Errege gau berezia izan zen. Oso. Ginmusica promotorako kideek badakite zer den Petritegi sagardotegian kontzertuak antolatzea eta aurreko urtean ere bertan egon ginen John Berkhout eta Capsularen kontzertuak zuzenean ikusteko.
Urtarrilaren 5ean, aldiz, zaragozako Bigott eta Kokoshca iruindarrak aritu ziren. Baina gaua dexente lehenago hasi zen. Arratsaldeko 8ak ziren Artzai Onaren plazan hiru autobus hurbildu ziren momentuan. Jende-mordoa igo zen eta Petritegira ailegatu ginenean gainontzeko zaleekin elkartu ginen. Eusko-label pintxoak dastatu genituen eta txotx egin genuen. Eusko indie gau aparta izan zen. Irakurtzen ari zaren post hau Irene Mariscal argazkilariaren laburpena da zeineri Kokoshca taldeak abesti bat eskaini zion.
Iritsi bezain laister jaten (tortila, hamburgesa, saiheskia…), sagardoa edaten eta lagunetan hizketan hasi ginen.
Sabelak bete bezain laister Kokoshca taldea igo zen eszenatokira. Abesti ilun nahiz zuzenak eskaini zituzten.
Kokoshca taldearen jarraitzaile tipiko bat:
Kontzertuaren ostean berriz ere txotx egin genuen. Gazta eta menbriloa jan genuen. Petritegitik pasiatu genuen.
Bigott atera zen eta espero baino kontzertu lasaiagoa eskaini zuen. “Erregeak gu gara!”, oihukatu zuen.
Eta gauerdia iritsi zen unean autobusara abiatu ginen. Buelta Donostiara.
Ez dago komentariorik