Ty Segall-en diska berriari esker, “Manipulator”, eta haren inguruan sorrarazi den hype haundi baten laguntzaz, 500 lagun hurbildu ziren astelehenean, astelehen batean!, Intxaurrondoko Kultur etxera.
Gauza bitxiak ikusi genituen. Eta musikari amerikarrak eskainitako emanaldia oso potentea izan zen. Erdi biluzik zegoen cowboy bat atera zen lehenik eta behin entertainer modura taldeari ongi etorria emateko. Pogo dibertigarri eta basatiak egon ziren, garrasi egiten zuten zale sutsuak eta “hegan” egin zuen jendea ere bai. Ikaragarria izan zen. Euskal Herri osoko publikoa izan genuen eta Iparraldeko jende dexente nagusitu zen.
Mikel Erentxun ikusle gisa Intxaurrondora hurbildu baino lehen, zazpi t´erdiak pasata, agertu zen eszenatokian JC Satan talde frantsesa. Soinu pila egin zuten shoegaze, stoner eta psych bezalako estiloak lantzen.
Tatoo ugari zituzten:
Sarreran merchandising postu bat zegoen eta tabernan birziklatzen diren edalontziak banatu zituzten. Garagardoa eta ura soilik, hori bai.
Rock and roll familia:
Mugikorrekin jolasean kontzertu nagusia hasi baino lehen:
Ty Segall, Mikal Cronin eta gainontzekoak indioak ziruditen. Indioen antzeko itxura zuten:
Saltsa publikoan zegoen:
Ty Segall-ek esan zion Joy Division taldearen kamiseta zeraman gazte bati “hegan” egiteko lurrera erori gabe. “Lurrera bazoaz, ez dugu gehiago joko”, abisatu zuen.
Kontzertuaren eztandaren ondoren Ty Segall oso lasai zirudien:
Ez dago komentariorik