Krisi ekonomikoak zerbitzuen sektorea gogor astindu badu ere, enpresario eta komertziante donostiarrak aurre egin diote horri lokalak indarberritu eta hiri erdialdeari bizia emanez. “Proiektu batek beste batera garamatza” sintetizatu du Xabier de la Maza ekonomialari, ekintzaile eta gizon-orkestra donostiarrak. “Kalera ateratzeko une polita da, jendearekin kontaktua izan behar dugu. Hori bai, hortzak zorroztu behar dira: errore gutxiago onar ditzakezu, baina zirkustantziak hauek izanik, sortzeko askatasuna izan behar duzu. Lehenagoko gauzek ez dute agertoki honetarako balio, baina gauza ezberdinak egiteak funtziona lezake”.
Jarraian aipatuko diren denda eta lokalak ireki berriak dira. Proiektu pertsonalak dira, eta askoren kasuan, pertsonalak. Mimoz eta kriterioz eginak dira, eta enpresa handien ofentsibari aurre egitera datoz. Ez dute multinazionalek duten egonkortasun ekonomikoa, eta horietako batek ere ez du “Europako dendarik handiena” izan nahi. Haien balorea baina, ez da tamainan oinarritzen, bizitza osoko balore batean baizik: haien modura, auzo dendak dira. Donostiari 2014. Urtean izaera eta bizia ematen dioten dendak. Jarraian aipatuko direnak, gainera, polit askoak dira.
Gros
Peña y Goñi eta Usandizaga kaleen artean sortzen den “L”-an hiru denda interesgarri daude. Beno, Vaya Dos ileapaindegiak 11 urte daramatza zabalik, baina hilabete gutxiren bueltan eskaparatea aldatzen dutenez –orain tenis pilotak aurki daitezke bertan-negozioa aldatzen dela dirudi. Handik gora, pena merezi du Basque Home Retings (Peña y Goñi, 10) dendan geldialdia egitea. Inmobiliaria agentzien itxura hotz eta konbentzionalarekin apurtzen du.
Eskubirantz giratuz, Usandizaga 17n dauden obrek despista gaitzaketen arren, Juan Carlos Martinezen Abaceria degustacion dago. Gutixi denda zoragarri bat; bertan, taberna batean egongo bazina moduan, urdaiazpiko iberiko montaditoak, ajoarriero razioak, zezen buztana, txorioza sagardo erara… jan ditzakezu “Txoko goxagarri bat sortzean datza denak, bertan afari-merienda, aperitibo, edo gosariaz gozatzeko”, dio Juan Carlosek.
The Loaf (Zurriola, 18) okindegiaren historiak 2011 urtean du jatorria; Glutton Books argitaletxeak “Hecho a mano” argitaratu zuenean, ogia maite dutenentzat erreferentzia liburua. 2012an, Dan Lepard autoreak The Loaf in-a-box Atotxako tren geltoki batean udaran egon zen aldi baterako okindegian kolaboratu zuen. “450-500 ogi barra saltzen genituen, gure asmoa 150-200 saltzea zen bitartean” dio Xabier de la Maza promotoreetako batek. “Ogiaren plaza bilakatu zen. Espainiako okin prestigiotsuenak pasa ziren bertatik, kontzertuak, ipuin-kontalariak… izan ziren bertan”.
Bi urte beranduago –“leku perfektua aurkitu eta dirua lortzeko behar izan dugun denbora”- The Loafek aldi baterako dendan lortutako espiritua mantentzen saiatu da. “Filosofia bera aldarrikatu nahi dugu: ogi ona egin eta hura saldu, tallerrak egiteko espazioa izan…”. Zabaleta kaleko Garoari, liburu denda eta “kultur laborategiari”, eskaini genion post bat (eta baita zorte ona ere). Bide batez, Lucia Baskaranek paperari ere opa zion ibilbide luzea. Eskaintzen duena baino gehiago da Garoa: bokazio kulturala duen liburu denda, erakusketa aretoa, literatur hitzaldiak, musika, zinema…
Alde Zaharra
Pantori denda, Reina Regente 4, The Loaf dendaren senitartekoa da. La Salsera (Xabier de la Maza dago bertan) eta La Bici Rojaren (Deskontu webgunearen sortzaileak) batuketak sortu duen denda da. Batzuek kaudimendun ibilbide gastronomiko eta komunikabideekin harreman onarekin kontatzen dute, besteak, aldiz, komertzio elektronikoan dira maisu. Egun batean elkartu eta Pantori.es-en hasierako ideia zabaltzeari ekin zioten: egun bakoitzeko produktu baten promozioa Penintsulako edozein txokotan. “Gutxika, gora egin zuen webguneko trafikoak eta baita bezeroen eskaera ere, beraz, produktu permanenteak izatera igaro ginen, Erresuma Baturako soilik balioko zuen webgunea sortu genuen… Azken pausua, denda fisikoki kalera eramatea izan zen”.
Javi Aramendia artisau-pasteleroak txokolatez zikinduta ditu eskuak. Casa Aramendiako nagusia da, Narrika 22 kalean dagoen denda, eta txokolategi bihurtu da duela gutxi. “Duela 100 urte, txokolatea mundu osora zabaltzeko heldu zen gugana” dio Javik. Bezero gehienak turistak eta atzerritarrak dira: “%80a, gutxi gora behera”, dio.
Koloreka illustrations mini-galeriak (San Jeronimo, 16) egunero zabaltzen ditu ateak uda sasoian. “Autonomoak gara eta beste betebehar batzuk ditugu”, dio Ramon Anaya zaragozarrak. Bere bikotekideak, Nerea Urrestarazuk, Donostiako txoko ederrenetako batzuk azaltzen ditu bere lanean, baina hori bai, fotokopietan erori gabe. “Hiria erakusteko forma neutroa da, oso gozoa. Konturatzen bazara, “ikastolatik”-eko laminazko pertsonaiak gutako edonor izan daiteke”.
Ia parean alpargata denda bitxi bat dago, soilik alpargatena. Kolore eta estanpatu askotarikoak daude, espartzu eta gomazkoak, eta lokal txikia, Arto of Soule izenekoa, Iparraldeko mutil batzuena da. Hasiera batean, udaran bakarrik egongo da zabalik.
Errege Katolikoak
Hiri erdigunean parada bakarra egingo dugu, eta azkena. Baina a ze parada! Dela arropa dendan, Flow Storeren proiektu berrian –Larramendi eta Legazpi kalean ere dendak dituena-, skate arropatik harago doazen hainbat moda tendentzien berri izan dzakegu espazio diafano eta anbiziotsu batean. “Denda berri hau urrats bat gehiago da” dio Danel Azkarate Dela dendakoak. “Donostian asko ikusten ez diren arropak izatea gustuko dugu. Beti gaude marken hautaketari dagokionez, geure burua berrasmatzen: Paris, Berlin… zehar asko mugitzen gara eta lantzea gustatzen zaigun markak ezagutzen ditugu”.
Ez dago komentariorik