Donostikluba festibala eta musika zirkuitoa. Bukowski, Dabadaba eta Doka aretotako kontzertuak. Rock and roll dj-ak (Eiger), elektronika (Etxekalte eta Pokhara) eta musika beltza (Staaf). Primo djs. Nimu. Punko. Mr Klin. Gastronomika. Pintxo pote, pizza pote eta Gastropotea. Vermuteke. Igandetan bermuta edan A Fuego Negro eta Etxeberrian. Jazz eta brunch Staaf-en igandero izaten da. Bukaezinak diren pintxo barrak. The Gallery espazioan bigarren eskuko merkatua izaten da igandetan eta baita musika zein garagardoa ere. Igeldoko Undermount kultur espazioa (bihar Joseba Irazokik jotzen du). Urgull-eko Guardetxean tailerrak, antzerkia eta hainbat ekitaldi izaten dituzte. Zabaleta kaleko Garoa liburu-dendan ere bai. Harrigarria eta miresgarria da Mogambo-ren filosofia: musika eta autokudeaketa musu-truk. Zinea jatorrizko hizkuntzan. Kalitatezko zinea. Zinearen festa astezkenero. Antzoki Zaharreko Nosferatu zikloa. Kresala zinekluba, orain Trueban. Fantasiazko eta Beldurraren Zinemaren astea. Tabakalera eraikintzen egongo dira baina astero eskaintza ezberdinak aurkezten dizkigu. Arteleku. 2016ko itzalpeko lana. Erakusketak eta arte-aretoak doan: Koldo Mitxelena, kubo aretoa, Boulevard, Altxerri, Arteko… San Telmo museoko klaustro ederra. Aquarium-a bisitatu. Paseatu. Uliara igo. Igeldora. Urgullera. Paseo Berriko olatuen espektakuloa. Kultur Etxeak: Gasteszena, Intxaurrondo, Ernest Lluch, Okendo eta Lugaritz. Udazkeneko programa Victoria Eugenian. Udazkeneko programa Kursaalen. Datorren astean hasiko den Donostia Fashion week. Groseko Iparra tabernaren gau inprobisatu eta bereziak. Jam Session. Donostia ezerezaren hiria da.
Donostia ezerezaren hiria dela askotan esan ohi da. Baina ez da egia. Hiria bizirik dago. Hementxe nire argudioak.
Ez dago komentariorik