Grosso Modo Festibalari ondo baino hobeto ekin genion: Gross garagardo botila bana eskaintzen zitzaion jendeari sarrerarekin batera. Dabadaba aretoa leporaino bete zen. Sartu bezain laster giro bikaina hatzeman genuen. Lehenik eta behin Marta Ennes artistaren erakusketaren inaugurazioa izan genuen. Kartelak ikusgai izango dira datorren asteetan. Tarteka gaua Benidormen ospatzen den Funtastic jaialdia zirudien. Hombre Lobo Internacional deituriko freak bat ikusi genuen, Puño Americano & His Puñetes taldearekin dantza egin genuen Saicos taldearen “Demolición” abestia bertsioantu zutenean eta dj sortak (Íñigo Art, Chulina Diablo y Gallo Negro) 50 eta 60. hamarkadetan egin zuten parada batipat.
Abeslari amerikarra duten Bullet Proof Lovers donostiarrekin iritsi ziren momenturik onenak. Eta hori haren frontman-a den Kurt Baker gaztea tripako minarekin atera zela eszenatokira. “Let´s rock!” oihukatu zuen eta bazirudien sendatu zela.
Lorena Otero-ren erreportaia da hau. Garagardoak eta rock and rolla.
Marta Ennes eta bere rock kartelak. Eta garagardo botila:
Lehenengo lana: iritsi bezai laster garagardoa edan:
Gargardoa edaten ez duzunean… arazoak izaten dira:
Bullet Proof Lovers taldea: egurra eta sua.
Algunos enloquecieron con su enérgica actuación:
Dj 1, Chulina Diablo. 50. hamarkadan hasi eta infinituraino abiatu:
Dj 2, Iñigo Art. Beti elegante:
Dj 3, Imanol Basterra aka Gallo Negro:
Eta garagardo eta ez-garagardo gehiago. Horrela amaeraraino:
Ez dago komentariorik