Egia da Donostian ez dagoela gainontzeko hirietan ikus dezakegun tradizio berbera. Madrilen edo Bartzelonan bertan taberna askoretan egoten dira futbolinak. Ovellak, Razzmatazz ondoan dagoen lekuak, futbolin ugari ditu. Baina gauzak pixkanaka aldatzen ari dira eta gero eta establezimendu gehiago aurki ditzakegu gure hirian futbolinarekin. Ondorengoak oso gustokoak ditugu.
Blas de Lezo, 3PUB HOLLYWOOD
9 bola, hanka bateoko futbolina
Prezioa: 1 euro
Donostiarrentzat Hollywood lehenengoa izan zen. Futbolina beti egon da hemen. Arrazoia? Establezimenduaren jabearen hitzetan, Adolfo Pantigoso, “jendeak erabiltzen duelako” da. Duela 7 urte berritu zuten eta lokalaren estetikarekin berdindu nahi izan zuten. “Batzuk bizpahiru partida jolasten dituzte eta gero gau osoz geratzen dira hemen. Ondorioz, Pantigosok, ez du ulertzen zergatik ez dauden futbolin gehiago. “Mundu guztiari gustatzen zaio”, dio.
Mundaiz, 8DABADABA
11 bola, hanka bateko futbolina
Prezioa: doan!
Dabadaba azkenekoa izan da. Duela bi hilabete ireki zituen haren ateak eta gautxorientzat donostiako erreferentzia da jada. Taberna Snooker zaharrean dago kokatuta eta futbolina garai hartakoa da. “Lokala hartu genuenean inbentario txiki bat egin genuen eta argi izan genuen hasieratik futbolina gure artean geratu behar zela”, adierazten du Alex López-Allendek. Atentzioa deitzen duena da DOAN dela! Botoia sakatu eta bolak ateratzen dira. Ez da txanponarik behar. Askorentzat paradisu antzeko bat da. Hori bai, eta detaile gisa, KH7* gehiago bota behar zaio!
Virgen del CarmenZANPANZAR
10 bola, hanka bateko futbolina
Prezioa: 1 euro
Egian beste futbolin mitiko bat dago Zanpanzar tabernan. Urte asko darama eta bere egunean kendu bazuten ere berriz ere jarri egin dute. Bertan Donostiako Stringedwood kolektibo musikalarekin topatzen gara. Atzerritarrak dira denak eta asteazkenero datozte hona partidak jolastera. Luke Armstrong abeslaria hasi zen ekimenarekin: “Gure jatorrizko herrietan jolasten genuen eta misio gisa baten bat Donostian aurkitzea izan zen gure helburua. Etxe ondoan aurkitu nuen!”. 8 nazionalitate ezberdinako lagunak biltzen dira eta arauak amankomunean jartzeko unean internetera abiatu ziren. “Wikipedian ikusi behar izan genituen arauak gure artean jolasteko”, dio. “Aizu”, diote, “Realako aldeak abantaila txiki bat du eta maldaz behera dago”.
Avda. Navarra, 2SALT DONOSTIA
7 bola, hanka bateko futbolina
Prezioa: 1 euro
Kristina Rigok Salt taberna ireki zuenetik Grosen futbolina ere badako. Beheko solairuan aurkitzen da gainontzeko jokoekin batera: dardoak, bilarra, etab. “Festetarako erabiltzen dugun espazioa da hau. Asteburutan antolatzen direnez astelehenetik ostiralera bitarte zerbait egin nahi genuen”, dio Rigok, eta futbolina jokorik arrakastatsuena da. “Umeak jolasten duten bitartean gurasoak zerbait hartzen dute lehenengo solairuan. Gazteak eta gazteak ez direnak animatzen dira”. Pintxo-pote egunetan, noski, toperaino dago.“Oso ondo egin dugu futbolina jartzen”, dio Kristinak.
*KH7-ren trukoa Adolfo Pantigosok (Hollywood taberna) esan zigun entrebistan.
Ez dago komentariorik