

Jon Pagola @jonpagola · 05/12/2013

Hiri honetako tabernei buruzko diagnostiko ezkorra egin bagenuen ere salbuespenak badaude. Akerbeltz tabernarekin hasiera ematen diogu musika zaintzen duten tabernei.

Jakina den bezala, ostiral gaua iritsi arte ez da Donostiako Alde Zaharra esnatzen. Mugimendua eta aparteko jai-giroa Grosen izaten da ostegunero pintxo-pote arrakastatsua dela eta. Urumea ibaia zeharkatu bezain laster kaleak jendez husten dira eta hiri berri baten barrena zoazela dirudi. Oso sentsazio arraroa da. Beste asko etxean egongo dira goxo-goxo kaleko hotzak gurekin akabatzen duen bitartean. Imanol Basterra, Akerbeltz tabernaren jabea, bakarrik dago. Musika entzuten ari da, denborapasa. “Ostegunero mundu guztia Grosera doa eta hamarretan ixten dut”, explikatzen du normaltasun osoz, inongo amorrurik gabe.

Ostirala eta larunbatetan ez da eszena hau errrepikatuko. 30 m2 baino gutxiago dituen taberna honetan jende ugari biltzen den arren, ez da espaziorik falta. Bi pasillo esturen artean zirkunferentzia erdia margotzen duen barra bat dago eta eskaileraren behekaldean esertzeko tokia badago. Paretak 50 eta 60. hamarkadako argazki txuribeltzekin apaindu ditu akerbeltzaren inguruan kokatuz. Hau da ezbairik gabe tabernako erregea.

Kainak oso ondo zerbitzatzen ditu Imanolek eta Mahou markako garagardoaekin batera, patatak ematen ditu. Dena dela, taberna honen ezaugarririk nabarmenena musika da: “Denetarik  jartzen dugu”, baieztatzen du hogeitamar urte inguruko multil honek. Betidanik egon da ostalaritza munduan eta Bartzelonan denbora luze bat igaro ostean bere gustuko negozioa ipintzeko gogoarekin bueltatu zen Donostiara. “Denetarik” jartzen duela esatean rock and roll-a, soul, rythm & blues, garage, funk, indie… musika estiloei buruz ari gara.

Une honetan northern soul musika entzuten ari gara, mod hiri-tribuak gustokoa duen estiloa, baina asteburuetan Black Keys, “Wau y los Arrrghs!!! taldearen “Piedras” abestia edo Muse-n arrakastaren bat entzun dezakezu. Zorionez, bolumena ez da oso altua egoten eta aproposa da lasai ederrean hitzegiteko. Argiak, bestalde, ez dira zuzenak izaten. Giro rockero eta atsegina lortu du Imanolek, musika ona entzuteko aproposa. “Bizilagunak oso pozik daude”, dio harro eta onartzen du “Aker” taberna aurreko ekainean hartu zuenetik ez duela inongo arazorik izan.

Imanol-basterra-akerbeltz

Mari kalearen izkina batean kokaturik dago eta udan estreinatutako terrazarekin lan ugari eduki duela dio. Dozena erdi bat mahai inguru ipini zituen, baina Urgull mendira doazen eskailera-atalean beste hainbat bezero egoten ziren Kontxako badiara begira garagardo bana hartzen zuten bitartean. Gainera, eguraldi ona egin duen igande goizetan “Los domingos al soul” izeneko ekimena antolatu du, musika beltza eta edariak konbinatzen dituena. Ideia orijinal hau Estatu Batuetatik hartu zuen. “New Yorkera joan ginenean Harlem-en igande goiz eta eguerdiak hemen ez bezala aprobetxatatzen zirela ikusi genuen… eta antzeko zerbait egin nahi genuen”. Eta etorkizunari begira, pare bat proposamen ditu Imanolek burutzeko: lehenengoa, binilo diskoak jartzeko musika ekipo dotore bat erostea; eta bigarrena, kanpoko terrazan kontzerturen bat antolatzea.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo