• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Tienda de moda Dela
Denborapasa 0

AUZOKO DENDA BERRIAK

Redacción @kulturaldia · 17/07/2014

Ireki berri dituzten (edo negozioa eraberritu duten) lokal eta dendetatik buelta bat eman dugu. Euren modura, baina auzo dendak dira.

garoa-librería-Donostia-zabaletaKrisi ekonomikoak zerbitzuen sektorea gogor astindu badu ere, enpresario eta komertziante donostiarrak aurre egin diote horri lokalak indarberritu eta hiri erdialdeari bizia emanez. “Proiektu batek beste batera garamatza” sintetizatu du Xabier de la Maza ekonomialari, ekintzaile eta gizon-orkestra donostiarrak. “Kalera ateratzeko une polita da, jendearekin kontaktua izan behar dugu. Hori bai, hortzak zorroztu behar dira: errore gutxiago onar ditzakezu, baina zirkustantziak hauek izanik, sortzeko askatasuna izan behar duzu. Lehenagoko gauzek ez dute agertoki honetarako balio, baina gauza ezberdinak egiteak funtziona lezake”.

Jarraian aipatuko diren denda eta lokalak ireki berriak dira. Proiektu pertsonalak dira, eta askoren kasuan, pertsonalak. Mimoz eta kriterioz eginak dira, eta enpresa handien ofentsibari aurre egitera datoz. Ez dute multinazionalek duten egonkortasun ekonomikoa, eta horietako batek ere ez du “Europako dendarik handiena” izan nahi. Haien balorea baina, ez da tamainan oinarritzen, bizitza osoko balore batean baizik: haien modura, auzo dendak dira.  Donostiari 2014. Urtean izaera eta bizia ematen dioten dendak. Jarraian aipatuko direnak, gainera, polit askoak dira.

Gros

Peña y Goñi eta Usandizaga kaleen artean sortzen den “L”-an hiru denda interesgarri daude. Beno, Vaya Dos ileapaindegiak 11 urte daramatza zabalik, baina hilabete gutxiren bueltan eskaparatea aldatzen dutenez –orain tenis pilotak aurki daitezke bertan-negozioa aldatzen dela dirudi. Handik gora, pena merezi du Basque Home Retings (Peña y Goñi, 10) dendan geldialdia egitea. Inmobiliaria agentzien itxura hotz eta konbentzionalarekin apurtzen du.

Basque Homes
Basque Homes
Vaya 2
Vaya 2

Eskubirantz giratuz, Usandizaga 17n dauden obrek despista gaitzaketen arren, Juan Carlos Martinezen Abaceria degustacion dago.  Gutixi denda zoragarri bat; bertan, taberna batean egongo bazina moduan, urdaiazpiko iberiko montaditoak, ajoarriero razioak, zezen buztana, txorioza sagardo erara… jan ditzakezu “Txoko goxagarri bat sortzean datza denak, bertan afari-merienda, aperitibo, edo gosariaz gozatzeko”, dio Juan Carlosek.

albacería-gros-txoko-donostia

The Loaf (Zurriola, 18) okindegiaren historiak 2011 urtean du jatorria; Glutton Books argitaletxeak “Hecho a mano” argitaratu zuenean, ogia maite dutenentzat erreferentzia liburua. 2012an, Dan Lepard autoreak The Loaf in-a-box Atotxako tren geltoki batean udaran egon zen aldi baterako okindegian kolaboratu zuen.  “450-500 ogi barra saltzen genituen, gure asmoa 150-200 saltzea zen bitartean” dio Xabier de la Maza promotoreetako batek. “Ogiaren plaza bilakatu zen. Espainiako okin prestigiotsuenak pasa ziren bertatik, kontzertuak, ipuin-kontalariak… izan ziren bertan”.

Bi urte beranduago –“leku perfektua aurkitu eta dirua lortzeko behar izan dugun denbora”- The Loafek aldi baterako dendan lortutako espiritua mantentzen saiatu da. “Filosofia bera aldarrikatu nahi dugu: ogi ona egin eta hura saldu, tallerrak egiteko espazioa izan…”. Zabaleta kaleko Garoari, liburu denda eta “kultur laborategiari”,  eskaini genion post bat (eta baita zorte ona ere). Bide batez, Lucia Baskaranek paperari ere opa zion ibilbide luzea. Eskaintzen duena baino gehiago da Garoa: bokazio kulturala duen liburu denda, erakusketa aretoa, literatur hitzaldiak, musika, zinema…

Alde Zaharra

Pantori denda, Reina Regente 4, The Loaf dendaren senitartekoa da. La Salsera (Xabier de la Maza dago bertan) eta La Bici Rojaren (Deskontu webgunearen sortzaileak) batuketak sortu duen denda da.  Batzuek kaudimendun ibilbide gastronomiko eta komunikabideekin harreman onarekin kontatzen dute, besteak, aldiz, komertzio elektronikoan dira maisu.  Egun batean elkartu eta Pantori.es-en hasierako ideia zabaltzeari ekin zioten: egun bakoitzeko produktu baten promozioa Penintsulako edozein txokotan. “Gutxika, gora egin zuen webguneko trafikoak eta baita bezeroen eskaera ere, beraz, produktu permanenteak izatera igaro ginen, Erresuma Baturako soilik balioko zuen webgunea sortu genuen… Azken pausua, denda fisikoki kalera eramatea izan zen”.

Pantori: productos artesanos
Pantori: productos artesanos
Pantori está a pie de calle
Pantori está a pie de calle
Las cervezas artesanas, punto fuerte
Las cervezas artesanas, punto fuerte

Javi Aramendia artisau-pasteleroak txokolatez zikinduta ditu eskuak. Casa Aramendiako nagusia da, Narrika 22 kalean dagoen denda, eta txokolategi bihurtu da duela gutxi. “Duela 100 urte, txokolatea mundu osora zabaltzeko heldu zen gugana” dio Javik. Bezero gehienak turistak eta atzerritarrak dira: “%80a, gutxi gora behera”, dio.

Koloreka illustrations mini-galeriak (San Jeronimo, 16) egunero zabaltzen ditu ateak uda sasoian. “Autonomoak gara eta beste betebehar batzuk ditugu”, dio Ramon Anaya zaragozarrak. Bere bikotekideak, Nerea Urrestarazuk, Donostiako txoko ederrenetako batzuk azaltzen ditu bere lanean, baina hori bai, fotokopietan erori gabe. “Hiria erakusteko forma neutroa da, oso gozoa. Konturatzen bazara, “ikastolatik”-eko laminazko pertsonaiak gutako edonor izan daiteke”.

koloreka-illustration

Ia parean alpargata denda bitxi bat dago, soilik alpargatena. Kolore eta estanpatu askotarikoak daude, espartzu eta gomazkoak, eta lokal txikia,  Arto of Soule izenekoa, Iparraldeko mutil batzuena da. Hasiera batean, udaran bakarrik egongo da zabalik.

Errege Katolikoak

Hiri erdigunean parada bakarra egingo dugu, eta azkena. Baina a ze parada! Dela arropa dendan, Flow Storeren proiektu berrian –Larramendi eta Legazpi kalean ere dendak dituena-, skate arropatik harago doazen hainbat moda tendentzien berri izan dzakegu espazio diafano eta anbiziotsu batean. “Denda berri hau urrats bat gehiago da” dio Danel Azkarate Dela dendakoak. “Donostian asko ikusten ez diren arropak izatea gustuko dugu. Beti gaude marken hautaketari dagokionez, geure burua berrasmatzen: Paris, Berlin… zehar asko mugitzen gara eta lantzea gustatzen zaigun markak ezagutzen ditugu”.

dela-zapatillas-donostia

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo